Euskal enpresen kanpoko lantokietan 35 urtetik gorako langabeak kontratatzeko laguntzen 2017ko deialdia.

[KHD]

Deskribapena


Xedea

Langabezian dauden 35 urtetik gorako pertsonen lanaratzea, langabezian, bere kualifikazioarekin erlazionatua dauden enpleguetan, kanpoan  lantokiak dituzten  euskal enpresetan,  lan-merkatuan sartzeko eta beraien esperientzia profesionala sendotzeko helburuarekin eta nazioartekotzea ahalegina garrantzitsua egiten ari diren EAE-ko  enpresa-ehunari neurri bezala laguntzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

400.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honek arautzen dituen laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 400.000 eurokoa da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrekontuaren baitan. Horietatik, 2017. urteko aurrekontu arruntean sartuko dira 200.000 euro, eta 2018erako konpromiso-aurrekontuan sartuko dira beste 200.000 euro.

Deialdi honen baitan diruz lagundu ahal izango dira gutxienez 12 hilabeteko iraupena duten kontratuak, baldin eta EAEn finkatutako enpresek Espainiatik kanpo dituzten lantokietako lanpostuak betetzeko badira, eta kontratua hasten den egunean 35 urte edo gehiago dituzten pertsona langabeak kontratatzen badira, bere prestakuntzarekin erlazioa daukaten enpleguetan.

Gehienez 12 hilabeteko aldia lagunduko da diruz, eta, edonola ere, 2018ko urriaren 31n amaituko da epe hori.

Egiten diren kontratuen kopuruaren araberakoa izango da diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa. Honako zenbateko hauek batuz kalkulatuko da  kontratu bakoitzarengatik diruz lagunduko den zenbatekoa:

Egiten diren kontratuen kopuruaren araberakoa izango da diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa.

Kontratatuko den pertsonaren adinaren arabera zehaztuko da kontzeptu honegatik diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa, urtean, lan-kontratu bakoitzagatik, honela:

35 eta 49 urteen artean: 20.250 euro, baldin eta soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak 40.500.-euro baino gehiagokoak badira.

50 urtetik gorakoak, 22.500 euro, baldin eta soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak 45.000.-euro baino gehiagokoak badira.

Ez dira inola ere diru-laguntzaren arrazoi izango aipatutako kopuruetatik azpiko soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak dituzten lan-kontratuak.

Kontratu bakoitzari dagokion diruz laguntzeko aldia urtebete baino laburragoa bada, diru-laguntzaren zenbatekoa proportzionalki murriztuko da, eta diruz lagundu daitekeen aldiaren arabera doituko da.

Ondorio horietarako, soldata-kostutzat eta Gizarte Segurantzakotzat hartuko dira sektorearen hitzarmen kolektiboan edo enpresako negoziazioan ezarritako edo itundutako ordainsari gordinei dagozkienak; honako hauek sartzen dira: oinarrizko soldata, jardueraren ondoriozko osagarriak (jakintza bereziak, konfidentzialtasuna, lan-txandak...), aparteko ordainsariak, mozkinetan parte hartzea, produkziorako pizgarriak, aparteko orduak, BGAE-etarako enpresa-ekarpenak eta toki zehatz batean lan egitearen ondoriozko bizileku-osagarria, bai eta enpresaren kargurako gizarte-segurantza.

Honako hauek ez dira soldata-kostutzat hartuko: gauzazko prestazioak, bidaia-, ostatu- eta mantenu-dietak, eta enpresaren «gizarte-ekintzaren» parte diren gastuak eta gainerako aparteko soldata-hartukizunak.

Ez da diru-laguntzarik emango enpresaburuaren edo enpresa-kontrola duten pertsonen, zuzendaritza-karguak dituztenen edo sozietatearen forma juridikoa duten enpresetako administrazio-organoetako kideen ezkontideak, ondorengoak eta bigarren mailara arteko (hori barne) odol- edo ezkontza-ahaidetasuna duten gainerako senideak kontratatzeko, ez eta administrazio-organoetako kide horiek kontratatzeko ere.

Deialdi honetan jasotako laguntzak 2014ko ekainaren 17ko Batzordearen (EB) 651/2014 Erregelamenduan, Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorra, ezarritakoaren arabera lotuta egongo dira, 2014ko ekainaren 26an Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratuta, zeinengatik zenbait laguntza-kategoria deklaratzen diren, merkatu komunarekin bateragarritzat jotzen dituena, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

Aurkezpen-ordenaren arabera aztertuko dira eskabideak, eta ordena berean emango zaizkie diru-laguntzak deialdian ezarritako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituzten guztiei, laguntzak finantzatzeko funtsak agortu arte.

Ordainketa-modua:

Lehenengo ordainketa batean emango da onartutako diru-laguntzaren % 50, enpresaren kontratazio-planean aurreikusitako kontratuak izenpetutakoan, eta gainerako % 50 edo justifikaziotik ateratzen den kopurua bigarren ordainketa batean emango da diruz lagundutako denbora-tartea amaitu eta diruz lagundutako jarduerak egiaztatutakoan.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Enpresa pribatuak edo publiko-pribatuak, baldin eta kanpoan lantokiak, partaidetutako enpresak edo enpresa-talde bereko beste enpresa batzuk badituzte, edo baldin eta kanpoan kokaturiko enpresekin lankidetza-hitzarmenak edo zerbitzu emateko kontratuak badituzte, edo baldin eta kanpoan ezartzeko prozesuetan badaude, hala dela behar bezala egiaztatuz gero eta deialdi honetako baldintzak betetzen dituztelarik.

Eskakizunak:

  • EAEko enpresa pribatuak edo publiko-pribatuak, atzerrian lantokiak, partaidetzako enpresak edo enpresa-talde bereko enpresak dituztenak, bai eta atzerriko enpresekin lankidetza-hitzarmenak edo zerbitzu emateko kontratuak dituzten enpresak eta atzerrian ezartzeko prozesuan daudenak ere.

  • Helbide soziala eta fiskala EAEn izatea edo lan-zentroa EAEn egotea.

  • Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50 baino gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea.

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.

  • Enpresak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zehapen administratibo edo penalik, ez eta laguntza horiek eskuratzeko legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  • Kontratatu behar den postuan aurreko urtean zehar eta diruz lagunduko den aldian zehar enplegurik suntsitu ez dela egiaztatzea.

  • Enpresako Langileen Legezko Ordezkariei (LLO) jakinaraztea pertsona bat praktikaldiko kontratuarekin kontratatzeko asmoa dutela, eta zer postutarako eta zenbat denborarako kontratatuko duten adieraztea.

  • Europar Batasuneko Komisioan erabakitako, legez aurkako edo merkatu erkidean ez onartutako diru laguntza baten berrezkuratze agindu bati lotuta ez egotea.

  • Enpresei diru-laguntzak onartzeko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbesteko baldintza izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzultze- edo zigor-prozedura guztiak amaituta egotea.

  • Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

  • Empresaren langileen plantiallaren informazioa eta empresak Berditasun Plana ere badauka.

  • Diru-laguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Diruz lagungarri den kontratazioak aurreko 12 hilabeteetako batez bestekoarekin konparatuz, enpresan enplegatutako pertsonen kopuruaren gehikuntza garbia dakarrela egiaztatzea. Baldintza hau ez da urratutzat joko honako kasu hauetan: diziplinazko bidezko kaleratzea, dimisioa, desgaitasuna, adinaren araberako erretiroa, lan-denboraren borondatezko murrizketa, langileen ezintasun iraunkor oso, absolutu edo baliaezintasun handia.
  • Enpresa ez dagoela enpresa krisialdian bezala kalifikatuta egiaztatzea, 2014ko ekainaren 17ko Batzordearen (EB) 651/2014 Erregelamenduan bere 2. artikuluan, 18. atalean aurreikusita dagoen definizioaren arabera, Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorra deritzona, 2014ko ekainaren 26an Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratuta

  • Kontratatutako pertsona bakoitzeko aseguru kontratu bat gauzatzea, gutxienez ondorengo estaldura hauek bermatuz: bidaia, osasun-arreta, istripuak, gaixotasun larria, ospitalizazioa eta aberriratzea.

Betekizun orokorrak

  • Pertsonen betekisunak:

    • 35 urte edo gehiago dituzten pertsonak.
    • EAEn bizitzea.
    • Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
    • Lana egoki egiteko enpresak eskaturiko titulazio akademikoa eta/edo kualifikazio profesionala edukitzea.
    • Behar diren hizkuntza-gaitasunak izatea lana egokia egiteko.

  • Kontratuen ezaugarriak:

      • Diruz lagundutako kontratuek euskal enpresa baten kanpoko lantokian gutxienez sei hilabetean aritzea bermatuko dute.
      • Kontratatutako pertsonaren prestakuntza akademikoarekin edo/eta kualifikazio profesionalarekin bat datozen lanpostuak betetzeko izango dira kontratuak.
      • Kontratatutako pertsonak ezin izango du azken 12 hilabeteetan inongo lan-harremanik izan enpresa kontratatzailearekin.
      • Kontratuak idatziz formalizatu beharko dira, eta berariaz aipatu beharko dituzte honako hauek: langilearen titulua edo/eta kualifikazio profesionala, kontratuaren iraupena eta zein lanpostutan jardungo duen eta egonaldi herrialdea(k).
      • Kontratuak lanaldi osorako izango dira.
      • Kontratuaren gutxieneko iraupena 12 hilabetekoa izango da.
      • Urteko ordainsari gordina zenbatekoa den jaso beharko da kontratuan.
      • Kasu guztietan, Langileen Estatutuaren 15. artikuluan xedatutakoa beteko da.

      • Kontratatutako pertsonaren prestakuntza akademikoarekin edo/eta kualifikazio profesionalarekin bat datozen lanpostuak betetzeko izango dira kontratuak.
      • Kontratatutako pertsonak ezin izango du azken 12 hilabeteetan inongo lan-harremanik izan enpresa kontratatzailearekin.
      • Kontratuak idatziz formalizatu beharko dira, eta berariaz aipatu beharko dituzte honako hauek: langilearen titulua edo/eta kualifikazio profesionala, kontratuaren iraupena eta zein lanpostutan jardungo duen.
      • Kontratuak lanaldi osorako izango dira.
      • Kontratuaren gutxieneko iraupena 12 hilabetekoa izango da.
      • Urteko ordainsari gordina zenbatekoa den jaso beharko da kontratuan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

945 181 335 / 945 062 368 / / 945 181 309 / 945 062 378 / 945 181 357

c.empresasexterior@lanbide.eus

 

Kodea

1031201

Eskaera eta dokumentazio aurkeztea


Diru-laguntza eskaerako atal guztiak behar bezala bete behar dira, eta, horrez gain, agiri hauek ere erantsi behar dira:

  • Eskabidea sinatzen duenaren NANaren fotokopia, edo haren nortasun-datuak elektronikoki egiaztatzeko baimena; eta pertsona juridiko eskatzailearen ordez beste batek sinatzen badu eskabidea, sinatzen duen pertsona horren legezko ordezkaritzaren egiaztagiria.

  • Enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.

  • Enpresaren eratze-eskrituren fotokopia.

  • Kanpoko lantokiarekin enpresa eskatzaileak duen erlazioa egiaztatzeko dokumentazioa. EAEko hizkuntza ofizialetariko batean aurkeztu beharko da dokumentazio hori.

  • Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) egindako jakinarazpena, eta, LLOrik ez bada, enpresan LLOrik ez dela dioen adierazpena.

  • Enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena, adieraziz kontratazioaren eta deialdi honetako diru-laguntzen xede den lanpostua dela-eta ez dela enplegurik suntsitu, kontratazio    berria egin baino urtebete lehenagotik eta diruz lagundutako kontratazioak dirauen aldian.

  • Enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena, adieraziz diruz lagungarri den kontratazioak suposatzen duela langileriaren gehikuntza garbi bat, deialdiko 3.3 artikuluaren arabera.

  • Enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena, adieraziz langileria osatzen duten langileen kopurua eta enpresak Berdintasunerako Plana duen ala ez. Enpresa azkenik diru-laguntzaren onuraduna izango balitz, aipatutako Plan horren kopia edozein momentutan eskatu ahalko da.

  • Enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena, adieraziz enpresa ez dagoela enpresa krisialdian bezala kalifikatuta, deialdi honen 4.1 i) artikuluaren arabera.

  • Diru-laguntza jaso nahi duen enpresaren deskribapen-memoria eskaeraren 3 A eranskinean ezarriteko edukiaren arabera aurkeztu beharko da.

  • Kontratazio-plana eskaeraren 3 B eranskinean ezarriteko edukiaren arabera aurkeztu beharko da.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaera 2017

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabeteko epea izango da, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk