Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioaren, BIOEF, Roche "Stop fuga de cerebros" doktoretza ondorengo laguntzak

[stop_fuga_cerebros_roche]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea oinarri arautzaileak zehaztea eta ikertzaile doktore bat kontratatzeko laguntzen deialdia egitea da, lehiakortasun konkurrentzia baldintzan, publizitate, gardentasun, objektibotasun, berdintasun eta ez baztertze printzipioetan oinarrituta, oinarrizko ikerketa, translazionala edo orokorreko (ez klinikoa) proiektu bat egiteko Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Ikerketa Institutu bateko edo Euskadiko osasun sistemari dagokion zentro bateko ikerketa taldeetako lan programen ildoan.

Programaren xedea ikertzaile gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan mantentzea da, eta gaixoari zein hiritarrei zuzendutako ikerketa erraztea, oinarrizko ikerketako proiektu translazional edo orokor baten bidez (ez klinikoa).

Deialdi honetarako, ikerketa eta garapena ordaingabeko jardueratzat hartuko dira eta Europar Komisioak ezarritako baldintzak bete beharko dira Ikerketako eta Garapen eta Berrikuntzako Estatuko Laguntzei buruzko Batasuneko Esparruan (EBren Egunkari Ofiziala, C 198, 2014.06.27koa).

Aurrekontuko zuzkidura

60.000 €

Prestazio ekonomikoa

  • Kontratua
    Laguntzaren xedea lan-kontratuaren kostuak ordaintzea izango da, edozein motatako kontratua bada ere, indarrean dagoen araudiaren arabera.
    Aipaturiko kontratua sinatuz, ikertzaile doktoreak Osasun Sailburuordearen Ebazpen bidez eman zaion laguntzari dagokion ikerketa proiektua soilik egiteko konpromisoa hartuko du.

 

  • Iraupena
    Kontratuak hemezortzi hile iraungo ditu, laguntzaren hasierako egunetik hasita zenbatu behar dena.
    Aldi baterako ezintasunek, haurdunaldiko arriskuek, amatasunek, adopzioek edo haurrak hartzeak, edoskitzeko arriskuek edo aitatasunek, ikertzailearen kontratuaren indarraldia etengo dute. Kasu horretan, etendako denbora berreskuratu ahal izango da, interesatuak aurretik eskatuta, laguntzaren esleipenaren 18 hilak igarotakoan, uko egin edo ezeztatu ez denean, Ikerketa Zuzendaritzak aurretik baimendu badu, eta gutxienez 60 eguneko berreskuratze-aldiak edo luzeagoak direnean, aurrekontuek ahalbidetzen badute.

 

  • Zenbatekoa
    Laguntza ordainketa gordinerako eta ikertzaileen Gizarte Segurantzako enpresa-kuota ordaintzeko erabiliko du erakunde onuradunak.

Ordainketa-modua:

Laguntzaren erakunde kudeatzaileak berehala transferituko dio erakunde onuradunari emandako laguntza.

Erakunde onuradunak, arrazoi sendoengatik, finantzatutako ikerketa proiektua bukatzerik ez badu, berehala jakinaraziko dio organo kudeatzaileari eta proiektuaren garapen zientifikoaren eta balantze ekonomikoaren egoerari buruzko txostena ere bidaliko dio.

Organo kudeatzaileak espedientea aztertuko du eta Osasun Sailburuordeari proposatuko dio laguntza kitatzeko ebazpena onartzea, eta itzuli beharreko kantitateak zehaztuko ditu, itzuli beharrekoak daudenean.

Nori dago zuzenduta


Euskal Osasun Sistemako zentroak edo Euskal Osasun Ikerketa Institutuak. Euskal Osasun Sistematzat ekainak 26ko 8/1997 Legearen, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena, 5. artikuluak ezarritakoa ulertuko da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1052201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzea erlaitzetan zehazten diren bideetako edozein erabiliz abiarazi daiteke (presentziala eta elektronikoa). Izapidetzea bide batetik edo bestetik abiarazteak ez du esan nahi izapidetzearekin bide horretatik jarraitu behar denik. Izapidetzearen jarraipena, hautatutako bidea presentziala baldin bada, fitxa honetan zehazten da.

"1. Izapideari buruzko informazioa" urratsan esaten denez, mezu elektronikoa bidali baino lehen ezinbestekoa da eskaerak bidali behar diren helbide elektronikoak aurretik ematea. Baieztapena jaso arte, ezin da bidali eskaera mezu elektroniko ziurtatu sistemaren bidez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hartuko den ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko da Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hileko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Beste tramite batzuk