Osasunaren alorrean 2018ko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak: Interes bereziko ekintza osagarriak

[interes_bereziko_ekintza_osagarriak]

Deskribapena


Xedea

Interes bereziko ekintza osagarriak: laguntza-lerro hori zabalik dago ZTBESko agenteentzat, kategoria edozein dutela ere, osasun-arloko ikerketa eta garapenari laguntzeko ekintzak finantzatzeko, interes orokorrekoak, biozientzietako eta osasun-arloko RIS3 lantaldeen ekintza-planetan ezarritako RIS3 jarduera eta helburuei edo ekimen estrategikoei lotuak. Urteko laguntza izango da, eta 2018an egiten diren jardueretarako emango da.

Aurrekontuko zuzkidura

100.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza onartu dela egiaztatu ondoren (espresuki nahiz isilbidez onartu, 13.4 artikuluan arautzen den bezala), eta egindako jarduerari buruzko justifikazio-agiriak 2018ko abenduaren 18a baino lehen aurkeztuz gero, justifikazio-agiri horiek onartutakoan ordainduko da laguntza. Artikulu honetako a) letran aipatutako eranskinak (IV-A eta IV-B) eta dokumentuak erabiliko dira agiri bidezko justifikaziorako, baina azaroaren 30era arte (egun hori ere barne) egindako gastuak bakarrik justifikatu ahal izango dira.

Ordainketa-modua:

Dealdi-aginduko 15. artikuluaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea (ZTBES) osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Diru-laguntza indarrean dagoen bitartean, zentro eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean beteta edo horietatik salbuetsita egon beharko dute.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza

Telefonoa: 945 019193

Posta elektronikoa: investigacion-san@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0104706

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire kudeaketak" ataletik jarraitu behar da izapidetzea.

Identifikazio elektroniko aitortua duten erakundeen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Ordezkariak, erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu baldin bada, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.

b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

 

INSTRUKZIOAK

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 6 hilabeteren buruan

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Laguntza onartu dela egiaztatu ondoren (espresuki nahiz isilbidez onartu, 13.4 artikuluan arautzen den bezala), eta egindako jarduerari buruzko justifikazio-agiriak 2018ko abenduaren 18a baino lehen aurkeztuz gero, justifikazio-agiri horiek onartutakoan ordainduko da laguntza. Artikulu honetako a) letran aipatutako eranskinak (IV-A eta IV-B) eta dokumentuak erabiliko dira agiri bidezko justifikaziorako, baina azaroaren 30era arte (egun hori ere barne) egindako gastuak bakarrik justifikatu ahal izango dira

Aurreko puntuetan aurreikusi gabekoari dagokionez, DLOaren 30. artikuluan ezarritakoa bete beharko da; izan ere, lege hori oinarrizkoa da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk