Gauzatu Industria programa 2017

[Gauzatu Industria 2017]

Deskribapena


Xedea

Oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sor eta gara daitezen bultzatzea, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, eta, horretarako, enplegua sortzen duten inbertsioak babestea.

Oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainentzako aurrerakin itzulgarriak dira, enplegua sortzen duten aktiboetan inbertsioak egiteagatik ematen direnak.

Aurrekontuko zuzkidura

28.000.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-modalitateak

  • ONDORIO SUSTATZAILEA: Ezin izango da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen.
  • DENBORA-HORIZONTEA: Eskaerak aurkezteko datatik egin behar da, eta hurrengo 24 hilabeteetan, ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.
  • GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA ETA ENPLEGUA: Gutxienez 120.000 euroko inbertsio onartua egitea eta, era berean, enplegua sortzeko edo mantentzeko konpromisoa hartzea, gehienez 24 orduko epean.
  • ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA. Kontuan hartu beharreko enplegu-sorkuntza zein inbertsioak erakunde juridiko bakarrak egin beharko ditu, eta, enpresa-taldeen kasuan, % 100eko akzio-partaidetzarekin, zenbait produkzio-zentro badituzte, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioen xede diren produkzio-zentroetan edo produkzio-zentroan baino ez. 

Laguntza mota

  • Diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak. Gehienez ere, 150.000 euroko laguntza emango da sortutako enplegu bakoitzeko, eta inoiz ez 1.500.000 euro baino gehiago. Inbertsioaren xedeetako bat, besteak beste, enplegua mantentzea bada, emango den aurrerakin itzulgarria 100.000 eurokoa izango da, gehienez ere.
  • Laguntza hauek lortu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan inbertsio-proiektuak egiten dituzten ETEek:
    • Oinarri teknologikokotzat jotzen diren enpresa txikientzat: diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 35eko aurrerakin itzulgarriak.
    • Oinarri teknologikokotzat jotzen diren enpresa ertainentzat: diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 30eko aurrerakin itzulgarriak.
    • Enpresa berritzaile txikientzat (berritzaileak baino ez): diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 30eko aurrerakin itzulgarriak.
    • Enpresa berritzaile ertainentzat (berritzaileak baino ez): diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 25eko aurrerakin itzulgarriak.

Nori dago zuzenduta


Enpresa txiki eta ertainak (ETE) eta Industria-taldeak

Betekizunak

  • Enpresa onuradunak eta baztertuak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria Sustatzeko Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sustatzeko Sailburuordetza > Industria Garapen eta Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

91205

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2017ko uztailaren 14(e)ko 15:00etan amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 15:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

Gauzatu Industria programa, bitarteko elektronikoen bidez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak