Bost beka iragartzen dira "Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV (44) Ikastaroa (2018-2019)" egin nahi duten bost unibertsitate-tituludunentzat. Aipatutako ikastaroa IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu du

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua da oinarri komun arautzaileak ezartzea, unibertsitate-titulua duten bost lagunen matrikula-gastuak ordaintzeko bost beka norgehiagoka-araubidean esleitzeko, «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) Ikastaroa (2018-2019)» egiteko. LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu du aipatutako ikastaroa.

Honako oinarri erregulatzaile komun hauek ezartzen dira beken bi matrikula-motetarako:

a) A mota: 3 matrikula-beka baliabide ekonomiko urriak dituzten ikasleentzat. Ikasle hauek deialdian ezarritako betekizunak bete behar dituzte betiere. Berariazko oinarriak II. eranskinean ezartzen dira.

b) B mota: 2 matrikula-beka historia akademiko bikaina duten ikasleentzat. Ikasle hauek deialdian ezarritako betekizunak bete behar dituzte betiere. Berariazko oinarriak III. eranskinean ezartzen dira.

Eskatzaileek matrikula-beka horietako edozein eskatu ahal izango dute; edo biak, betiere bi baldintzak, betekizun ekonomikoena eta muga ekonomikoarena, betetzen badituzte.

Aurrekontuko zuzkidura

13.900 euros

Nori dago zuzenduta


«Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) Ikastaroa (2018-2019)»n matrikulatzeko eskaera egin duten pertsonak.

«Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) Ikastaroa (2018-2019)»n matrikulatzeko eskaera egin duten pertsonak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Recalde Zumarkalea, 18
48009 Bilbao
Tel.: 944 031 600

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1037202

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk