2018-2019 ikasturtean Lanbide Heziketako IV. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak garatzeko diru-laguntzak.

[ActPVFP]

Deskribapena


Xedea

itunpeko ikastetxe pribatuetako irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzea, 2018-2019 ikasturtean Lanbide Heziketako IV. Euskal Planean estrategikotzat hartutako eremuak ezartzeko jarduerak, deialdi honen 3. artikuluan zehaztutakoak, gara ditzaten, eta, horrela, aldi berean, horietan ikasitakoak ikasleei, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako gainerako ikastetxeei eta enpresei, batik bat ETEei, helarazteko aukera ahalbidetu dadin.

Aurrekontuko zuzkidura

1.817.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Jarduera bakoitzeko diru-laguntzaren zenbatekoa I. eranskinean adierazitakoa izango da, kontua hartuta irakasleen liberazio osoko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 43.820 euro dela. Nolanahi ere, zenbateko horrek ez du inola ere gaindituko ikastetxeak diruz lagundutako jarduera garatzeko benetan egindako gastua.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak hiru zatitan ordainduko dira, honako era honetan:

  1. Lehen ordainketa onuradun bakoitzari emandako diru-laguntzaren % 30ekoa izango da, 18.1 artikuluan adierazitako epea igarotakoan, ukorik egon gabe, betiere.
  2. Bigarren ordainketa onuradun bakoitzari emandako diru-laguntzaren % 60koa izango da, eta 2018ko ekitaldian egingo da, diruz lagundutako jardueraren % 50 garatu ostean, betiere ebaluazioaz eta jarduera behar bezala garatzeaz arduratzen den erakundeak aldeko ebaluazio-txostena egiten badu, dagokionaren arabera, agindu honen 3. artikuluaren 3. zenbakian xedatutakoari jarraikiz, eta ordezko irakasleen gastu-zerrenda 2019ko apirilaren 1ean aurkeztu ondoren (IV. eranskina).
  3. Hirugarren ordainketa gainerako zenbatekoagatik izango da, % 10, diruz lagundutako jarduera amaitutakoan, egindako gastu guztiak justifikatu eta aurreko artikuluko atal guztiak bete ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Itunpeko ikastetxe pribatua izatea, eta 2018-2019 ikasturtean Lanbide Heziketako erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloak ematea.
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorreko (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluan ezarritako egoeraren baten ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0097609

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindu honen babesean aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena emateko eta jakinarazteko, gehienez ere sei hilabete izango dira, agindua argitaratu ondorengo egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


2019ko irailaren 13a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk