2017ko "Global Training" deituriko beken programa abian jartzeko ahalmena duten erakundeentzako laguntzak.
[Global Training 2017]
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Global Training beken kolaboratzaile edo kudeatzaile izan nahi duten erakundeentzat. Enpresa eta erakunde kolaboratzaile hauek dira Sailaren webgunean jardun behar dutenak eskabidea bete eta informazioa igortzeko, ez bekadun-gaiak.
Bekadun-gaiek itxaron egin beharko dute deialdi hau ebatzi arte. Orduan jakin ahal izango dute zein diren 2017 urteko erakunde kolaboratzaileak. Orrialde honetan bertan iragarriko dira, apirilaren 25etatik aurrera
“Global Training” beken deialdiak gauzatuz programan parte hartu nahi duten erakundeei itzultzerik gabeko diru-laguntzak emateko.
Beka horien xedea, bestalde, unibertsitate-mailako eta goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa duten gazteen prestakuntza praktikoa atzerriko enpresetan eta erakundeetan gauzatzea da.
-
Global Training deituriko beken programa abian jartzeko ahalmena duten erakunde publikoek zein pribatuek.
Informazio xehatua
“Global Training” deituriko beken programa abian jartzeko ahalmena duten ERAKUNDE PUBLIKOEK ZEIN PRIBATUEK.
-
Onuradunen betebeharrak
Informazio xehatua
Legeen arabera eratuta eta dagokion erregistroan erregistratuta egotea eskaerak aurkezteko epea amaitu baino gutxienez bi urte lehenagotik.
Gutxienez bi urteko esperientzia izatea unibertsitate-mailako eta goi-mailako lanbide-heziketako proiektu eta prestakuntza-jarduerak gauzatzen; era berean, gutxienez bi urteko esperientzia izatea lan-mundura sartzeko bidea erraztuko dieten gaitasunetan gazteak prestatzeko proiektuak eta jarduerak gauzatzen, betiere nazioarteko mugikortasun-programen bidez.
Beren estatutuen arabera, jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegoan duten erakundeak izatea.
Nazioarteko sareren bateko kide izatea, edo antzeko ezaugarriak dituzten eta Euskadiko gazteek praktikak egingo dituzten enpresak edo erakundeak lortzea bermatuko duten atzerriko beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmenak edo -akordioak sinatu izana.
Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak egiaztatuko du ofizioz aipatutako betebeharrak betetzen direla.
Diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor-arloko edo administrazio-arloko zehapenik ezarrita ez edukitzea, eta horretarako ezgaitzen duen lege-debekuaren eraginpean ez egotea.
«Global Training» Beken programa garatzeko proiektu bat aurkeztea, agindu honen 7.2.e) eranskinean ezarritakoaren arabera.
2017 Jardunaldia: 2.060.000 euro
2018 Jardunaldia: 2.060.000 euro
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, erakunde interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan.
Ebazpen hau 2017eko otsailaren 21ko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2017eko martxoaren 31ean amaituko da, 12:00etan.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (71. artikuluan)
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Bertan emandako arreta:
EUSKO JAURLARITZA - EKONOMIAREN GARAPENA ETA AZPIEGITURA SAILA
NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
EKONOMIAREN GARAPENA ETA AZPIEGITURA SAILAKO ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
EKONOMIAREN GARAPENA ETA AZPIEGITURA SAILAKO BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Gral Concha 23
48010 Bilbao
EKONOMIAREN GARAPENA ETA AZPIEGITURA SAILAKO GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
Telefono bidezko arreta:
EUSKO JAURLARITZA – EKONOMIAREN GARAPENA ETA AZPIEGITURA SAILA
NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA
Tel.: 945 01 99 80/81
E-posta: m-estibalez@euskadi.eus
EKONOMIAREN GARAPENA ETA AZPIEGITURA SAILAKO ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Tel.: 945 01 70 52
E-posta: jd-garcia@euskadi.eus
EKONOMIAREN GARAPENA ETA AZPIEGITURA SAILAKO BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Tel.: 94 403 14 79 edo 94 403 14 35
E-posta: promcom-bizkaia@euskadi.eus
EKONOMIAREN GARAPENA ETA AZPIEGITURA SAILAKO GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Tel: 943 02 25 57
E-posta: e-gipuzkoa2@euskadi.eus