Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza berezi irekian, hezkuntza berariaz sendotzeko proiektuetan eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan unitateak zehazteko deialdia (2018-2019)

[HEZKUNTZA INKLUSIBOA]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei dei egiten zaie eska ditzatela ituntzeko unitateak lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza berezi irekian, hezkuntza berariaz indartzeko proiektuetan eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan, 2018-2019 ikasturterako.

Prestazio ekonomikoa

Aurrekontuetako bi ekitaldiren kargura finantzatuko da ikasturtea, eta hezkuntza-kontzertuak finantzatzera bideratutako aurrekontu partidetan dauden kredituen arabera baimenduko da gastua.

Ordainketa-modua:

Agindu honen bidez arautzen diren diru-laguntzen ordainketa aurretiaz egingo da, lau hilerik behin, ordainketa eskuordetua arautzen duen urriaren 15eko 289/1993 Dekretuaren arabera, ordainketa-mota horrek eragina duen etapetan.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuak

Eskakizunak:

  • Ikasgela irekiko unitate bat itunduko badu, ikastetxeak 3.1 artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
  • Hezkuntza sendotzeko proiektuetan unitate bat ituntzeko, deialdian 3.2 artikuluan jasotako baldintzak bete beharko ditu.
  • Curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan unitate bat ituntzeko, ikastetxeak honako 3.3 artikuluko baldintzak bete beharko ditu ikasleen adinaren eta programaren iraupenaren arabera.

Betekizunak

  • Hezkuntza-itunen Erregelamendua onartzen duen Dekretuan (irailaren 8ko 293/1987) ezarritako itun-araubidearen berezko baldintzak bete beharko dituzte ikastetxeek.

  • Lehen Hezkuntza berezi irekian eta Bigarren Hezkuntza berezi irekian itundu beharreko unitateek aldez aurretik baimenduta egon beharko dute indarreko legeriarekin bat etorriz.

  • Ikastetxeek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

  • Ikastetxeek bermatuko dute betetzen dela Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluaren 5. zenbakian xedatua, haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzeko uztailaren 28ko 26/2015 Legearen bidez ezarria.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1040403

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi hau sei hilabeteko epean ebatziko da, agindu honetako 5. artikuluan aipatzen diren eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraziko da.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Behin betiko zerrenda. IV. Eranskina.

Beste tramite batzuk