Merkataritzako Bulego Teknikoak - 2017ko deialdia.

[OTC 2017]

Deskribapena


Xedea

Merkataritzako Bulego Teknikoentzat zuzendutako 38 laguntzen deialdia.

Aurrekontuko zuzkidura

1.463.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Lanaldi osorako urtebetean kontratatuta edukitzeak duen kostuaren % 86,7ra arte iritsi ahal izango da laguntzen zenbatekoa. Nolanahi ere, bulego bakoitzak gehienez jasoko duen diru-laguntza ez da 38.500 eurotik gorakoa izango.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten merkatarien elkarteak bere agrupazioak edo federazioak (soilik merkatariek osatutakoak, nahiz merkatariak eta bestelako profesionalek osatutakoak) eta, orobat, udalak edo udalek sustatutako garapen-entitateak.

Udalerri bateko elkarteren batek/batzuk diru-laguntzak eskatzen baditu, baztertuta geratuko dira udal hori eta udal horrek sustatutako garapen-entitateak.

Betekizun orokorrak

  • Agindu arautzailean Anexo I-ean agerzen diren guneetan kokatuta egotea eta gune hauetako jokabide-eremua ez gainditzea.
  • Bulegoko Teknikoak gutxienez urte beteko lanaldi osorako kontratua baita goi-mailako unibertsitate-titulua izan beharko ditu. Gainera bere kontratuaren kategoria profesionalak eta eskatutako titulazioak bat etorri beharko dute.
  • Hamabi hilabeteko egitasmoa aurkeztea eta hiru hilabete, gutxienez, deialdia egiten den urtean izango dira.
  • Bulegoek espezializatuta egon beharko dute merkataritza bana¬ketan, euren zerbitzuak doakoak izango dira; eta ho¬nako helburu hauek izan beharko dituzte: berrikun¬tzarekin lotutako prozesuetan eta kalitatearen eta tek¬nologia berrien prozesuetan sentsibilizatu eta horien zabalkundea; lankidetza horizontaleko (hiri-eremua) eta bertikaleko (banaketa katea) prozesuak bultzatzea; transmisio enpresarialeko eta enpresa-sortzaileko pro¬zesuen jarraipena eta sustapena; ondare, kultura eta ingurunearekiko ekonomia iraunkorrarekin zerikusia duten estrategien garapena; udal-edota eskualde-mailako hirugarren sektoreko estrategiak bultzatzea; eta kontsumitzaileentzat balio erantsia sortzen du¬ten egintzen garapena. Guzti horien helburua xede-herritarraren fideltasuna lortzea izango da

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:

Beste kontsulta motak:

  • Beste pertsona baten bidez pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea
  • Beharreko dokumentazioa
  • Teletramitazio prozedura
  • Laguntza-programaren edukiak

Eusko Jaurlaritza - Merkataritzako Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: 945 01 99 66

Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01009 Vitoria-Gasteiz
Tfno: 945 01 75 54
E-maila: mj-cubo@euskadi.eus

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tfno: 943 02 25 65
E-maila: T-Urkiol@euskadi.eus

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Gral. Concha, 23
48010 Bilbao
Tfno: 94 403 14 26
E-maila: i-lopezperez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1026904

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkez daitezke 2017ko uztailaren 18ko 9:00 etatik irailaren 20eko 12:00ak arte.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia argitaratuko den urrengo egunetik 6 hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk