2017-2018 ikasturtean, nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko bekak

[Nautikako eta arrantzako irakaskuntzetarako bekak]

Deskribapena


Xedea

2017-2018 ikasturteari dagokionez, nautikari eta arrantzari buruzko ikasketak honako hauetan egiteko beken deialdia egitea: Blas Lezo - Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxean; Bermeoko Itsas Arrantzako Prestakuntzarako Eskolan eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzarako Lanbide Heziketako ikastetxean.

Bekak zer gastutarako erabili ahalko diren.

– Ohiko bizilekutik kanpo bizitzeak eragindako gastuak.

– Ikastetxerako joan-etorriek eragindako gastuak.

– Mantenu-gastuak.

– Ikasketa-materialetarako gastuak.

Bekak hautagaiek lortutako puntuazioaren arabera esleituko dira, eta puntuazioa horretarako izendatutako Balorazio Batzordeak ezarriko du. Hautagaiek behar bezala matrikulatuta egon beharko dute dagokion kurtsoan, nautikari eta arrantzari buruzko ikasketen edozein ikastetxetan.

 

Aurrekontuko zuzkidura

135.260 €

Nori dago zuzenduta


2017-2018 ikasturtean nautikari eta arrantzari buruzko ikasketak Blas Lezo - Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxean; Bermeoko Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Eskolan, edo Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzarako Lanbide Heziketako ikastetxean egiten ari diren ikasleak.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Pasaiako Itsas Arrantza – Blas de Lezo
Marinos 2 – 20110 Pasaia (Gipuzkoa)

Bermeo Itsas-Arrantza Eskola
Ongintza z/g - 48370 Bermeo (Bizkaia)

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1030103

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
2017-2018 Nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko beken eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabete bat, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk