Osasunaren alorrean 2018ko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak: Osasuneko ikerketa-jarduerak sustatzeko

[osasun_ikerketa_jarduerak_sustapena]

Deskribapena


Xedea

Osasunari buruzko ikerkuntza-jarduera sustatzea: osasun-arloko ikerkuntzari laguntzeko lerro horretako onuradun bakarrak osasun-ikerkuntzarako institutuen kategorian edo I+Gko erakunde sanitarioen kategorian akreditatuta dauden ZTBESko agenteak izango dira. 2018an hasi eta gehienez ere hiru urtean garatu beharreko proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte. Osasun-arloko ikerkuntzari laguntzeko lerro horretan ezingo dute ikertzaile nagusi gisa parte hartu Osasun Sailaren 2016ko eta 2017ko deialdiez geroztik garatzen ari diren proiektuetan dagoeneko rol horretan ari direnek.

Hiru proiektu mota bereizten dira:

a) Azaleratzen ari diren taldeen sustapena: horrelako proiektuak garatzen dituzten taldeetan, ikertzaile nagusiak 46 urte baino gutxiago ditu 2018an, eta aurretik ez du inoiz ikertzaile nagusi gisa parte hartu lehiaren bidezko deialdietan finantzatutako proiektuetan. Eskaerak onartuko dira I. eranskinean jasotako arloetatik edozeinetan.

b) Osasun-zerbitzuei buruzko ikerketa-proiektuak: arlo hauek lantzen dituzten proiektuak dira: osasun-politiken ebaluazioa; prozesuaren eta emaitzen ebaluazioa; erabakiak hartzeko laguntza; antolaketa-ereduen garapena eta ebaluazioa. Arlo bakoitzaren barruan zeintzuk azpiarlotan onartuko diren eskaerak zehazten da I. eranskinean. Interes berezia dago honako azpiarlo hauek lantzeko: integrazio sanitarioak osasunari ekarritako emaitzen ebaluazioa; osasun komunitarioaren ereduekin zerikusia duen ikerketa; erizaintzako zainketekin zerikusia duen ikerketa; eta zainketa aringarriekin zerikusia duen ikerketa. Modalitate horretan euskal osasun-sistemaren zenbait alderdi nahasi nahi dira, errazteko, hala badagokio, emaitzen eskalabilitatea edo hedapena, edota sistemako erabakiak hartzean duten erabilera.

c) Osasun-arloko proiektu biomedikoak: osasunari buruzko oinarrizko ikerketako proiektuak, osasun-sistemaren barruan elkarlanean egiten direnak, batez ere osasun-ikerkuntzarako institutuen artean, interes orokorreko eremu estrategikoetan, helburu nagusia izanik fenomeno eta gertaera behagarrien azpian dauden oinarriei buruzko ezagutza berriak lortzea, guztien gaitasun sanitarioak batuz; edo osasun-arloko garapen teknologikoko proiektuak, translaziorako ahalmena duten proiektuetarako kontzeptu-probak egitea helburu dutenak. Eskaerak onartuko dira I. eranskinean jasotako arloetatik edozeinetan, osasun-zerbitzuei buruzko ikerketaren arloan izan ezik.

Aurrekontuko zuzkidura

2.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

A) Osasunari buruzko ikerkuntza-jarduera sustatzeko proiektuak, urtebete baino gehiago irauten dutenak:

i) Lehenengo urteari dagokion laguntzaren zenbatekoa berehala emango zaie agente onuradunei, laguntza onartu dela egiaztatu ondoren (espresuki nahiz isilbidez onartu, 13.4 artikuluan arautzen den bezala).

ii) Hurrengo urteetako ordainketa bakoitza Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak proiektua justifikatzeko agiri hauek onartu ondoren egingo da (agente onuradunak urtero igorriko ditu agiriok zuzendaritza horretara, urriaren 31 baino lehen):

a) Justifikazio memoria zientifiko bat, IV-A eranskinean azaltzen den eskemari jarraituz egindakoa. Memoria zientifiko horretan, proiektua nola dagoen deskribatuko da, egindako jardueren deskribapena egingo da eta baita gauzatze ekonomikoari buruzko laburpena ere. Memoria proiektuaren koordinatzaileak sinatuko du.

b) Parte hartzen duen agente bakoitzaren justifikazio memoria ekonomikoa (Excel), agente onuradun bakoitzaren legezko ordezkariak sinatua (IV-B eranskina). Memoria ekonomikoarekin batera, fakturen kopiak aurkeztuko dira, eta, hala badagokio, ikertzaileek proiektuan sartutako orduen kostuaren ziurtagiria, justifikazio-epealdiko gastuak agiri bidez egiaztatzeko. Jatorrizko fakturak agente onuradunean artxibatu beharko dira, gehienez ere bost urtean, justifikazio-epealditik kontatzen hasita, eta eskuragarri egongo dira Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak egiten duen edozein egiaztapenerako.

Amaierako memoriak (zientifikoa eta ekonomikoa) proiektua burutzeko epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteen barruan aurkeztuko dira.

B) Osasunari buruzko ikerkuntza-jarduera sustatzeko proiektuak, urtebete irauten dutenak:

i) Laguntzaren % 80 berehala emango zaie agente onuradunei, laguntza onartu dela egiaztatu ondoren (espresuki nahiz isilbidez onartu, 13.4 artikuluan arautzen den bezala).

ii) Gainerako % 20a emango da amaierako justifikazio-agiriak aurkeztu eta onartu ondoren. Egindako jarduera osoa jasoko da agiri horietan, eta artikulu honetako a) letran aipatutako eranskinak (IV-A eta IV-B) eta dokumentuak erabiliko dira. Amaierako memoriak (zientifikoa eta ekonomikoa) proiektua burutzeko epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteen barruan aurkeztuko dira.

Ordainketa-modua:

Dealdi-aginduko 15. artikuluaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea (ZTBES) osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Diru-laguntza indarrean dagoen bitartean, zentro eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean beteta edo horietatik salbuetsita egon beharko dute.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza

Telefonoa: 945 019193

Posta elektronikoa: investigacion-san@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0104704

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire kudeaketak" ataletik jarraitu behar da izapidetzea.

Identifikazio elektroniko aitortua duten erakundeen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Ordezkariak, erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu baldin bada, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.

b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

 

INSTRUKZIOAK

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 6 hilabeteren buruan

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Hurrengo urteetako ordainketa bakoitza Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak proiektua justifikatzeko agiri hauek onartu ondoren egingo da (agente onuradunak urtero igorriko ditu agiriok zuzendaritza horretara, urriaren 31 baino lehen):

a) Justifikazio memoria zientifiko bat, IV-A eranskinean azaltzen den eskemari jarraituz egindakoa. Memoria zientifiko horretan, proiektua nola dagoen deskribatuko da, egindako jardueren deskribapena egingo da eta baita gauzatze ekonomikoari buruzko laburpena ere. Memoria proiektuaren koordinatzaileak sinatuko du.

b) Parte hartzen duen agente bakoitzaren justifikazio memoria ekonomikoa (Excel), agente onuradun bakoitzaren legezko ordezkariak sinatua (IV-B eranskina). Memoria ekonomikoarekin batera, fakturen kopiak aurkeztuko dira, eta, hala badagokio, ikertzaileek proiektuan sartutako orduen kostuaren ziurtagiria, justifikazio-epealdiko gastuak agiri bidez egiaztatzeko. Jatorrizko fakturak agente onuradunean artxibatu beharko dira, gehienez ere bost urtean, justifikazio-epealditik kontatzen hasita, eta eskuragarri egongo dira Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak egiten duen edozein egiaztapenerako.

Amaierako memoriak (zientifikoa eta ekonomikoa) proiektua burutzeko epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteen barruan aurkeztuko dira.

Aurreko puntuetan aurreikusi gabekoari dagokionez, DLOaren 30. artikuluan ezarritakoa bete beharko da; izan ere, lege hori oinarrizkoa da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk