Generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus, komunikazio edo-eta diskurtso azterketak eremu ezberdinetarako dirulaguntza 2019

[eb3]

Deskribapena


Xedea

Lege honen ondoreetarako, honako hau da genero-ikuspegia txertatzea: emakumeen eta gizonen egoera, baldintza, jomuga eta beharrizan ezberdinak modu sistematikoan kontuan hartzea, eta, horretarako, ezberdintasunak ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko helburu eta jarduketa zehatzak txertatzea politika eta ekintza guztietan, maila guztietan eta horien plangintza-, egikaritze eta ebaluazio-fase guztietan.

Helburua: azterketa soziolinguistikoan genero-ikuspegia txertatzea eta generoaren eta hizkuntzaren inguruko ikerketa sustatzea, hala nola berdintasun-politiken (feminismoa) eta hizkuntza-politiken (euskalgintza) ezagutzak eta praktikak uztartzea erraztuko duen esparru teorikoa, diskurtsoa, eztabaidarako guneak eta ezagutza eraikitzea.

 

Aurrekontuko zuzkidura

60.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Ikerketa-gai bakoitzari esleituko zaion diru-kopurua guztira 15.000 eurokoa izango da. Diru-kopuru horren erdia (7.500 euro) 2019an ordainduko da, eta beste erdia (7.500 euro) 2020an.

2019ko aurrekontuetan 30.000 euroko kreditu-konpromisoa dago, eta 2020ko aurrekontuetan beste 30.000 eurokoa.

Ordainketa-modua:

Beka bakoitza 15.000 eurokoa izango da, eta bi zatitan ordainduko da: lehenengoa, ebatzi bezain laster; bigarrena 2020an, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak bekaren helburu den azterlana jaso, aztertu eta ontzat emandakoan

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Bekak jaso ditzaketen pertsona fisikoak banaka edo pertsona fisikoen taldeak aurrez beste erakunde publiko edo pribaturen baten beka berdinik jaso gabeak izango dira, diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritakoa betekizunak bete beharko dituzte.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzaz gain, eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Unibertsitateko goi mailako titulazioa edukitzea, batez ere pedagogia, hizkuntzalaritza edo filologia eta soziologia arloetakoa. Nolanahi ere, atzerrian edo Espainiako zentro ez-estataletan eskuratu diren tituluek baliozkotuta edo aintzatetsita egon behar dute eskabidea aurkezten denean.
b) Gutxienez, Euskararen C1 ezagutza-maila ziurtatzen duen honako egiaztagiriren baten jabe izatea: C1 maila HABE; EGA; 3. HE-IVAP; C1 maila HEO.
c) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik eduki berdina edo antzeko edukia duen bekarik jaso gabea izatea.
d) Administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik ez edukitzea, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea edo beste xedapenen arabera, ez zaiola debekurik ezarri zehapenak irauten duen aldian ebazpen honetan araututako bekak eskatzeko.

Betekizunak

  • Ikerlanaren proiektua

  • Pertsonaren edo taldearen ibilbidea

  • Curriculum Vitae

  • Unibertsitateko titulua
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1091603

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Beste tramite batzuk