Lantokiko Prestakuntzaren modulua 2017-2018 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa batean egin eta titulua lortu ez duten Lanbide Heziketako ikasleek enpresako egonaldia luzatzeko beka deialdia.

[LP LUZATZEKO BEKAK]

Deskribapena


Xedea

Heziketa-sistemako lanbide-heziketako ziklo baten Lantokiko Prestakuntzaren modulua 2017-2018 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa batean egin eta titulua lortu ez duten Lanbide Heziketako ikasleek enpresako egonaldia luzatzeko bekak emateko deialdia egitea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.350.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Guztira 750 beka emango dira, eta onuradun bakoitzak gehienez ere 1.800 euro jasoko ditu (600 euro hileko).

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzen ordainketa zuzenean pertsona onuradunari egingo zaio; horretarako, hiru banku-transferentzia egingo zaizkio, amaitutako hil bakoitzeko bat, betiere
matrikula egina dueneko ikastetxeak haren bertaratzea egiaztatu ondoren.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • 2017-2018 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ziklo bateko bigarren mailan matrikulatuta egotea.
  • 2018ko abenduaren 31n 30 urte baino gehiago ez izatea.
  • 2017-2018 ikasturtean Lantokiko Prestakuntzaren modulua Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa batean egin eta titulua lortu ez izana 2018ko ekainari dagokion LOE prestakuntza-zikloaren bigarren mailako azken ebaluazioan edo LOGSE prestakuntza-zikloaren zikloko amaierako aparteko ebaluazioan.
  • Lantokiko Prestakuntzaren modulua egin duen enpresaren interesa egonaldia hiru hilabetez luzatzeko.

Betekizunak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.

  • Laguntza hauek bateraezinak izango dira lan-jardun ordainduarekin.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kodea

1058701

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Beka hauek emateko prozedura ebazteko epea hiru hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Ebazpena https://ikasgunea.hezkuntza.net/eu webgunean argitaratuko da, eta jakinarazpena egiteko balioko du. Halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jende orok jakin dezan.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk