Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko laguntzak (2019/12/31 aurretik sinatutako kontratuak)

[disca 2019]

Deskribapena


Xedea

Langile ezinduen laneratzea, integrazio pertsonala eta gizarteratzea lortzea. Eta eginkizun horren osagarri gisa, langile ezindu bakoitzari bere gaitasun fisiko, psikiko edo intelektualetara egokituriko lanpostua eskainiko zaio.

Aurrekontuko zuzkidura

700.000 €

Prestazio ekonomikoa

3.907 € lan-kontratu finko bakoitzeko edo proporziozko zatia lanaldi labur kasuetan.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera.

Nori dago zuzenduta


Enpresak eta lan-elkarteen kooperatibak

Langile ezinduak kontratatzen edo bazkide gisa hartzen dituzten enpresak eta lan-elkarteen kooperatibak.

Eskakizunak:

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea.

  • Sexu-bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik ez eukitzea, ezta euskal administrazio publikoen laguntza eskuratzeko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko Legea (4/2005) dela bide.

  • Ez egon dirua itzularazteko hasitako inolako prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomiadunek emandako izaera bereko Laguntzak jasotzeagatik.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Besteak: empleoprotegidoyselectivo@lanbide.eus

Kodea

1037005

Eskaera eta dokumentazio gehigarria


Deskargatu eskatu nahi dituzun laguntzen deialdirako dagokion eskabidea, bete eta igo ezazu egoitza elektronikoaren bidez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskagiria aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk