Merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko bekak -2018

[Merkataritza-Banaketaren prestatzeko Bekak 2017]

Deskribapena


Xedea

29 bekak emateko deialdia, merkataritza-banaketa kudeatzeko
teknikariak prestatzeko.

 Bekadunek, hautaketa-prozesuaren barruko
prestakuntza-ikastaroa egin ondoren, agindu honetan araututako beken bidez
ordainduko diren prestakuntza-praktikak egingo dituzte bederatzi hilabetez;
praktika-aldian, ikastaro horretan ikasitako eduki teorikoen gaineko
prestakuntza praktikoaz jabetuko dira.

 Beken onuradunek egin beharreko jarduerak honako hauetan
egingo dira: merkataritza-enpresetan edo merkataritza-banaketarekin
lotutakoetan, EAEko merkataritza-ganberetan, Espainiako Merkataritza Ganberak
Europako beste herrialde batzuetako hirietan dituen egoitzetan, edota
Merkataritza Zuzendaritzak diruz lagundutako merkataritza-bulego teknikoetan.



Aurrekontuko zuzkidura

348.050,00 euro;

Prestazio ekonomikoa

Merkataritza banaketa kudeatzeko 180 orduko prestakuntza ikastaroa egin behar da, bekadun izateko.

 

Beka guztiek bederatzi hilabete iraungo dute, 2019ko urtarriletik iralilera.

 

11.250,00 euro destino nazionaletarako beka bakoitzeko (27 beka).

 

Espainako Merkataritza Ganberaren Milango egoitzarako beka: 15.300,00 euro.

 

Espainako Merkataritza Ganberaren Parizko egoitzarako beka: 18.450,00 euro.

 

 

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

- Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua izatea, hiru urtetik gorako antzinatasunaz. Denboraldi laburragoak onartuko dira EAE tik kanpora estudiatzera atera behar izan denean.
- Unibertsitate-tilulazio ofizialaren jabe izatea edo beste edozein titulu hauek izatea: Marketin eta Publizitateko goi-mailako teknikariaren titulua , Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko goi-mailako teknikaria.

- Euskaran B2 maila edo baliokideren bat egiaztatuta izatea.

- Edukiari eta helburuei dagokienez ezaugarri berak edo antzekoak dituzten beken onuradunak ez izatea.
- 32 urtetik gorakoa ez izatea.

Betekizunak

  • Betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak

ZUZENEAN: 012 eta 945 018000

ATTurismo@ejie.eus

Bestelako kontsultak

Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoak

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:30-14:00

Turismo eta Merkataritzako Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.945 01 70 54
e-maila:  mj-cubo@euskadi.eus

Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko Lurralde Bulegoa
General Concha, 23
48010 Bilbao
Tel. 94 403 18 44
e-maila:  l-fernandezarce@euskadi.eus

Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel. 943 02 25 81
e-maila:  l-iribar@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0059205

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea

 2018.ko uztaileko 13tik abuztuko 13ra arte.

Eskabideak aurkezteko prozedura

Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta hilabete iraungo du.

Deialdi honetako eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoez egin daitezke, betiere Administrazio Elektronikoaren otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuarekin bat eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa (PLATEA) onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenarekin bat.

Honako helbide honetan daude eskuragarri eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak izapidetzeko jarraibideak, Euskadi.eus egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/bec-2018/y22-izapide/eu

Espedientean sartzeko eta gainerako izapideak egiteko, beste helbide hau ere erabil daiteke: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

Tramiteen deskripzioa

Hasierako kudeaketa lanak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Lurralde Bulegoetan egingo dira. Bertan aurkeztutako eskaeren analisia eta ebaluaketa egingo dute, eta nahi duten informazio eta dokumentazioa eska dezakete, eskaerak dituzten gabeziak konpontzeko. Hori egin ondoren, Lurralde Bulegoak Merkataritza Zuzendaritzara bidaliko dituzte egindako analisiak.

Hautaketa batzorde batek egingo du aurkeztutako eskaeren balorazioa, eta eskumena duen organoari emango dio proposamena.

Onartuak izaten diren eskatzaileek merkataritza-banaketari buruzko azterketa bat egin beharko dute irailaren bigarren hamabostaldian.

Ondoren, aukeratutako hautagaiek prestakuntza ikastaroa hasiko dute.

Azterketarako onartuak izan direnen zerrenda, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Web orrian argitaratuko da, aldez aurretik.

 Erantsi beharreko dokumentazioa

 Eskabidearekin batera, dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

a) Curriculum vitaea, hauek adierazita: prestakuntza akademikoa, egindako ikasketen eta jarduera profesionalen zerrenda, euskarazko, ingelesezko eta frantsesezko ezagutza-maila, eskatzaileak interesekotzat jotzen duen bestelako merezimendu oro, hala nola egindako lanak, prestakuntza osagarria eta abar.

b) Titulu akademikoaren kopia edo titulua egiteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriaren kopia. Dokumentu hori eskabidea egin ondoren ere aurkeztu ahal izango da, 2018ko abuztuaren 3a baino lehen.

c) Espediente akademikoaren ziurtagiria, hauek jasota: ikasturte guztietako kalifikazioak, ikasketak noiz amaitu ziren eta, hala badagokio, ikasketen amaierako proiektua. Dokumentu hori eskabidea egin ondoren ere aurkeztu ahal izango da, 2018ko abuztuaren 13a baino lehen.

d) Euskaraz, ingelesez, frantsesez eta italieraz badakiela egiaztatzea, hizkuntza-ziurtagiriak emateko erakunde ofizial baimendun batek emandako ziurtagiriaren edo tituluaren kopiaren bidez.

e) Beste edozein prestakuntza akademikoren egiaztagiriak, baita egindako ikastaroenak ere, zeinetan jaso beharko baita zenbat ikastordu egin diren, eta, hala badagokio, zer praktika egin diren. Ez dira kontuan hartuko ordu kopurua adierazita ez daukaten ikastaroak.

f) Lan-bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzak egina, lan-esperientzia egiaztatzeko.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-egoitza egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria izatea egiaztatzen duen dokumentazioa, agindu honen 3.1.a) artikuluan zehaztutakoari jarraikiz. Bizilekuari dagokion epea hiru urte baino txikiagoa bada, ikasketak direla eta behin-behinean bizilekua aldatzeagatik, 3.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, egoera hauek egiaztatu beharko dira:


1) EAEn erroldatuta egotea, eskabideak aurkezteko epea ixten den unean.

2) Ikasketak egitera joan den hirian erroldatuta egon izana.

3) Hiri horretako ikastetxe batean matrikulatuta egon izana.

4) EAEko egoiliarra izatea, ikasketak zirela-eta aldatu zen unean.

h) Erakunde eskatzailearen «Hirugarren Interesdunaren alta». Informazio hori «Hirugarrenen Erregistro Telematikoa» erabiliz eman beharko dute, Ogasun eta Ekonomia Sailak ezarritako ereduari eta prozedurari jarraikiz (http://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-s2oga/eu/).

i) Erantzukizunpeko adierazpena, prestasuna adierazteko, aurrehautaketako ikastarotik eta bekaren esleipenetik eratortzen diren jarduera guztiak egiteko.

j) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko antzeko eduki eta helburuko beken onuraduna ez dela izan.

k) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko bekaren iraunaldian lan ordaindurik ez duela egingo eta itzulketa- edo zehapen-prozedura batean ere ez dagoela sartuta.

l) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dagoela zigor- edo administrazio-arloko diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zehatuta eta ez dagoela horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

m) NANaren fotokopia.

n) Ordezkari batekin jardun nahi bada eta ordezkaritza eskuordetuta badago, pertsona edo erakunde eskatzailearen legezko ordezkaritza-ahala.

o) Ordezkariarekin jardun nahi bada eta ez badute Ordezkarien Erregistro Elektronikoa erabili nahi, ordezkaritza emateko inprimaki arautua erantsi beharko da (http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/), eta, horrekin batera, ordezkatuaren egiaztagiriak (NANa, pertsona fisikoei dagokienez, eta ahalorde-eskriturak, pertsona fisikoen kasuan).

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk