Euskal Autonomia Erkidegoan egon eta 2018-2019ko ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasuneko programak dituzten unibertsitateetarako, goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxeetarako eta beste zenbait erakundetarako diru-laguntzen deialdia

[ERASMUS]

Deskribapena


Xedea

2018-2019 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei diru-laguntzak ematea, deialdiaren Aginduaren I. eranskineko oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz.

Aurrekontuko zuzkidura

1.600.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

  • 600.000 euroko aurrekontua ezarri da Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) emandako laguntzak osatzeko, eta 8.1.b) artikuluan daude ezarrita zenbatekoak.
  • 1.000.000 euroko aurrekontua ezarri da Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuaren (SEPIE) laguntzarik ez duten  egonaldietarako; eta 8.1.c) artikuluan daude ezarrita zenbatekoak.

Nori dago zuzenduta


Euskal Herriko Erkidegoko Unibertsitateei eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeak

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galarazten dion zigor penalik edo administratiborik, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren araberako sexuaren ziozko bereizkeria barne dela.

  • Konpromisoa hartzea diru-laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzekin edo eskakizunekin lotutako edozein egoera aldatzen bada, edo erakundeak xede bererako beste diru-laguntza, sarrera edo baliabide batzuk eskuratzen baditu edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribaturengandik horren berri emateko.
  • Ez gertatzea azaroaren 17ko 38/2003 legeak, Diru-laguntzen lege orokorrak, 13. artikuluko 2. idatz-zatian zehaztutako egoerarik.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1017804

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hilabetera ebatziko du deialdia Unibersitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


2019ko azaroaren 15a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk