Ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle sartu berrien hizkuntza sendotzeko programak garatzeko diru-laguntzak (2017-2018).

[KULTURARTE ITUNPEKOA]

Deskribapena


Xedea

Ikastetxeei emango zaizkien diru-laguntzen oinarriak ezartzea eta laguntza horietarako deialdia egitea. Diru-laguntza horiek ikastetxeen kulturarteko ikuspegia koordinatzeko eta hasi berri diren ikasle etorkinentzat hizkuntza indartzeko programak egiteko dira, baldin eta komunikatzeko gabezia handiak badituzte Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak ez jakiteagatik, eta, beraz, 2017-2018 ikasturtean hizkuntza indartzeko plan bat behar badute.

Aurrekontuko zuzkidura

1.698.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

 

Ordainketa-modua:

Zatika ordainduko zaizkie ikastetxe onuradunei diru-laguntzak, bi ordainketa-aginduren bidez:

a) Lehenengoa, ikastetxe onuradun bakoitzari dagokion diru-laguntzaren % 80koa, deialdia ebatzi ostean, agindu honen 14.1.a) artikuluan aipatzen den epea amaituta gero, baldin eta tartean uko egiterik izan ez bada.

b) Ondorengo paragrafoan aipatzen den dokumentazioa dagokion epean jaso ondoren, diru-laguntzaren likidazioa egingo da. Ateratzen den guztizko emaitzari –inoiz ez da ebazpenean onartutakoa edota egindako guztizko gastua baino handiagoa izango- kendu egingo zaio lehen ordainketaren zenbatekoa, eta, behar izanez gero, aldea ordaindu edo erreklamatu egingo da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Lehen edo/eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan itundutako unitateak dituzten ikastetxe pribatuak.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Ikastetxeak legez eratuta daudela eta dagokien erregistroan inskribatuta daudela

Oinarrizko Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxeak

Eskakizunak:

  • Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza emateagatik Hezkuntza saileko diru-laguntzak jasotzen dituen ikastetxea izatea, pribatua zein udal titulartasunekoa.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

Betekizunak

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan zehaztutako egoeretako batean ez egotea
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ez eta diru-laguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexuagatiko diskriminazioaren ondoriozko lege-debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren ildotik.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo/eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzak direla-eta hasitako ezein itzultze- edo zigor-prozedura bukatuta egotea.

  • Kulturartekotasuna sustatzeko programak: 6 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat matrikulan etorkinak % 17tik gora izan behar dira. Baliabide hau hiru urtez edo gehiagoz erabili duten ikastetxeak kanpoan geratuko dira.
  • Hasi berri diren ikasle etorkinentzat hizkuntza indartzeko programak: gutxienez, 3 Ikasle hasi berri izatea.
  • Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso dituztela adierazi beharko dute, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kodea

0042905

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko dira laguntzak, deialdia argitaratzen denetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


2018ko irailaren 15a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk