Bake, bizikidetza eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzen dituzten erakunde eta gizarte-mugimenduei laguntzak, 2017 urterako

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

LABURPENA
Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek eta gizarte-mugimenduek bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan garatzen dituzten programak eta ekimenak laguntzeko bideratutako diru-laguntzen 2017ko deialdia iragartzea, norgehiagoka-araubidearen arabera.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Elkarteak Informazio xehatua

    Honako pertsona juridiko hauek dira agindu honetan bildutako laguntzak eska ditzaketenak: legez eratutako pertsona juridiko pribatu eta irabazi-asmorik gabekoak, baldin eta beren estatutuetan jasotakoaren arabera, haien helburua bakea eta giza eskubideak lortzea bada, eta helburu hori lortzeko prozedurak baketsuak eta demokratikoak badira.

    Eskakizunak:
    • Elkarteak, federazioak eta konfederazioak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

     

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

Aurrekontuko zuzkidura
600.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Balorazio- eta hautaketa-irizpideak.

Diru-laguntzak lehiaketa bidez eman edo ukatuko dira, eta baloratzeko eta hautatzeko irizpide

hauek hartuko dira kontuan:

.Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, erakundeak antolatzeko duen gaitasuna

eta egitura aintzat hartuta. 20 puntu, gehienez.

Erakundearen kudeaketa-gaitasuna, proiektuari dagokionez. 15 puntu, gehienez.

Proiektuaren aurrekontua argia eta egokia izatea. 15 puntu, gehienez.

Proiektuaren potentzial estrategikoa eta haren egokitasuna edo gizarte-interesa. 20 puntu,

gehienez.

Erakunde eskatzailearen ibilbidea. 10 puntu, gehienez.

Genero-ikuspegiaren trataera, garatu beharreko proiektuetan. 10 puntu, gehienez.

Proiektua hainbat erakunderen artean gauzatzea edo beste administrazio publikoren bat ere

proiektuan sartuta egotea. 10 puntu, gehienez.

Gehienez ere 100 puntu eman ahalko dira.

Diru-laguntza jasotzeko gutxienez 45 puntu lortu beharko dira.

Ordainketa-modua:

Laguntza emateko ebazpena jakinarazi ostean ordainduko da diru-laguntzaren zenbatekoaren % 75 eta gainerako % 25a, 2016 urtean, martxoaren 31 baino lehen, diru-laguntza Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzari justifikatu ondoren.

 

Deitzen duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Eskaera zuzendu

    Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula suposatuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu
    • beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jakinarazpenetarako datuak aldatzea

    Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria:

    Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egin

    Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago. Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.

    Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabete,urteko deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen:

    Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Lehendakaritza · Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkartiza Nagusia


Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Navarra kalea, 2
01007 Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)

 

 

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea
0093704