Elkartzen berri 2018: Nazioartekotze programa - nazioartean presentzia handia duten eteei laguntzeko programa
[Elkartzen berri 2018]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore-elkarteei zuzendutako 2018ko ekitaldirako laguntzak arautu eta deitzea, nazioartekotze-jarduerak lankidetzan gara ditzaten.
Aurrekontuko zuzkidura
500.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Erabiliko diren diru-baliabideak 500.000,00 eurokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako kontsignatutako aurrekontu-kredituetatik aterako dira.
- Laguntzak onartutako jardueren % 50era artekoak izango dira eta, gehienez ere.
- Jarduera bakoitzaren diru-laguntza gehienez ere 40.000 eurokoa izango da, eta elkarte onuradun bakoitzak gehienez ere 100.000 euro jasoko ditu.
Erabiliko diren diru-baliabideak 500.000,00 eurokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako kontsignatutako aurrekontu-kredituetatik aterako dira.
- Laguntzak onartutako jardueren % 50era artekoak izango dira eta, gehienez ere.
- Jarduera bakoitzaren diru-laguntza gehienez ere 40.000 eurokoa izango da, eta elkarte onuradun bakoitzak gehienez ere 100.000 euro jasoko ditu.
Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore-elkarteak
Betekizunak
-
Betekizunak: Informazio xehatua
Agindu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako baldintzak betetzen dituzten erakundeak izango dira sektore-elkarte:
- Irabazi asmorik gabeko erakundea izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean izena emanda egotea.
- Elkarteko partaide diren enpresen nazioartekotzea izatea haren helburu nagusi edo helburu lehenetsietako bat.Prestazio ekonomikoa
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
ELKARTZEN BERRI Laguntzaren kontsulta teknikoa
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritza
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 52
E-mail: e-araba@euskadi.eus
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza
Gral. Concha, 23
48010 Bilbao
Tel.: 94 403 14 79
E-mail: e-bizkaia@euskadi.eus
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tfno.: 943 02 25 57
E-mail: e-gipuzkoa2@euskadi.eus
Eusko Jaurlaritza
Nazioartekotze Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfnos.: 945 01 99 42/82
E-mail: promoc-internac@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0035905Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpen hau argitaratu ondorengo eguneko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2018eko urriaren 31an amaituko da, 12:00etan.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
ELKARTZEN BERRI 2018 izapidetze telematikoa
ELKARTZEN BERRI 2018 beketarako eskaera aurkezteko bidea %100 telematikoa da. Izapidea egiteko laguntzari dagozkion datuak betetzea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dira.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Aurkeztu beharrezko dokumentuak:
- Erakunde eta enpresa eskatzaileek eskabide normalizatu bat bete behar dute, urteroko deialdiarekin batera erantsiko den ereduaren arabera, eta eduki hauekin:
Dokumentazio osagarria:
- Betetako eskabidean, pertsona eskatzailearen sinadura aitortuaz gain, honako agiri hauek ere jaso beharko dira:
- Elkartea eratzeko eskritura.
- Elkartearen estatutuak eta erregistro-inskripzioa.
- Identifikazio Fiskaleko Txartela.
- Erakunde eskatzailearen ordezkaritza-ahalordearen kopia.
Agiriok aurkeztu beharko dira sailaren esku edo indarrean ez badaude.
- Zer jarduera burutzeko eskatzen den diru-laguntza.
- Elkarte eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena. Administrazio- nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da adierazpen hori, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko honako alderdi hauei dagokienez:
- Beste instituzio publikok zein pribatuk jarduera berberentzat eskatutako edo emandako diru-laguntzak.
- Aurreko bi zerga-ekitaldietan eta unekoan jasotako minimis laguntzak, minimis laguntzei buruz Batzordeak emandako 1407/2013 (EB) Erregelamenduari lotuta daudenak, hain zuzen ere.
- Erakunde eskatzailea ez dela izan kondenatua laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurra eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko Legearen (uztailaren 9ko 22/2003) arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu ez bada.
- Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik ez duela eragin.
- Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoan (ekainaren 19ko 5/1985) araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- Zerga-egoitza ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
- Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.
- Diru-laguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena jaso ez duela ebazpen irmo baten bidez.
- Honako enpresa hauei ere eragiten dieten diru-laguntzak jasotzeko debekurik ez duela: zuzendaritzan dauden pertsonei edo bestelako inguruabarrei erreparatuz, presuntzioa ezar badaiteke debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorena direla, eraldatze, bategite edo ondorengotza bitartez.
- Ez dagoela laguntzak berreskuratzeko agindu baten mende, Europar Batasuneko Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat legez kanpokotzat eta merkatu erkidearekin bateraezintzat jo duelako, eta ez dela krisialdian dagoen enpresa bat, finantzarioak ez diren enpresak laguntzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideetako definizioaren arabera (C249 EBAO, 2014-07-31koa).
- Elkartea ez dagoela nahastuta Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debekuen kausetan.
- Elkarteari dagokionez, inskribatzeko administrazio-prozedura ez dela eten, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, inskripzioa egin ahalko da dagokion erregistroan.
- Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean duela egiaztatzen duten ziurtagiriak (sailari horiek eskatzeko baimena ematen ez badio soilik).
- Eskabideak ez badira osorik betetzen, edo haiekin batera ez bada adierazitako dokumentazioa aurkezten, erakunde eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio (bitarteko elektronikoen bidez eskatuko zaio) hutsegitea bitarteko berak erabiliz konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko. Horrez gain, adieraziko zaio hori egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela.
- Nolanahi ere, laguntza hauen organo kudeatzaileak (Nazioartekotzeko zuzendaria) beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Arau honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean (urriaren 1eko 39/2015 Legean) xedatutakoa aplikatuko da.
-
Betekizunak: Informazio xehatua
Agindu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako baldintzak betetzen dituzten erakundeak izango dira sektore-elkarte:
- Irabazi asmorik gabeko erakundea izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean izena emanda egotea.
- Elkarteko partaide diren enpresen nazioartekotzea izatea haren helburu nagusi edo helburu lehenetsietako bat.Prestazio ekonomikoa
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
Baldin eta pertsona juridiko batek (enpresa/erakundea) edo fisiko batek baimena eman nahi badio beste pertsona bati haren izenean ekintza telematikoak (bere espediente guztietara sartu ahal izatea; agiriak bete eta aurkeztea; haren izenean jakinarazpenak jasotzea eta agiriak sinatzea) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren webgune profesionalean egiteko, beharrezkoa da baimen hori bertan izapidetzea.
Baimentze agiri-eredua eskuratu: Izapidetza telematikoko egiaztagiri (III. eranskina) (DOC, 82 KB)
Baimendutako pertsonak egiaztagiri elektroniko baliozkoa eduki behar du.
Baimen hori honela egin daiteke:
- AURREZ AURRE, izapidetza elektronikorako egiaztagiri baliozkoa ez badu. Izapidetza telematikoko egiaztagiri (III. eranskina) betea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren edozein ordezkaritzatan aurkeztu behar da. Halaber, III. eranskina posta elektronikoz bidali daiteke ordezkaritzetara: agiria bete, sinatu, eskaneatu eta bidali.
- Arabako Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-araba@euskadi.eus
- Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-bizkaia@euskadi.eus
- Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-gipuzkoa@euskadi.eus
- TELEMATIKOKI, izapidetza elektronikorako egiaztagiri baliozkoa badu. “Izapidetza telematikorako baimena" eskaera webgune profesionaleko "Nire lan eremua" ataleko “Baimenak tresna" estekatik aurkez daiteke.
Baimendutako pertsonen kudeaketa errazte aldera, baimenean adieraz daiteke baimendutako pertsonak (administratzailearen rola) oraingo edo geroko beste pertsona batzuen altak eta errebokatzeak administra ditzakeela.
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak