Ikastetxe Itunduetako Lanbide Heziketako irakasleak zientziaren eta teknologiaren arloetan egunean jar daitezen sustatzeko dirulaguntzak, 2018ko ekitaldian enpresekin elkarlanean jardunez.

[FP_EMPRESA]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntza batzuk arautzea, hain zuzen ere, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu itunduetako irakasleak zientzia eta teknologiaren arloan egunean jartzeko jardueretarako lehiaketa-prozeduraren bidez eman beharrekoak. Egunean jartze hori 2018ko ekitaldian ikastetxe eta enpresen arteko lankidetza-proiektuen bidez egin nahi da.

 

Aurrekontuko zuzkidura

400.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da: lehena, emandako laguntza osoaren % 40, laguntza onartu ondoren ordainduko da, 19.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Gainerakoa (% 60), berriz, justifikazioa 20. artikuluan adierazitako epean eta baldintzetan aurkeztu ondoren.

 

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimendua egotea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • 2018-2019 ikasturtean lanbide-heziketako oinarrizko mailako, erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloren bat itunduta izatea.
  • 2018-2019 ikasturterako onartuta eta baimenduta izatea ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa dualeko programa, lanbide-heziketako ikastetxearen eta enpresa parte-hartzailearen artean batera egina.

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan zehaztutako egoeretako batean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1075401

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean, agiandu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Eskabide horiek aurkezteko epea 2019ko uztailaren 17an amaituko da.

Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk