% 25eko udal-finantziazioa baino gutxiagoko finantziazioa duten musika-ikastegiei pribatuentzako diru-laguntzak (2017)

[MUSIKA-EZFINAN]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzen deialdia egitea urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak araututako titulartasun pribatuko musika-eskolentzat eta ikastegi baimenduentzat, 2016-17 ikasturteko kostuak finantzatze aldera.

Aurrekontuko zuzkidura

271.587,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Onuradun guztientzat:

  1. Lehen ordainketa, diru-laguntzaren % 9,07koa, behin emandako diru-laguntza onartuta eta 15. artikuluaren 1. atalean ezarritako epea amaituta.
  2. Bigarren ordainketa 2018ko lehenengo hiruhileko naturalean egingo da, emandako diru-laguntza hurrengo artikuluan ezarritako baldintzen arabera justifikatu ondoren egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoan.

Nori dago zuzenduta


Musika-ikastegi pribatuak

Eskakizunak:

  • 3. artikuluan adierazitako ikastegietako bat izatea. Egiaztapen hori ofizioz egingo da.
  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0047806

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntzako sailburuordeak ebazpena eman eta jakinaraziko du, gehienez ere sei hilabeteko epean, agindu hau argitara ematen den egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk