Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteei emateko diru-laguntzak. 2017ko deialdia.

[Elkarteentzako laguntzak]

Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua

LABURPENA
Xedea

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteen funtzionamenduari, laguntza juridikoari, kontsumo-proiektuak gauzatzeari eta berrikuntza teknologikoko proiektuak gauzatzeari dagozkien gastuak ordaintzeko diru-laguntzak.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak Informazio xehatua

    Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira, eta haien helburua kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubide eta interes legitimoak defendatzea da, bai eta haien informazioa, prestakuntza eta hezkuntza ere.

    Diru-laguntzen erakunde onuradun izan ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

    • Beren helburu bakarra kontsumitzaileak kontsumoaren alor guztietan defendatzea izatea.
    • Eskaera aurkezteko unean izena emanda edukitzea Euskadiko Kontsumitzaileen elkarteen erroldan, uztailaren 30eko 249/1985 Dekretuan aipatutakoan.
    • Jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzea.
    • Jendeari erantzuteko bulego bana edukitzea EAEko hiriburu bakoitzean, gutxienez lau ordu egunean astelehenetik ostiralera.
    • Aholkularitza eta laguntza juridikoko zerbitzua edukitzea, gutxienez 10 ordu astean jendeari erantzuteko bulego bakoitzeko. Zuzenbidean lizentziatutako pertsonak arduratuko dira zerbitzu hori emateaz.
    • Gizarte Segurantzarekiko eta EAEko Administrazio Orokorrarekiko zer zerga-betebehar dituen ezagutzea.
    • Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo adiministratiborik ez izatea, edo ez egotea horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean.
    • Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
    • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako gainerako baldintzak.

    Eskakizunak:
    • Erakundeko Idazkaritzaren ziurtagiria, 2016ko abenduaren 31n beren kuotak eguneratuta daramatzaten kideen kopurua adieraziz.
    • 2017. urteari dagozkion diru-sarreren eta gastuen guztizkoaren aurrekontua.
    • Egoera ekonomikoaren balantzea 2016ko abenduaren 31n eta emaitzen kontua.
    • Erakundeak 2016an egindako jardunaren memoria zehatza.
    • Dokumentazio espezifikoa.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Gizarte Segurantzarekiko eta EAEko Administrazio Orokorrarekiko zer zerga-betebehar dituen ezagutzea. Informazio xehatua

    Diru-laguntzaren eskaera aurkeztearekin batera, eskatzaileak baimena emango dio Kontsumobideri zuzenean eskuratzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak, ziurtagiri telematikoen bitartez. Eskatzaileak, kasu horretan, ez ditu bidali beharko dagozkion agiriak.

    Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, dagozkion agiriak aurkeztu beharko ditu.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Erantzukizunpeko adierazpena inprimakian (II. eranskina) betekizun egokia markatu behar da.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Erantzukizunpeko adierazpena inprimakian (II. eranskina) betekizun egokia markatu behar da.

  • Erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean. Informazio xehatua

    Erantzukizunpeko adierazpena inprimakian (II. eranskina) betekizun egokia markatu behar da.

  • Helburu bakarra kontsumitzaileak kontsumoaren alor guztietan defendatzea izatea. Informazio xehatua

    Erantzukizunpeko adierazpena inprimakian (II. eranskina) betekizun egokia markatu behar da.

  • Beren jardunbide-eremuak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzea. Informazio xehatua

    Erantzukizunpeko adierazpena inprimakian (II. eranskina) betekizun egokia markatu behar da.

  • Jendeari erantzuteko bulego bana edukitzea EAEko hiriburu bakoitzean, gutxienez lau ordu egunean astelehenetik ostiralera. Informazio xehatua

    Erantzukizunpeko adierazpena inprimakian (II. eranskina) betekizun egokia markatu behar da.

  • Jendeari erantzuteko bulegoetako bakoitzean aholkularitza eta laguntza juridikoko zerbitzua eskaintzea, gutxienez 10 ordu astean. Zuzenbidean lizentziatutako pertsonak arduratuko dira zerbitzu hori emateaz. Informazio xehatua

    Erantzukizunpeko adierazpena inprimakian (II. eranskina) betekizun egokia markatu behar da.

  • Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea. Informazio xehatua

    Erantzukizunpeko adierazpena inprimakian (II. eranskina) betekizuna markatu behar da.

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea. Informazio xehatua

    Erantzukizunpeko adierazpena inprimakian (II. eranskina) betekizuna markatu behar da.

Aurrekontuko zuzkidura
456.000
Prestazio ekonomikoa

Deialdi honek arautzen dituen laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 456.000 eurokoa da: 342.000 euro 2017. urtean eta 114.000 euro 2018. urtean.

1. lerroa. Kontsumitzaileekiko arreta. 246.000 euro: 207.000 euro 2017. urtean eta 69.000 euro 2018. urtean.

Kontsumitzaileen antolakundeen funtzionamendu orokorretik eratorritako gastuak, ondoko jarduerak gauzatzeko:

  • Kontsumitzaileekiko aurrez aurreko arreta.
  • Kontsumitzaileekiko arreta beste bide batzuen bitartez (telefonoa, web eta abar).
  • Erreklamazioak kudeatzea eta kontsumo-harremanei dagozkien eztabaidetan bitartekotza-lanak egitea.
  • Kontsumitzaileei zuzendutako prestakuntza- eta informazio-ekintzak.

Kontsumitzaileekiko arreta-zerbitzua modu orokortuan egingo da, kontuan hartu gabe kontsumitzaile horiek elkarteko kide diren ala ez.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:

  • Lokalen alokairuak; erakunde eskatzaile bakoitzak 3 alokairu izan ahalko ditu gehienez eta jendeari erantzuteko bulegoekin bat egin beharko dute.
  • Langile-gastuak.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.7 artikuluan ezarritakoarekin bat datozen finantza-gastuak.
  • Eskaeraren aurrekontuaren atalean behar berzala zehaztutako bestelako gastu orokorrak (argindarra, ura, gasa, komunikazioak...).

2. lerroa. Laguntza juridikoa: 150.000 euro (112.500 euro 2017. urtean eta 37.500 euro 2018. urtean).

Antolakundeek kontsumitzaileei emandako laguntza juridikotik eratorritako gastuak:

  • Elkarteko aholkulari juridikoarekin izandako aurrez aurreko kontsultak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren zenbateko txikiko ahozko epaiketetan kontsumitzaileen eskubideak eta interesak defendatzea.
  • Kontsumitzaileen multzoari zuzendutako orientazio juridiko orokorrak.
  • Bertan behera uzteko akzioak.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:

  • Aholkulari juridiko profesionalen fakturak.
  • Adituen azterlanak edo txostenak.
  • Aholkularitza juridikoko funtzioak betetzen dituzten langileak. Erakunde bakoitzeko 3 pertsona gehienez.
  • Bertan behera uzteko akzioetatik eratorritako bestelako gastuak.

3. lerroa. Kontsumo-proiektuak: 24.000 euro (18.000 euro 2017. urtean eta 6.000 euro 2018. urtean).

Euskal Autonomia Erkidegoan egindako eta ondoko jarduera hauetako bat barne hartu ahalko duten proiektuak:

  • Kontsumitzaileak sentikortzeko eta informatzeko ekintzak.
  • Inkestak, ondasunen eta zerbitzuen kalitateari buruzko alderaketa-analisiak.
  • Kontsumoari buruzko azterketak eta ikerketak gauzatzea.
  • Enpresek Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordearekin bat egin dezaten bultzatzeko jarduerak.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:

  • Diruz lagundu ahal izango dira diru-laguntzak xede dituen jardueren gauzatze osotik edo partzialetik eratorritako gastuak, onuradunak azpikontratatutako hirugarrenek gauzatutakoak barne.

4. lerroa. Teknologia berrikuntzako proiektuak: 36.000 euro (27.000 euro 2017. urtean eta 9.000 euro 2018. urtean).

Webguneak garatu, hobetu eta modernizatzeko proiektuak, online erreklamazio eta kontsula zerbitzuak eta bestelako zerbitzu interesgarri berriak inplementatzeko. Eskatzaile bakoitzeko, proiektu bakarra onartuko da.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:

  • Diruz lagundu ahal izango dira diru-laguntzak xede dituen berrikuntza proiektutik eratorritako gastuak.

Diru-laguntzen lerro bakoitza finantzatzeko baliabide ekonomikoei dagokienez, aurreikusitako haietako baten kreditua amaitu ezean, geldikina beste lerroan aurreikusitako laguntzei erantzuteko erabili ahal izango da.

Erakunde onuradunek gehienez jaso ahal izango dituzten kopuruak hauek izango dira:

  • Kontsumitzaileekiko arreta (1. lerroa): Aurkeztutako eta onartutako aurrekontuaren % 100, 110.000 eurokoa gehienez.
  • Laguntza juridikoa (2. lerroa): Aurkeztutako eta onartutako aurrekontuaren % 100, 50.000 eurokoa gehienez.
  • Kontsumo-proiektuak (3. lerroa): Aurkeztutako eta onartutako aurrekontuaren % 100, 10.000 eurokoa gehienez.
  • Teknologia berrikuntzako proiektuak (4. lerroa): Aurkeztutako eta onartutako aurrekontuaren % 100, 15.000 eurokoa gehienez.
Ordainketa-modua:

Esleitutako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

  • Diruz lagundu daitezkeen kontzeptu guztietarako emandako zenbatekoaren %75, aldeko ebazpena hartzen den unean.
  • Gainerako %25, gastua justifikatu ondoren.
Deitzen duen erakundea
  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Emandako diru-laguntza justifikatzeko, onuradunak, 2018ko martxoaren 31 baino lehen, agiriak aurkeztu beharko ditu eskuratutako laguntza-lerro bakoitzeko.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.

    Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

    Informazio gehigarriaAdministrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Errekerimendua

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabete, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Arrate Mtz. de Guereñu Ortuoste

Tel.: 945-06 21 69

E-mail: a-mtzguer@kontsumobide.eus

Kodea
1028301