Unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako guraso-elkarteen Federazioentzako eta Konfederazioentzako diru-laguntzak (2017)

[FEDEKONFE]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteen federazioen eta konfederazioen gastuei aurre egiteko laguntzak emateko deialdia egitea da. Laguntza horiek 2017ko gastuetarako dira, hain zuzen ere agindu honen 2. artikuluan aipatutako aktibitateek eragiten dituzten gastuetarako.

Aurrekontuko zuzkidura

350.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Bi ordainketa-agindu bidez egingo da ordainketa:

  1. Lehenengoa, diru-laguntzaren % 75, emandako laguntza onartu ondoren.
  2. Gainerako % 25a, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoaren bide elektronikoan  «Egindako gastuaren justifikazioa» delakoaren inprimaki normalizatua aurkezten denean, behar bezala beteta, eta ordura arte izandako gastuen faktura eta ordainagiriekin batera. Dokumentazio hau aurkezteko azken egina 2017ko abenduaren 31 da, hau barne.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteen federazio eta konfederazioak.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan behar den erregistroan izena eta alta emanda egotea.

Betekizun orokorrak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0085105

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


EPEA LUZATZEA:
ZIURTAGIRI ELEKTRONIKOA EZEZTATUA DUTEN INTERESDUNENTZAT BAKARRIK.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Lau hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk