Landhome 2018 - EAEn dauden enpresentzako laguntzak, EAEra itzuli diren euskal herritarrak kontratatzeko.
[Landhome 2018]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Programa honen xedea EAEko enpresei laguntzea da, euren antolaketa egoki ditzaten eta atzerrian esperimentatutako profesionalen, zuzendarien eta teknikarien itzulera erraz dezaten.
Programaren laguntzak diru-laguntza publikoen bidez gauzatzen dira eta nazioarteko eskarmentua egiaztatzen duten profesionalek kontrata ditzaketen enpresentzat dira, izan ere, lan kontratuaren indarraldiaren lehenengo urtearen soldata kostu gordinaren zati bat ordainduko da.
Aurrekontuko zuzkidura
200.000 €Prestazio ekonomikoa
2018ko ekitaldia: 100.000 euro
2019ko ekitaldia: 100.000 euro
2018ko ekitaldia: 100.000 euro
2019ko ekitaldia: 100.000 euro
Nori dago zuzenduta
Enpresak, banakakoak eta lankidetzan.
Deialdiaren onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta indarreko nazioartekotze plana duten enpresak -banakakoak eta lankidetzan-.
Kanpoan geratzen dira sektore publikoko erakundeak eta enpresak
Betekizun orokorrak
-
Onuradunak izateko bete behar dituzten betekizunak
- Enpresek muga jakinik gabeko (4 urte gutxienez) lan kontratua eskaini eta formalizatu beharko dute zuzendari edo goi mailako teknikari lanpostua betetzeko.
- Enpresek indarreko nazioartekotze plana eduki behar dute.
- Aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako diru-laguntza publikoei buruzko informazioa ematea, minimis araudia betez.
- Pertsona eskatzailearen ordezkaritza ahalmenaren kopia.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharrak ordaindu izana.
- Eskatzaileak ez duela inolako zigor edo administrazio zehapenik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta, era berean, ez duela aurreko horretarako ezgaitzen duen inolako lege debekurik.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Kontaktu presentziala:
EUSKO JAURLARITZA - EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefono harremanetarako:
EUSKO JAURLARITZA – NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA
Tel.: 945 01 99 80/81/46
E-mail: iezkurra@euskadi.eus
Kodea
1026204Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpen hau 2018ko urtarrilaren 15ko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2018ko urriaren 31ko 12:00ak arte.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Hasteko eskaerak deialdiaren arau bereziaren betekizunak betetzen ez baditu, interesdunak hamar eguneko epean zuzendu beharko ditu akatsak edo nahitaezko dokumentazioa ekarri.
Eskabideak aurkezteko prozedura
Eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta bestelako izapideak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluak xedatutakoaren arabera.
Eskaera egitean kontuan hartu beharrekoa
Erabiltzailea kanal elektronikoan sartu eta Xlnets sistemaren bidez identifikatuko da, eskaera-inprimakia eskuratzeko. Identifikazio-zenbakiaren bidez, Ordezkarien Erregistroan bete beharreko inprimakiaren prozedurarako erabiltzaileak indarrean dituen ordezkaritzak eskuratuko dira. Erabiltzailearen balidazioa egindakoan, “eskaera elektronikoa” pantailan sartuko da.
Eskaera egiteko aukerak:
- Titularra:
- “Titularra” aukeraren bidez eskuratzen bada eskaera, hori txartelaren titularraren izenean agertuko da. “Hurrengoa” sakatuz gero, automatikoki kargatzen diren “datu pertsonalak” izango dira eskaera elektronikoa egiten ari den erabiltzaileari dagozkionak.
- Ordezkaria:
- Erabiltzailea Ordezkarien Erregistroan toki- erakundearen ordezkari gisa agertu beharko da, aukera hori sakatu ahal izateko.
- Ordezkarien erregistro elektronikoa
-
ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
- Erakunde edo enpresa eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
- Pertsona eskatzailearen ordezkaritza ahalmenaren kopia.
- Proiektuaren memoria zehatza.
- Zerga betebehar guztiak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dauzkatela adierazteko ziurtagiriak.
- Aginduan eskatutako betekizunak beteko dituela adierazteko kontratatutako profesionalak emandako deklarazioa, eta hauxe batuko da horretara:
- NANaren kopia.
- Administrazio egoitza EAEn atzerrira joan baino bi urte lehenago gutxienez dutela egiaztatzea.
- Euskadin lau urtez gutxienez profesional aritzeko konpromisoa.
- Atzerriko lan bizitzaren justifikazioa.
- Bertatik bertara eskaera aurkezteko izapidea
Formularioa (eskaera) behera kargatu webgunetik – honekin batera doa eskaera behera kargatu ahal izateko (betetzeko moduko PDFa)
-
Onuradunak izateko bete behar dituzten betekizunak
- Enpresek muga jakinik gabeko (4 urte gutxienez) lan kontratua eskaini eta formalizatu beharko dute zuzendari edo goi mailako teknikari lanpostua betetzeko.
- Enpresek indarreko nazioartekotze plana eduki behar dute.
- Aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako diru-laguntza publikoei buruzko informazioa ematea, minimis araudia betez.
- Pertsona eskatzailearen ordezkaritza ahalmenaren kopia.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharrak ordaindu izana.
- Eskatzaileak ez duela inolako zigor edo administrazio zehapenik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta, era berean, ez duela aurreko horretarako ezgaitzen duen inolako lege debekurik.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Bi hilabetea eskaera jaso eta biharamunetik.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- Hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Organoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
Epea: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik 2 hilabete.