Genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak bultzatzeko lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak

[GBA-2018]

Deskribapena


Aurrekontuko zuzkidura

290.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Diru-zuzkidura.

1.– Deialdi honetara bideratutako diru-zuzkiduraren zenbateko orokorra 290.000 eurokoa da.

2.– Diruz lagundu daitezkeen faseetariko bakoitzerako jarritako diru-zuzkidura hau da:

a) Generoaren partaidetza-diagnostikoa egitea eta genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa prestatzea: 84.000 euro.

c) Genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoaren ezarpena: 16.000 euro.

b) Genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa ezartzea eta ondoren plana ebaluatzea: 176.000 euro.

d) Genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoaren ezarpena ebaluatzea: 14.000 euro.

 

Diru-laguntzen zenbatekoa.

Diru-laguntzaren gehieneko zenbateko hau emango zaio erakunde eskatzaile bakoitzari genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuen fase bakoitzerako:

1) Generoaren Partaidetza Diagnostikoa egiteko eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa prestatzeko, 42.000 euro arte.

2) Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa prestatzeko, 16.000 euro arte.

3) Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren inplementatu, eta, ondoren, plana ebaluatzeko, 40.000 euro arte.

4) Genero Berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren inplementazioa ebaluatzeko, 7.000 euro arte. 

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak ordaintzea.

1.– Baldin eta Generoaren Partaidetza Diagnostikoa egiteko faseetarako eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa prestatzeko bada emandako diru-laguntza, epe hauetan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 60 arte, laguntza onartu eta gero.

b) Bigarren eta azken ordainketa, diru-laguntzaren zenbateko osoaren % 40 arte, emandako diru-laguntzaren % 40 gauzatu izanaren txostena egin eta agirien bidez justifikatu eta gero.

2.– Baldin eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren prestakuntza-faserako bakarrik bada emandako diru-laguntza, ordainketa bakarrean ordainduko da laguntza onartu ostean emandako diru-laguntza osoa.

3.– Baldin eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa inplementatzeko eta ondoren ebaluatzeko bada emandako diru-laguntza, epe hauetan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 60 arte, laguntza onartu eta gero.

b) Bigarren eta azken ordainketa, diru-laguntzaren zenbateko osoaren % 40 arte, emandako diru-laguntzaren % 40 gauzatu izanaren txostena egin eta agirien bidez justifikatu eta gero.

4.– Baldin eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren inplementazioaren ebaluazio-faserako bakarrik bada emandako diru-laguntza, ordainketa bakarrean ordainduko da laguntza onartu ostean emandako diru-laguntza osoa.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Sozietatearen helbidea Euskal Autonomia Elkartean izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Prozesu baldintzak

  • Diru-laguntza eskuratzea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia > Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia

Kontaktu-informazioa


Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

Nafarroa, 2, 01007, Vitoria-Gasteiz

Tel: 945 018 087

Fax: 945 017 808

Ordutegia: 8:30-14:00 (astelehenetik ostiralera)

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1009903

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Esleipen-ebazpena. 1.? Hautaketa Batzordearen proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak emango du eskatutako laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena. 2.? Ebazpen horrek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakaritzari, ebazpen hori jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. 3.? Deialdi bakoitza argitaratzen den egunetik sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko zaie ebazpena erakunde interesdunei. Horrez gain, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta www.elankidetza.euskadi.eus eta www.euskadi.eus web-orrietan argitaratuko da, zabalkunde orokorra izan dezan. 4.? Epe hori pasata, ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, eskaerak ezetsi zaizkiela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Diru-laguntza onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aldaketak komunikatzea


Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintza objektibo zein subjektiboren bat aldatu bada, horren berri eman behar diozu diru-laguntza onartu zizun entitateari.

Oharra: azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean, 50. artikuluko 2. atalean, zehazten dira diru-laguntza eta laguntza publikoen onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintzen edozein aldaketa berri emateko inprimakia.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk