Terrorismoaren biktimeen elkartei diru-laguntzak 2017.
[terrorismoaren-biktimeen-elkarteak]
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Terrorismoaren biktimei laguntzeko programak eta jarduerak finantzatzeko laguntzetarako deialdia egiten da 2017ko urterako, terrorismoaren biktimen edo giza eskubideen arloan aritzen diren erakunde eta elkarteek sustatuak izan beharko dira , 5/2016 DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, aginduan.
-
Elkarteak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
-
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
Ebazpen honen diru-hornidura berrehun eta hirurogei mila (260.000) eurokoa izango da.
Diru-laguntza bi alditan ordainduko da: lehenengoan emandako zenbatekoaren % 50 ordainduko da, 16.2 artikuluan adierazitako epea igaro eta berehala, pertsona interesdunak uko egin ezean; eta gainerako % 50a laguntza ematea eragin zuen xedea bete dela eta jasotako funtsak 15. artikuluan ezarritakoaren arabera aplikatu direla egiaztatu eta gero.
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
1.– Erakunde interesdunek bitarteko elektronikoz egin beharko dituzte eskabidea, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak.
2.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus-eko egoitza elektroniko honetan eskuratu daitezke:
https://www.euskadi.eus/diru-laguntza/2017/terrorismoaren-biktimen-elkarteak/y22-izapide/eu
3.– Eskaeraren osteko izapideak helbide honetan egingo dira: http://www.euskadi.eus.nirekudeaketak
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Diru-laguntza justifikatuko da egindako programaren edo jardueraren txosten xehatua aurkeztuz; horrek gastu eta sarreren balantzea izango du eta, halaber, horretan aurkeztuko dira diruz lagundutako proiektua edo programa gauzatzeko egindako gastuen jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuak.
Egiaztagiriak Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzara bidali behar dira, 2018ko martxoaren 31an baino lehen.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Egintza espresua ez bada, eskatzaileak eta izan litezkeen beste interesdun batzuek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, noiznahi, berariazko araudiaren arabera administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Lehendaritza
Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia
Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
C/Navarra 2
01007 Vitoria-Gasteiz