2017-2018 ikasturtean hizkuntza-proiektu eleaniztunak garatzeko eta, proiektu horiei lotuta, atzerriko hizkuntzako prestakuntza jasotzeko diru-laguntzak.

[ELEANIZTASUNERANTZ]

Deskribapena


Xedea

Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen duten itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteentzako diru-laguntzen deialdia egitea, 2017-2018 ikasturtean hizkuntza-proiektu eleaniztunak garatzeko eta, proiektu horiei lotuta, irakasleei atzerriko hizkuntzako prestakuntza ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.332.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

1.– Federazio edo elkarte bakoitzari emandako diru-laguntzaren zenbateko osoak elkarte edo federazioak aurkeztutako hizkuntza-proiektu eleaniztunean jasotako prestakuntza-jardueren kostu osoa estali ahal izango du, diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta honako muga hauekin:

a) Gehienez ere, 100 euro ordainduko dira proiektu eleaniztunean jasotako prestakuntza-jardueretan emandako ordu bakoitzeko. Jarduera emateari egotzitako gastu gisara zenbatu ahalko dira honako hauek: batetik, prestakuntza-jardueraren kostua, prestakuntza ematen duen erakundeak aurkeztutako aurrekontuaren arabera; eta, bestetik, ikastaroa emango duen irakaslearen joan-etorriek, ostatu hartzeak eta otorduek eragindako gastuak, baldin eta prestakuntza-erakundeaz kanpokoa bada eta prestakuntza-saio horiek beharrezkotzat jotzen badira proiektua gauzatzeko. Inolaz ere ez dira prestakuntza-jardueraren kostutzat joko jardueran parte hartzen duten irakasleen lekualdatze- edo jan-edanetarako gastuak. Lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu, zerbitzua emateko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago halako zerbitzurik eskaintzen duen nahikoa erakunde, edo salbu eta gastua diru-laguntzaren aurretik egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen artetik aukeraketa egiteko (justifikazioan edo, hala badagokio, diru-laguntzaren eskabidean aurkeztuko dira), efizientzia eta ekonomia irizpideak erabiliko dira, eta txosten baten bidez berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean.

b) Ez dira ordainduko eta ez dira kostu moduan hartuko jardueran parte hartzen duten irakasleak ordezteko langileak kontratatzearen ondoriozko gastuak.

c) Hizkuntza-proiektu eleaniztunak garatzean, eta haietan jasotako irakasleen prestakuntza garatzean beharrezkoa bada material bibliografiko lagungarriak erostea, horregatik ordaindu beharreko kopurua ezingo da izan proposatutako diru-laguntza osoaren ehuneko hogei baino gehiago.

d) Diruz lagundu ahalko dira proiektu eleaniztuna garatzeari lotutako zuzendaritza-, koordinazio-, segimendu- eta ebaluazio-gastuak, proiektua ikastetxeetan ezartzeari lotutakoak, eta proiektuari dagozkion prestakuntza-jarduerei lotutakoak. Proiektuaren zuzendaritzari, koordinazioari, segimenduari eta ebaluazioari egotz dakizkiokeen gastuek orduko 25 euroren muga izango dute.

2.– Aurrekonturik ez dela-eta eskabideen pretentsio ekonomiko guztiei erantzutea ezinezkoa bada, onartutako hizkuntza-proiektu eleaniztuna garatzen duen federazio edo elkarte eskatzaile bakoitzari diru-laguntzaren zenbatekoa esleituko zaio, IV. eranskinean jasotako baremoa aplikatuz lortutako puntuak aintzat hartuta:

 

Ordainketa-modua:

1.– Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da, eta honela egingo dira ordainketak:

a) Lehen ordainketa emandako diru-laguntzaren zenbateko osoaren herena izango da, eta deialdiari buruzko ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean egingo da, baldin eta tartean laguntzari berariaz uko egin ez bazaio eta lehen ordainketari dagokion zenbatekoaren % 50 justifikatu badu erakunde onuradunak.

b) Bigarren zatian gainerakoa ordainduko da, erakunde onuradunak 16. artikuluan aipatutako frogagiriak ikasturtea amaitu eta 2018ko ekainaren 15era bitarte aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Elkarteak

Eskakizunak:

  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko. Lehen mailako Hezkuntzan, Derrigorrezko eta Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan diharduten itunpeko ikastetxe pribatuekin, arauz edo estatutuz, harremanak ditu laguntza eskatzaileak.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Federazioak

Eskakizunak:

  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko. Lehen mailako Hezkuntzan, Derrigorrezko eta Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan diharduten itunpeko ikastetxe pribatuekin, arauz edo estatutuz, harremanak ditu laguntza eskatzaileak.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizun orokorrak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Egingo den prestakuntza zehaztea, eta prestakuntza jasoko duten ikastetxeen eta irakasleen kopuruaren aurreikuspen bat egitea
  • Parte hartzen duten ikastetxe elkartuetan ezarriko den bi urterako hizkuntza-proiektua eleaniztuna, aurkeztea. Hizkuntza-proiektu eleaniztunetan, esperientzian parte hartzen duten ikasle-taldeentzat, aukeratutako atzerriko hizkuntzan, murgiltzeko ordu bat gehiago izango da gutxienez, hartara eragotzi gabe deialdi honetako 14. artikuluko d) letran ezarritakoa; izan ere, horrek ezingo du eragin A eta B ereduetan euskaraz ordu gutxiago ematea.
  • Ez dago diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan jasotako egoeraren batean.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1013604

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hartutako erabakia bitarteko elektronikoen bidez jakinaraziko zaie eskaera egin duten erakundeei, agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita sei hileko epean.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk