Enplegu Zentro Berezitzat hartutako enpresetan langile ezinduentzako enplegua mantentzeko laguntzak 2019

[2019 ezb]

Deskribapena


Xedea

Langile ezinduen laneratzea, integrazio pertsonala eta gizarteratzea lortzea, eta aldi berean, ahalik eta ezindu kopuru handiena lan arruntaren erregimenean txertatzeko bitarteko bat izatea. Eta eginkizun horren osagarri gisa, langile ezindu bakoitzari bere baldintza fisiko, psikiko edo intelektualetara egokituriko lanpostua eskainiko zaio.

Aurrekontuko zuzkidura

33.700.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Momentu bakoitzean indarrean dagoen Lanbide-arteko Gutxieneko Soldataren %50, Enplegu Zentro Berezian altan dagoen langile ezindu bakoitzagatik.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu-Zentro Bereziak, dagokien erregistroan inskribatutak daudenak, hala xedatzen baitu Enpleguko Zentro Berezien Erregelamendua aratzen duen abenduaren 4ko 2273/1985 Errege Dekretuan. Zentro berezi horiek Minusbaliatuak gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legearen 42. artikuluan zehaztuta daude.

Enplegu Zentro Berezietan kontrataturiko langile ezinduak, betiere ezintasun-maila % 33koa edo hortik gorakoa bada

Enplegu Zentro Bereziek langile ezinduentzako honako jardun hauek gauzatu beharko dituzte:

•             Langile ezinduekin izaera bereziko lan-harremana ezartzea.

•             Kontratazioak legez aitorturiko edozein modalitaterekin gauzatzea, ezintasun psikikoren bat duten langileentzako etxez etxeko lanerako kontratuaren kasuan izan ezik.

•             Lanbide-jarduera gauzatzeko babes-premiak detektatzea.

•             Familia- eta gizarte-ingurunearekiko harreman zehatzak ezartzea, lanpostuan sartzeko pizgarri gisa balio dezan.

•             Lanpostura, teknologia berrietara eta ekoizpen-prozesuetara egokitzeko prestakuntza-programak garatzea.

•             Bana-banako babesak ezartzea.

•             Lanpostuan autonomia eta independentzia izatea faboratzea eta bultzatzea.

•             Langile gehiago Enplegu Zentro berezietan sartzea faboratzea.

•             Lan-enklabeetan eta merkatu arruntean sartzeko prozesuan langileari laguntzea.

•             Langileengan gerta daitezkeen narriadura-prozesuak detektatzea eta horietan esku hartzea.

 

Eskakizunak:

  • Enplegu Zentro Berezia bezela kalifikatuta eta erregistratuta egotea

Betekizunak

  • Ez egon dirua itzularazteko hasitako inolako prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren barruan,Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren organismo autonomiadunek emandako izaera bereko Laguntzak jasotzeagatik.

  • Sexu-bereizkeria egiteagatik zigor admnistratibo edo penalik ez eukitzea, ezta euskal administrazio publikoen laguntza eskuratzeko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko Legea 4/2005 dela bide.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 600/ 630305452

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Kodea

137605

Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa


Diru-laguntza eskuratzeko eskagiria (III Eranskina) www.lanbide.eus web orrian lortu daiteke, eta honekin batera ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da:

  1. Langile ezinduen nominak.
  2. TC1 eta TC2.
  3. Diru-laguntza jasotzeko hilabetean langile ezinduek plantillan izandako alten eta bajen zerrenda.
  4. Diru-laguntza jasotzeko hilabetean gertaturiko ABEko egoeren zerrenda.
  5. Hirugarren Interesdunaren Datuen Altari buruzko Fitxa, eskatzaileak eta egoki den banketxeak izenpetu eta zigilatuta.
  6. Kasuaren arabera eska daitekeen beste edozein dokumentazio
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete eskabidea egin zenetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk