Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzak 2017

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen helburua honako hau da: oroimen historikoa eta balio demokratikoak eta 1936-1977 aldian Euskal Autonomia Erkidegoan nahiz hortik kanpo demokrazia eta askatasunaren alde egindako borroka berreskuratu, zabaldu eta ezagutzea helburu duten proiektuak norgehiagoka bidez diruz laguntzeko deialdia arautzea 2017 urterako.

Aurrekontuko zuzkidura

105.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzak emateko edo ukatzeko, lehiaketaren prozedura erabiliko da, eta irizpide haztatu hauek hartuko dira kontuan:

  1. Proiektuaren potentzial estrategikoa eta haren egokitasuna edo gizartearentzat izan dezakeen interesa. 30 puntu, gehienez.
  2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, erakundeak antolatzeko duen gaitasuna eta egitura aintzat hartuta. 10 puntu, gehienez.
  3. Erakundearen kudeaketa-gaitasuna, proiektuari dagokionez. 10 puntu, gehienez.
  4. Proiektuaren aurrekontua argia eta egokia izatea. 10 puntu, gehienez.
  5. Erakunde eskatzailearen ibilbidea. 10 puntu, gehienez.
  6. Genero-ikuspegiaren trataera garatu beharreko proiektuetan. 10 puntu, gehienez.
  7. Proiektua hainbat erakunderen artean gauzatzea edo beste administrazio publikoren bat ere proiektuan sartuta egotea. 10 puntu, gehienez.
  8. Proiektua deialdiaren xedera zein mailatan egokitzen den. 10 puntu, gehienez.

Gehienez ere 100 puntu eman ahalko dira.

Diru-laguntza esleitzeko, eskaerak gutxienez 45 puntu lortu beharko ditu, aurreko baremoen arabera.

Ordainketa-modua:

  1. Deialdi honen babesean ematen den diru-laguntza gisa honetan ordainduko da:
    1. Lehenengo ordainketan, emandako diru-laguntzaren % 75 ordainduko da, diru-laguntza berariaz onartu eta gero, edo ematen dela jakinarazten denetik hamar eguneko epean, berariazko uko-egiterik ez bada aurkezten.
    2. Bigarren ordainketa 2018an egingo da. Emandako diru-laguntzaren erabilera Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari justifikatu eta gero egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoa ordainduko da.
  2. Emandako diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunek hirugarrenen alta hartzeko agiria aurkeztu beharko dute, baldin eta erregistraturik ez badaude edo Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroko banku-datuak aldatu nahi badituzte.

Nori dago zuzenduta


Elkarteak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Betekizun orokorrak

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Ebazten duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1043601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete,urteko deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Jasotako diru-laguntza nola erabili den justifikatzeko epea, 2018ko martxoaren 31ean bukatuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk