Lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak - 2017
[PTT 2017]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskadiko helmugen erakargarritasuna eta kalitatea hobetzen duten turismo-proiektuak garatzen laguntzeko programa-esparrua ezartzea eta, horretarako, turismo-fluxu berriak dinamizatzea eta sortzea.
Aurrekontuko zuzkidura
1.291,429 eurosPrestazio ekonomikoa
Diruz laguntzeko moduko jardunak
Diruz lagundu ahalko dira proiektu-mota hauek garatzeko egiten diren jardunak:
- Helmugen erakargarritasuna hobetzen duten turismoko lurralde-proiektuak.
- Berrikuntzaren bidez eta turismo jasangarria eta arduratsua garatuz, helmugen kalitatea eta lehiakortasuna hobetuko duten proiektuak:
– Basquetourrek sustatutako eta kudeatutako helmugen lehiakortasuna hobetzeko proiektuak.
– Turismoko establezimendu eta baliabideetan kalitatea kudeatzeko, ingurumena kudeatzeko eta turismo jasangarria kudeatzeko erreferentzialak ezartzeko proiektuak.
– Helmugan jasangarritasun- erreferentzialak ezartzeko proiektuak.
Laguntzen zenbatekoa
PTT 2017 diru-laguntzak (XLSX, 20 KB)
Ebaluazio batzordea
Batzorde bat eratuko da dirulaguntzari buruzko Aginduko 9. artikuluan aipatutako lehenespen-irizpideen arabera eskabideen ebaluazio bateratua egiteko, eta batzordeak dagozkion ebazpenak bidaliko dizkio Turismo eta Ostalaritzako zuzendariari, hala dagokionean laguntzen zenbatekoa adieraziz.
Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
- Lehendakaria: Carlos Izaguirre San Emeterio; ordezkoa: M.ª Teresa Lezana Pérez.
- Batzorkidea-idazkaia: Cristina Madinabeitia Olariaga; ordezkoa: Ana Sarriegi Fortun
- Batzorkideak: Gema Etxenike Jauregibeitia; ordezkoa: Inés Pérez Citores.
Miren Josune Etxebeste Hernandorena; ordezkoa: Amaia Agirre Gogorza.
Ana Isabel Lekue Gallano; ordezkoa: Ana Abel Aguilera Iturbe-Ormaetxea.
Eider Albizu Zenikazelaia; ordezkoa: Idurre Ostoloza. Gárate,
Maixabel Azpillaga Aranbarri; ordezkoa: Marta Inza Álvarez.
Lander Imaz Goiri; ordezkoa:: Iker Urcelay Cristóbal.

Nori dago zuzenduta
Udalak, tokiko erakunde autonomoak, tokiko erakunde publiko enpresarialak eta titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak.
Kuadrillak eta mankomunitateak, garapen-agentziak, landa-garapeneko elkarteak, turismo-partzuergoak, fundazioak, beste erakunde eta elkarte batzuk.
Betekizun orokorrak
-
Izapideari hasiera emateko eskakizunak
Baldintzak orokorrak Informazio xehatua
- Entitate onuradunek eskumen edo helburuen artean turismo-jarduera garatzea eta sustatzea izango dituzte.
- Honako erakunde hauek baztertuta geldituko dira laguntza-programa honetatik:
- Enpresak, horien taldekatzeak, sektore-elkarteak, kirol-elkarteak, irabazi-asmokoak direnak eta aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien mendeko diren edo horiekin lotura duten izaera juridikoa daukaten sozietate publikoak.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituzten erakundeak.
- Diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean dauden erakundeak, edo sexu bazterkeriagatik zigortuta daudenak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005.
- Erakundean ez dago Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2 eta 3. zenbakietan aipatutako gainerako egoerarik, laguntza-programa honen erakunde onuradun izan ahal izateko.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:
- ZUZENEAN: 012 - 945018000
- EJIE: ATTurismoa@ejie.eus
2.- Beste kontsulta motak:
- Beste pertsona baten bidez pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea
- Beharreko dokumentazioa
- Teletramitazio prozedura
- Laguntza-programaren edukiak
Arabako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tlf.: 945 01 70 55
e-posta: gema-etxenike@euskadi.eus
Bizkaiko Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
General Concha, 23
48010 Bilbao
Tlf. 94 403 14 80/81/78
e-posta: a-lekue@euskadi.eus aa-aguilera@euskadi.eus i-gastelu-iturri@euskadi.eus
Gipuzkoako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tlf. 943 02 25 64/943 02 24 21
e-posta: turismo-gipuzkoa@euskadi.eus m-etxebeste@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1020604Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 2017ko uztailaren 10an amaituko da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da biharamunetik hasita.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 24:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.
Izapidetze telematikoa
PTT 2017 laguntzetarako eskaera aurkezteko bidea %100 telematikoa da. Izapidea egiteko laguntzari dagozkion datuak betetzea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dira. Teletramitazio-aplikazioak aukera ematen du eskaera egiteko, izapidetzen ari diren eta amaituta dauden espediente guztien egoera ezagutzeko, eta baita Administrazioak emandako dokumentu guztiak modu digitalean jasotzeko ere. Dokumentuen baliozkotzea, sinadura digitalaren bidez egiten da.
Oharrak
Laguntza hori telematikoki izapidetzea ahalbidetzen duen aplikazioa blokeatu ez dadin, erantsi nahi den fitxategi bakoitzak gehienez ere 10 mega izan ahalko ditu. Fitxategi handiago bat erantsi nahi bada, zatitu egin beharko da, eta zati bakoitzak ez du tamaina hori gaindituko.
-
Laguntza-eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:
Erakundearen ordezkariaren erantzukizun-aitorpena, bertan jasotzen den eta jarraian zehazten den informazioaren benetakotasunaren ingurukoa:
– Zuzendaritza-organoa osatzen duen pertsona-kopurua edo erakundearen ordezkari-kopurua, sexuaren arabera banatuta.
– Jardunak onartzeko garaian, erakunde eskatzailearen organo eskudunak laguntza-programa honen deialdian aurkezten diren baldintzen arabera egitea erabaki duela dioen deklarazioa, baita diruz lagundu ezin dena finantzatzeko konpromisoa onartzen duela ere.
– Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatuen aldetik jasotako laguntzak.
– Erakunde eskatzaileak ez du diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapenik edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere.
– Erakunde eskatzailea ez dagoela sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruko edozein itzulketa- edo zigor-prozeduratan.
– Erakundeak egunean dituela diru-laguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak erreglamenduz ezarritako terminoetan.
– Erakundeak ez duela armarik ekoizten, merkaturatzen edo finantzatzen, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren abenduaren 28ko 14/2007 Legean zehaztutakoa betez.
– Foru Agindu honetan ezarritako laguntzaren zenbatekoak, beste administrazio batzuek edo beste erakunde publiko eta pribatu batzuek emandako laguntza edo diru-laguntzen zenbatekoarekin batuta, jatorrizko xedearen kostua gainditzen badu, eskatzaileak egoera horren berri eman beharko du.
– Laguntza jasotzekotan, erakundeak konpromisoa hartzen duela 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoak, Administrazioak kontratatzen edo hitzartzen dituen edo bere laguntzak jasotzen dituen erakundeentzat ezartzen dituen eskakizunak betetzeko.
– Erakundean ez dago Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2 eta 3. zenbakietan aipatutako gainerako egoerarik, laguntza-programa honen erakunde onuradun izan ahal izateko.
– Honen azpian izenpetzen duenak, aitortzen du bere erantzukizunpean:
– Erakundeak indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituela, laguntza hauen onuradun izateko, horrela egiaztatzen duen dokumentazioa daukala, Administrazioaren esku jarriko duela, hala eskatzen dionean, betekizun horiek guztiak betetzeko konpromisoa hartzen duela eskubide horri dagokion epealdi osoan.
Pertsona eskatzaileak lehen adierazitako erantzukizun-aitorpenean gezurrezko daturen bat jartzen badu, administrazio-zigorrak eta zigor penalak ezarri ahal izango zaizkio, indarrean dagoen zigor-araubideari jarraikiz.Eskabideekin batera, gainera, proiektu-motaren arabera, jarraian zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da (digitalizatutako formatuan):
1. Nahitaezkoak:
- Helmuga turistikoen erakargarritasuna hobetzen duten turismoko lurralde-proiektuak egiteko diru-laguntzak eskatzen dituzten entitateek diru-laguntzen helburu diren jarduerak jasotzen dituzten produktuen urteko jarduera-planen kopia aurkeztu beharko dute.
- Merkataritza eta Turismoko Sailburuordetzak Basquetourren bitartez garatzen dituen tipologien artean sartzen ez diren produktuei buruzko proiektuak badira, diru-laguntzak eskatzen dituzten entitateek beren proiekturako produktu-plana aurkeztu beharko dute, zeinetan Agindu honen II. eranskineko 4. atalean adierazitako gutxieneko edukiak jasoko baitira.
- Entitate onuradunaren bankuko datuak edo izen sozialarenak kasu hauetan baino ez dira eman beharko: aldez aurretik eman ez badira edo aldatu nahi badira. Informazio hori modu telematikoan eman ahalko da, «Hirugarrenaren altaren erregistroa» erabilita, edo, bestela, «Hirugarrenaren alta» dokumentu normalizatua behar bezala bete ondoren aurkeztuta, Ogasun eta Finantza Sailak ezarritako prozeduraren eta ereduaren arabera (www.ogasun.ejgv.euskadi.net).
2 Hautazkoak:
- Hala badagokio, memoria gehigarria edo/eta eskabidean jasotakoaren osagarria den informazioa eta dokumentazioa (ez ordezkatzailea), proiektua ulertzen laguntzen duena. Azalpen-memoria xehatua; hau da, diru-laguntzen helburu diren proiektuei buruzko informazio garrantzitsua ezinbestean laburbildu beharko da horretarako eskabide-orrian aurreikusitako ataletan.
- Parte-hartzaile bakoitzaren jarduera-esparruak gainditzen dituen lankidetza-proiektu bat egiteko diru-laguntza eskatzen duten entitateek proiektu hori gauzatzeko egindako lankidetza-akordioa egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko dute, baita proiektu osoaren aurrekontu zehaztua eta parte-hartzaile bakoitzak aurrekontuan duen zatia ere. Informazio horrek eskabidean emandakoarekin bat etorri beharko du (1. balorazio-irizpidea).
- Turismo-mahaien akten kopia, diru-laguntzen eskabidean aurkeztutako proiektuei begira lortutako akordioak jasotzen dituena (2. balorazio-irizpidea).
- Ekimen pribatuaren parte-hartzea egiaztatzen duten dokumentuak (3. balorazio-irizpidea).
- Entitatearen emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako planaren kopia (4. balorazio-irizpidea).
- 9. artikuluko 6. irizpidea (aurkeztutako proiektuen berezitasuna/berrikuntza) baloratzeko erabiliko den memoria.
- Bidaia-agentziekin produktuak merkaturatzeko egindako akordioak egiaztatzen dituzten dokumentuak (8. balorazio-irizpidea).
-
Izapideari hasiera emateko eskakizunak
Baldintzak orokorrak Informazio xehatua
- Entitate onuradunek eskumen edo helburuen artean turismo-jarduera garatzea eta sustatzea izango dituzte.
- Honako erakunde hauek baztertuta geldituko dira laguntza-programa honetatik:
- Enpresak, horien taldekatzeak, sektore-elkarteak, kirol-elkarteak, irabazi-asmokoak direnak eta aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien mendeko diren edo horiekin lotura duten izaera juridikoa daukaten sozietate publikoak.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituzten erakundeak.
- Diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean dauden erakundeak, edo sexu bazterkeriagatik zigortuta daudenak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005.
- Erakundean ez dago Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2 eta 3. zenbakietan aipatutako gainerako egoerarik, laguntza-programa honen erakunde onuradun izan ahal izateko.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko [MOC1] bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
eskabidea bete
dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
eskabidea sinatu
bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabeteko epean laguntza eskabidea aurkeztu zen hurrengo egunetik zenbatuta
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu Nire Kudeaketak-en dagoen inprimakia
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektronik baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa Administrazio Publikoen administrazio-prozedura erkidearena. (PDF, 1 MB) V. Titulua, II.Kapitulua.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu Nire Kudeaketaren dagoen inprimakia.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu Nire kudeaketak-en dagoen inprimakia.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu behar duzu.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Espedientean atzera egiteko, Nire Kudeaketaken dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (PDF, 1 MB) (53 Artikulua).. (94. artikuluan)
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Espedientean uko egiteko, kanal elektronikoaren bidez, Nire kudeaketak-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (PDF, 1 MB) (94 artikulua)