Haur Hezkuntzako (2. zikloa), Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak eskolara garraiatzeko banakako esleipenak 2018/2019 ikasturterako.

[TRANSP-ESCOLAR]

Deskribapena


Xedea

Eskola-garraiorako banakako esleipenak iragartzen dira 2018/2019 ikasturtean haur hezkuntzako bigarren zikloan, lehen hezkuntzan eta derrigorrezko bigarren hezkuntzan ikastetxe publikoetan matrikulatuta dauden ikasleentzat, bai eta ikastetxe pribatuetan daudenentzat ere, agindu honen 4.1.a) artikuluan jasotako kasuetan, dekretu honetan xedatutakoaren arabera: 69/2015 Dekretua, maiatzaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari –hezkuntzaren arloan eskumenak dituen Sailak finantzatutakoari– buruzkoa.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntzen ordainketa aldi batean egingo da, deialdiari ebazpena eman ondoren. Ikasle onuradunek ikasketak egiten dituzten zentroetara bidaliko da diru-zenbateko osoa.

Nori dago zuzenduta


Haur Hezkuntzako (2. zikloa), Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak

Eskakizunak:

  • Betekizun hauek aldi berean betetzen dituzten ikasleek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan:

Betekizunak

  • Ez egotea diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. eta 14. artikuluetan ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzea, lege horren 13.2.e) artikuluan xedatutakoa izan ezik, ematen den diru-laguntzaren izaeraren ondorioz.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0168903

Ikaslearen eskabidea


Eskabideak, ikaslearen legezko ordezkariak behar bezala beteta, modu elektronikoan edo paperean aurkeztuko dira (I. eranskina: eskabide-eredua) ikaslearen ikastetxeko zuzendariaren aurrean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako lekuetakoren batean, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epea: 2018/12/29 - 2019/01/28

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaerara sarbidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Behin betiko ebazpena eta laguntzen jakinarazpena sei hileko epean egingo dira, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, agindu honen 6.4 artikuluan jasotako kasuetan izan ezik (kasu horietan, 2019ko ekainaren 29a baino lehen ebatziko dira).

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ikastetxearen eskabidea


Epea: 2019/01/29 - 2019/02/11

Beste tramite batzuk