Arraza garbien abeltzainen elkarteentzako eta abeltzainen elkarte sektorialentzako diru-laguntzak. Bizkaia 2019

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Bizkaiko Lurralde Historikoan ekoizpenaren arloan hobekuntza programak sustatu eta garatzen dituzten arraza garbien abeltzainen elkarteei eta abeltzainen elkarte sektorialei diru-laguntzak nola eman. Programa horiek landa komunitateak mantendu eta finkatzera eta komunitateon bizi-kalitatea hobetzera zuzenduta daude.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 209/07/23 – 2019/08/22

ZENBATEKOA: 561.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Legez eratuta eta Euskal Autonomia Elkarteko elkarteen erregistro orokorrean inskribatuta dauden elkarteak izan daitezke Foru Dekretu honetan araututako laguntzen onuradunak, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Ekoizpenerako ganaduaren arraza garbiak kontserbatu, hobetu eta sustatzen dituzten hazleen elkarteek arraza garbiei buruzko 2129/2008 Errege Dekretuaren 8. Artikuluaren c) letran ezarritakoa bete behar badute.
  • Honako baldintza hauek betetzen dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko ekoizle eta abeltzainen elkarte profesional edo enpresarialak: Foru Dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzea, abeltzaintzaren azpisektore bat modu esanguratsuan ordezkatzea eta abeltzaintzaren arloko barne produktu gordinaren ekarpen neurgarri bat egitea.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 85/2019 FORU DEKRETUA, uztailaren 9koa. Honen bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko arraza garbien abeltzainen elkarteei eta abeltzainen elkarte sektorialei emango zaizkien diru-laguntzak arautzen dira eta 2019ko deialdia egiten da.