Hezibi-Enpresak 2017. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntzako eta Enplegu eta Gizarte-gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko baterako agindua, gazteen prestakuntzarako eta txandakako enplegurako HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezarri zituena

[HEZIBI-enpresa]

Deskribapena


Xedea

Prestakuntza eta Laneko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzea, alternantziako lanbide-heziketa eredua garatuta. Lanbide-heziketako ikasleei eta langabezian dauden pertsonei zuzendua dago, lanbide-gaitasunak hobe ditzaten. Horretarako, profesionaltasun-ziurtagiri bat edo lanbide-heziketako titulu bat eskuratzen dute, enpresan ordainpean egiten duten lan-jarduerarekin txandakatuta. Era horretan, enpresen beharrak eta langileek hartutako gaitasunak bat etor daitezen laguntzen da.

Aurrekontuko zuzkidura

1.470.000

Prestazio ekonomikoa

2.000 euro programaren babespean sinatutako prestatzeko eta ikasteko kontratu-urte bakoitzeko.

Guztira 1.470.000 euroko kontratua du. Horietatik 595.000 euro 2017ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 875.000 euro 2018ko konpromiso-kredituari.

Baldintzak betetzen dituzten eskaerak ebatziko dira espedientea osatzen den neurrian, harik eta baliabide ekonomikoak amaitzen diren arte

Diruz lagundutako jardunei dagozkien laguntza-eskabideei erantzuterik ez badago ekitaldi horren aurrekontu-kredituak kontuan hartuta, eskabide horiek hurrengo ekitaldiko aurrekontu-kredituei esleitu ahal izango zaizkie, eskabidea berriz ere aurkeztu gabe, baldin eta jardun horiek agindu honetan laguntzak lortzeko ezarritako eskakizunak betetzen badituzte

Ordainketa-modua:

Eman ondoren, honela gauzatuko da diru-laguntzaren ordainketa:

– % 30 kontratua hasteko urtean

– gainontzeko % 70a hurrengo ekitaldian, kontratuaren azken hilabetearen barruan.% 70a hurrengo ekitaldian, behin kontratuaren lehenengo urtea igarota, dagokion justifikazio-txostena aurkeztu ondoren.

Kasu bakoitzean, kontratuaren jarraipena eta amaiera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatuko ditu

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan lantokiak dituzten enpresak, pertsona fisikoak edo juridikoak.

Eskakizunak:

  • IFZ edo AIZen fotokopia
  • Titulartasun juridiko pribatukoa izatea

  • EAEn egoitza duen lantokia izatea

  • Hezkuntza Sailak (LHko tituluak) edo Lanbidek (Profesionaltasun-ziurtagiriak) onartutako Prestakuntza Proiektua edukitzea

  • Laguntzaren eskaera lan-harremana hasi eta hilabeteko epearen barruan aurkeztu izana

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

Betekizun orokorrak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

  • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea. Informazio xehatua

  • Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuari datxekion prestakuntza martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak aldatutako lanbide-heziketaren eta kualifikazioen ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren bosgarren xedapen gehigarrian aipatutako eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lanbide-heziketako zentro batek emango du zuzenean.

  • Diru-laguntzaren xede den lan-kontratuaren kopia

  • Onespen egokiko erabakia
  • entrepresak

  • Memoria
  • Hezibi proiektuaren eskaera egiteaz gain, aldi berean eskatu beharko da Prestakuntza eta Ikaskuntza kontratuaren prestakuntza-jarduerarako baimena www.sepe.es

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak > Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


- TH Álava-Araba: Ana Jauregui (945.181374)

- TH Bizkaia: Carmen Mateos (944.985710)

- TH Gipuzkoa: Elena Odriozola (943.596206)

Kodea

10381

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Hasiera-data: Lan- harremanaren lehen eguna

Amaiera-data: Lan- harremanaren hasieratik hilabete batera

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabidea eranskina III

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindu honen baldintzak betetzen dituzten eskaerak espedientea osatu ahala ebatziko dira, profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza-proiektuak onartzeko baliabide ekonomikoak agortu arte. Prozeduraren ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da gehienez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk