Ikertzaile doktoreentzako Mugikortasun Programarako deia (2018).

[IKERMUGIKORTASUNA]

Deskribapena


Xedea

Norgehiagoka-erregimenean laguntzetarako deialdia egitea, ikerketa-zentroetan dedikazio esklusiboarekin egonaldiak egiteko, bi helburu hauek betetzeko: batetik, I+G+b zentro eta erakundeetako ikertzaileen eta unibertsitateko irakasleen mugikortasun geografikoa bultzatzea, eta, bestetik, ikertzaile-taldeen lehiakortasuna eta gaitasuna hobetzea.

Egonaldian zehar, ikertzaileek ikerketa-proiektu bat garatu beharko dute, zeina talde hartzailearen lan-ildoan integraturik egongo den; edo, bestela, goi-mailako lotura eta elkartrukeak ezartzera bideratutako jarduerak burutu beharko dituzte.

Aurrekontuko zuzkidura

120.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

1.- Laguntzari dagokion ordainketa erakunde onuradunari egingo zaio.
2.- Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi ordain-aginduren bidez.
Haietarik lehena, emandako laguntzaren % 75ekoa, honelaxe egingo da: Ikerketa Zuzendaritzan, erakunde onuradunak zentro hartzailean hasteari buruzko egiaztagiria aurkeztu ostean.
Bigarren zatia, 2019. urtean, jarduera bukatutakoan, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da, betiere hurrengo artikuluan eskatutako agiriak aurkeztu ostean.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:
  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak

Betekizun orokorrak

  • Helburu berarekin beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandako diru-laguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskatuz gero eta, hala badagokio, eskuratuz gero, horren berri ematea.

  • Hautagaia ez dagoela sartuta itzultze- edo zehatze-prozedura batean, eta, hala badagokio, diru-laguntzak itzultzeko obligazioak egunean dituela.
  • Hautagaiak ez duela zigor administratibo edo penalik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan ezarritako gainerako debekuetako batean sartuta ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EHAAn deialdia argitarazten denetik harako sei hilabeteko epearen barruan.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk