Unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterialak sortzeko dirulaguntzak (EIMA 4 - 2019).

[EIMA 4]

Deskribapena

Xedea

Unibertsitate aurreko irakasmailetan erabiltzekoak diren ikasmaterialak ‑euskarazkoak eta kalitatezkoak‑ sortu eta editatu ahal izateko beharrezkoak diren dirulaguntzak arautzea. Modalitate honetan honakoa da diruz lagunduko dena: euskarazko ikasmaterialak sortzeko laguntza.

Aurrekontuko zuzkidura

125.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Gehienez ere, hamazortzi mila (18.000) euro emango zaizkio ikasmaterial bakoitzari. 

Ordainketa-modua:

  1. Ebazpena jakinarazi eta onuradunek esleitutako dirulaguntza onartu egiten dutela egiaztatu ostean, dirulaguntzaren lehen zatiaren ordainketa egingo da, hau da % 20 ordainduko da.
  2. Gainerako ehuneko laurogeia (% 80), berriz, dagokion ikasmateriala argitaratu eta ezarritako baldintza guztiak bete direla konprobatu ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Legez eratuta egotea

Fundazioak

Eskakizunak:

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Legez eratuta egotea

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Legez eratuta egotea

Pertsona fisikoz osatutako lan-taldeak.

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Kooperatiba-sozietatea

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Ikasmateriala berria dela eta euskaraz sortuko dela.
  • Administrazio Publiko edo entitate pribaturen bati xede eta helburu berari zuzenduriko diru-laguntzarik eskatu ez izana.
  • Administrazio Publiko edo entitate pribaturen batetik xede eta helburu berari zuzenduriko diru-laguntzarik jaso ez izana eta jasotzen ari ez direla.
  • Lan-talde bakoitzak bi kide izango ditu gutxienez, eta gehienez hamar.
  • Lantaldearen kideetako batek, gutxienez, jardunean dagoen irakaslea izan beharko du.

  • Lan-talde bakoitzeko kideek arduradun bat izendatuko dute, beren artetik, Hezkuntza Sailarekin izan beharreko harremanetan solaskide gisa aritzeko. Nolanahi ere, lan-talde bateko kideak argitaletxe, elkargo edo fundazio batentzat ari direnean, delako argitaletxe, elkargo edo fundazio horretako ordezkari bat izan daiteke lan-taldearen arduradun.
  • Lan-taldea osatzen duten pertsonetatik inork ere ezin izango du deialdi honetara aurkeztutako ikasmaterialaren garapenean aurreikusitako denbora eta langintzaren ehuneko hirurogeita hamar (%70) baino gehiago bereganatu.
  • Diru-laguntza eskatzen duten pertsona fisikoek eta entitateek Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan zehaztutako betebeharrak bete beharko dituzte.

Erakundeak

Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0059410

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

Agindua EHAAn argitaratu eta, beranduenik, sei hilabeteko epean emango da Ebazpena. Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta jakinarazi eta biharamunetik hasita izango du eragina.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Onespenerako eskabidea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa

Beste tramite batzuk