2017. Klima-aldaketa eta atmosfera - Toki-erakundeei zuzendutako diru-laguntzak

[herrijasangarriak_at]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzak udaleentzako, mankomunitateentzako, beste toki-erakunde batzuentzako, toki-erakunde autonomoentzako, tokiko garapen-agentzientzako eta tokiko merkataritza-sozietateentzako.

Klima-aldaketa eta atmosfera. EAEn airearen kalitatea hobetzea sustatzen duten ekintzak, zarataren inguruko ekintzak, eta egoera arintzeko ekintzak (berotegi-efektuko gasen isurpen garbiak murrizteko ekintzak) eta egokitzeko ekintzak (klima-aldaketaren ondorioak murriztera bideratutako plangintza eta ekintzak).

 

Honako helburu hauek sustatzen dituzten ekintzak izango dira diruz lagungarri:

1) Inguru-airearen kalitatea hobetzea, partikulekin (PM10, PM2.5) eta nitrogeno dioxidoarekin (NO2) lotuta. Giro-airearen kalitatea hobetzea, iragazte-ekipamenduak ipinita errausketa-labeetan, animalienetan izan ezik.

2) Zarata arintzea. Zarata arintzeko ekintzen kasuan, pantaila akustikoak eraikitzeko beharra izanez gero, zarata-murrizketan berdinketa dagoenean, aldeko balorazioa jasoko dute pantaila begetalak dituzten eta hegaztientzako ondorio negatiborik ez duten proposamenek.

3) Klima-aldaketa: Mugikortasun jasangarria.

  • Bidegorriak edo bidegorri-lotuneak, mugikortasun-eragileak (besteak beste, bizitoki-eremuak, ikastetxeak, industrialdeak eta kirol-instalazioak) konektatzea lehenetsita, baldin eta biodibertsitatea kontserbatzearekin bat badatoz.
  • Ibilgailu elektrikoak eta hibrido entxufagarriak.
  • Autobus elektrikoak eta hibridoak.
  • Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak.

4) Klima-aldaketa: Moldaketa.

  • Klima-aldaketara egokitzeko ekintza-planak egitea, udalerrian urrakortasun-egoerak murrizteko epe luzera (gutxienez 20 urtera begira).
  • Klima-aldaketaren eraginak murriztea (egokitzapena) eta ekosistemen erresilientzia hobetzea, «Udalsarea 21 Lan-koadernoa 12. zk.: Klima-aldaketara egokitzeko Udal-programak egiteko gidaliburua» eta «Euskadiko Hirigintzaren Plangintzari buruzko eskuliburua Klima-aldaketa arintzeko eta Klima-aldaketara egokitzeko» liburuetan jasotakoen motako ekintzen bitartez.

Honako ekintza hauek, berriz, ezin izango dira diruz lagundu:

  • Klima-aldaketan eta airearen kalitatean eragin txikia duten ekintzak; besteak beste, bizikletentzako aparkalekuak jartzea, kaleak oinezkoentzako bihurtzea eta bidegorriak eraikitzea —lehentasuna ematen ez diotenak mugikortasun-eragileen arteko loturari (ekoizleen eta erakarleen arteko lotura, bizilekuak, ikastetxeak, industrialdeak, kiroldegiak etab. kontuan hartuta).
  • Zerbitzuak ematea; zehazki, garraio publikoko beste linea bat gehitzea.
  • Galdarak ezartzea edo ordeztea, lehen zeudenek baino isurpen gutxiago eragin arren.
  • Azterlanak edo diagnostikoak (mugikortasun-planak, adibidez), agindu honetan berariaz aipatutakoak izan ezik.
  • Eta, bereziki, ez dute diru-laguntzarik jasoko azpiegitura eraikitzea dakarten ekintzek, baldin eta ez badira kontuan hartu irizpide ekologikoak eta hiriko ingurumena hobetzeko irizpideak, ez badira paisaian txertatzeko eta ingurune naturalaren gaineko eragina txikiagotzeko ahaleginak egin, edo ez badira biodibertsitatearen kontserbazioarekin bateragarriak.

Azpiegiturek materialen beharra izanez gero, eraikuntzan materialen gutxienez % 70 birziklatuak izango dira; nagusiki, agregakin birziklatuak eta zepak.

Aurrekontuko zuzkidura

600.000 euro

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, betiere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.

Tokiko merkataritza-sozietateak

Garapen-agentziak

Ekonomiaren garapena babestea eta sustatzea, hala nola horretarako bitartekaritza lanak egitea, zeregina duten erakundeak.

Toki-erakunde autonomoak

Betekizun orokorrak

  • Erantzukizunpeko adierazpena
  • Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa

  • Justificación de la reducción de las emisiones de gases de efecto invernadero y de contaminantes a la atmósfera
  • Jakinarazitako aurrezkiak frogatzea
  • Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1009404

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

2. ordainketaren formularioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk