2017ko Euskal Autonomia Erkidegoan zigortuak eta presoak gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuak

[birgizarteratze]

LABURPENA
Xedea

2017an Euskal Autonomia Erkidegoan zigortuak eta presoak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektuetarako diru-laguntzak ematea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Irabazi-asmorik gabeko erakunde Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Erakunde eskatzailea Euskal Autonomi Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusian inskribatuta egon behar da.
    • Tributuekiko betebeharretan egunean egon behar du.
    • Egoitza soziala eta zerga-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea, eta jarduera ere hor egitea.
    • Egunean egon beharko du Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan.
    • Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeraen amaierako seigarren xedapenean xedatutakoarekin bat etorriz, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatik eragindakoak barne.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasitako edozein itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean ez egotea edo, egon bada, amaituta egotea.
    • Justizia Zuzendaritzako Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren (ZKEZ) erakunde laguntzailea izatea.
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Proiektuak modalitate zehatz bati buruzkoak izan beharko dira. Informazio xehatua

    Espetxetik kanpoko baliabideekin gauzatuko dira eta honako modalitate hautakoren bat izango da:

    1. Programatutako irteerak eta auzolandegiak.
    2. Egoitza- eta alojamendu-baliabideak.
    3. Mendekotasuna gainditzeko baliabideak droga mendekotasuna duten pertsonentzat.
    4. Prestakuntza eta trebakuntza zentroak.
    5. Lanerako orientazio- eta laguntza-zentroak.
  • Espetxean bertan hasten diren proiektuak Espetxeko Zuzendaritzek onartu behar dute. Informazio xehatua


    Espetxeetan hasten diren proiektuak dagokion espetxeko zuzendaritzak onartu beharko ditu.

  • Erabiliko den metodologia erabateko laguntzarena izango da.
  • Proiektuak 2017an egingo dira. Informazio xehatua

    Baldintzak proiektuak burutu aurretik eta diruz laguntzeko aldian bete beharko dira.

  • Zigortuak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektuetarako baldintza espezifikoak Informazio xehatua

    Zigor askatasun-gabetzailea eteteko neurria jaso duten zigortuak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektuek kasu hauetan jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak: prestakuntzarako programak, lanbide-programak, kultur-programak, bide-hezkuntzako programak, sexu-hezkuntzako programak, ingurumena defendatzeko programak, animaliak babesteko programak, tratu berdintasunerako eta diskriminazioaren aurkako programak edo antzeko best batzuk badituzte, edo alkoholaren, droga toxikoen edo substantzia estupefazienteen mendekotasuna gainditzeko programak.

    Justizia Zuzendaritzako Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren (ZKEZ) erakunde laguntzailea izatea. Zerbitzu horrek EAEn kartzela-zigorraren ordezko aukera guztiak kudeatzeko ardura dauka. Justizia Zuzendaritzako Helduen Justizia Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du erakunde eskatzailea Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren erakunde laguntzailea den.

  • Proiektuaren kostua egiaztatu beharko da. Informazio xehatua

    Aurkeztutako proiektuko partiden aurrekontu zenbatetsi eta zehaztua


    Erakundeek proiektua betetzeko beharko den gastuaren aurrekontu zehatza aurkeztu beharko dute diru-atalka bereizturik. Proiekturako beste finantza-iturririk izanez gero, zehaztu egin beharko da, eta halakorik ez badago, zinpeko adierazpen baten bidez adierazi beharko da ez duela ez baliabide propiorik ez kanpokorik proiektua finantzatzeko.

  • Eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak egiazkoak direla. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Proiektuan arrazoitu beharko da zer ekarpen egingo dion proiektu horrek presoentzako gizarteratze eta laneratzeari. Informazio xehatua

    Eskabidean argi eta garbi arrazoitu beharko da, alde batetik, zer ekarpen egingo dion programa horrek zigortuentzako eta presoentzako gizarteratze eta laneratze prozesuari; eta, bestetik, zenbat pertsona izango diren onuradun 2017. urtean.

  • Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideei buruzko berri ematea. Informazio xehatua

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, eskabidearakin batera aurkeztu behar den "proiektuaren aurrekontuan" adierazi beharko duzu. 

Aurrekontuko zuzkidura
500.000 euros
Prestazio ekonomikoa

1. Presoak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko honako baldintza hauek betetzen dituzten proiektuak jaso ahal izango dute diru-laguntza:

a) Espetxetik kanpoko baliabideekin gauzatuko dira eta honako modalitate hauetakoren bat izango da:

1.- Programatutako irteerak eta auzolandegiak.

2.- Egoitza eta alojamendu-baliabideak.

3.- Mendekotasuna gainditzeko baliabideak droga mendekotasuna duten pertsonentzat.

4.- Prestakunta eta trebakuntza zentroak.

5.- Lanerako orientazio eta laguntza zentroak.

b) Espetxeetan hasten diren proiektuak dagokion espetxeko zuzendaritzak onartu beharko ditu.

c) Laguntza integraleko metodologia erabiliko dute.

d) Proiektuak 2017an egingo dira.

2. Zigor askatasun-gabetzailea eteteko neurria jaso duten zigortuak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektuek kasu hauetan jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak: aurreko paragrafoko baldintzak betetzen badituzte eta xedetzat prestakuntzarako programak, lanbide-programak, kultur programak, bide-hezkuntzako programak, sexu-hezkuntzako programak, ingurumena defendatzeko programak, animaliak babesteko programak, tratu berdintasunerako eta diskriminazioaren aurkako programak edo antzeko beste batzuk badituzte, edo alkoholaren, droga toxikoen edo substantzia estupefazienteen mendekotasuna gainditzeko programak.

Justizia Zuzendaritzako Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren (ZKEZ) erakunde laguntzailea izatea. Zerbitzu horrek EAEn kartzela-zigorraren ordezko aukera guztiak kudeatzeko ardura dauka. Justizia Zuzendaritzako Helduen Justizia Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du erakunde eskatzailea Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren erakunde laguntzailea den.

3. Baldintza proiektuak burutu aurretik eta diruz laguntzeko aldian bete beharko dira.

Aurkeztu den proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren gastuak dira diru-laguntza jaso dezaketenak, eta dagoeneko bukatu den baina 2017an egin den proiektu batenak edo 2017an egiten den proiektu batenak izan daitezke.  Zerrendatutako modalitateetan, honako hauek izango dira diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:

a) Programatutako irteerak eta auzolandegiak: joan-etorrietako gastuak (erregaia, bide-sariak, aparkalekua eta garraio publikoa), eta ostatu eta mantenu-gastuak.

b) Egoitza eta ostatu-baliabideak eta mendekotasuna duten pertsonentzako mendekotasuna gainditzeko baliabideak: higiezinak eta lokalak mantentzeko gastuak, horien alokairuak, higiezina eskuratzeko hipoteka-maileguaren urteko gastuak, zigortuta eta preso daudenen mantenu-gastuak eta baliabideetara atxikitako langileen ordainsariak.

c) Prestakuntza eta trebakuntza zentroak eta lanerako orientazio eta laguntza-zentroak: higiezinak eta lokalak mantentzeko gastuak, horien alokairuak, higiezina eskuratzeko hipoteka-maileguaren urteko gastuak, informatikako materiala, suntsigarriak, tailer eta ikastaroetako materiala, eta baliabideetara atxikitako langileen ordainsariak.

Higiezin bat eskuratzeko hipoteka-maileguaren urteko gastuak diruz lagunduz gero, diruz lagundutako jarduerarekiko lotura-aldia bost urtekoa izango da. Erregistro publiko batean inskribatu ezin diren ondasunak eskuratzeko gastuen kasuan, horien lotura-aldia bi urtekoa izango da.

Emandako diru-laguntzaren guztizko zenbatekotik, ehuneko hamarra (%10) funtzionamenduko eta administrazioko gastuetarako izan daiteke, baina soldatak eta ordainsariak alde batera utzita (baldin eta programa garatzeko ezinbestekoak ez badira eta azalpen memorian horrela jasota badago).

Espetxeetan hasten diren proiektuetan, diru-laguntza jaso ahal izango dute erakunde onuradunek kanpoko baliabideetara zein pertsona eraman behar den aukeratzeko egiten dituzten aldizkako bisitak sortzen dituzten gastuek.

Proiektua gauzatzeko aurrekontu banakatuan jasota dauden gastuak diru-laguntza jaso dezaketen gastuak direla ulertuko da, diru-laguntzako jasotzeko betekizunak betetzen badituzte.

Erakundeek gehienez hiru eskabide aurkeztu ahal izango dituzte.

Erakundeek ezin izango dute 80.000 eurotik gorako proiekturik aurkeztu. Erankunderen batek zenbateko hori gainditzen duen eskabide bakarra aurkeztuz gero, eskabide hori ezetsi egingo da. Erakunderen batek eskabide bat baino gehiago aurkeztu eta sarrera ematen zaien hurrenkeraren arabera aurkeztu duen lehenengo eskabideak gehienezko zenbatekoa gaindituz gero, eskabide guztiak ezetsiko dira. Eskabide horrek zenbatekoa gainditzen ez badu, aurkeztutako eskabideak sarrera ematen zaien hurrenkeraren arabera batuko dira, eta gehienezko zenbatekoa gainditzea dakarren eskabidea ezetsi egingo da, eta, hala badagokio, ondoren aurkeztutakoa.

Proiektu bakoitzari eman ahal zaion gehienezko diru-laguntza 50.000 eurokoa izango da.

Balorazio-irizpideak

1.- Eskabideak balorazio-irizpide eta puntuazio-eskala honen arabera baloratuko dira:

a) Eskatzaileari dagokionez:

Eskaera egin duen erakundeak zigortuak eta presoak gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko lanetan egin duen ibilbidea: 0-10 puntu.

     1) Giza eskubideen arloan, nazioarteko edo Europako aintzatespen ofiziala edo saria duen erakundea, garrantziaren arabera: 9-10 puntu.

     2) Giza eskubideen arloan, Espainiako edo autonomia-erkidegoren bateko aintzatespen ofiziala edo saria duen erakundea, garrantziaren arabera: 8-9 puntu.

     3) Onura publikoaren deklarazioa duen erakundea: 7 puntu.

     4) Zigortuak eta presoak gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko lanetan hamar urte edo gehiago aritu den erakundea, urte kopuruaren arabera: 4-6 puntu.

     5) Zigortuak eta presoak gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko lanetan bost urte edo gehiago aritu den erakundea, urte kopuruaren arabera: 0-3 puntu.

b) Proiektuari dagokionez:

  1) Zigortuak eta presoak gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko prozesuari proiektuak egiten dion ekarpena: 0-15 puntu.

     1- Zigortuak eta presoak espetxez kanpo bizitzeko aukera ematen duten proiektuak, horien intentsitatearen arabera: 7-15 puntu.

     2- Gainerako proiektuak, horien intentsitatearen arabera: 0-6 puntu.

  2) Proiektuaren egokitasuna edo interes soziala: 0-15 puntu.

     1- Lan-munduan sartzen zailak diren kolektiboei zuzendutako proiektuak (espetxearekiko ohitze-maila altukoak, ijitoak, etorkinak, emakumeak eta osasun mental duten pertsonak), horietan parte hartzen duten pertsona-kopuruaren eta intentsitatearen arabera: 7-15 puntu.

     2- Gainerako proiektuak, erabiltzaile-kopuruaren eta proiektuaren intentsitatearen arabera: 0-6 puntu.

  3) Proposatzen diren jardueretan, erakundeak noraino parte hartzen duen eta norainoko lankidetza duen: 0-10 puntu.

     1- Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuarekin eta Lanbiderekin: 8-10 puntu.

     2- Presoak gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko lanean ari diren beste erakunde eta organizazio batzuekin: 0-7 puntu.

  4) Proiektua hainbat urtetan gauzatzeko aukera: 0-5 puntu.

     1- Autofinantzaketa duten proiektuak, ehunekoaren arabera: 3-5 puntu.

     2- Bideragarritasuna egiaztatuta duten proiektuak, urteen arabera. Gutxienez, proiektua azken bi urteetan egindakoa izan behar da: 0-2 puntu.

  5) Boluntarioen parte-hartzea: 0-5 puntu.

     1- Boluntario-kopurua diru-laguntzarako aurkeztu den proiektuan: 3-5 puntu.

     2- Boluntario-kopurua erakundearen beste proiektu batzuetan: 0-2 puntu.

2.-  Balorazio-irizpide horiek aplikatuta, gehienez ere 60 puntu lortu ahal izango dira.

3.- Diru-laguntza emateko, aurreko irizpideen arabera 30 puntutik gora lortu beharko ditu eskabideak.

Zenbatekoa zehaztea

1.- Diru-laguntzaren organo kudeatzaileak aukera izango du diruz laguntzekoak ez diren gastuak edo proiektuarekin zuzenean lotuta ez dauden gastuak hartzen dituzten eskabideetako diru-kopuruak doitzeko, diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztu baino lehen.

2.- Balorazio-irizpideen arabera 30 puntu baino gehiago lortu dituzten eskabideean proiektuei zenbatekoa diru-laguntza dagokien zehazteko, urrats hauek jarraituko dira:

  1) Eskabideak puntuaziorik altuenetik txikienera antolatuko dira. 60 puntu lortu dituen eskabideari (gehienez lor daitekeena) portzentaje teoriko bat aplikatuko zaio, eskatutako kopuruaren ehuneko ehuna (100%). Gainontzeko eskaerei balorazio irizpideetan lortutako puntuen araberako portzentaje proportzionala aplikatuko zaie, hurrenez hurren.

  2) Kasu bereziak:

     a) Diru-laguntzen zenbateko teoriko guztiak batu eta aurrekontuen diru-hornidura gainditzen bada, diru-laguntzen zenbateko guztiak proportzionalki egokituko dira, eta diru-laguntza teoriko guztiei portzentaje berbera jaitsiko zaie. Portzentaje hori honeaa kalkulatuko da: diru-hornidura zati zenbateko teoriko guztia.

     b) Diru-laguntzen zenbateko teoriko guztiak batu eta aurrekontuen diru-hornidura ez bada gainditzen, berriz, soberakoa eskabide guztien artean banatuko da proportzionalki, aurreko paragrafoan ezartzen den prozedura bera jarraituta. Horrela kalkulatutako zenbatekoak ezingo du inondik inora gainditu diruz lagun daitekeen gastuaren ehuneko ehuna (100%).

 

 

 

Ordainketa-modua:
  • Diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren, diru-laguntzaren %75a ordainduko da.
  • Gainontzeko %25a, berriz, justifikatzeko dokumentuak aurkeztu ondoren ordainduko da, 2018ko otsailaren 28a baino lehen.

Dena den, aurreko paragrafoan esandakoa gorabehera, laguntza ematearen aldeko ebazpena argitaratu baino lehen amaituta dauden jarduerei dagozkien diru-laguntzak osorik eman daitezke, ordainketa bakarraren bidez, baldin eta, eskabidearekin batera, aurreko paragrafoan adierazitako justifikatzeko agiriak aurkezten badira.

Deitzen duen erakundea
  • Lana eta Justizia / Justizia Sailburuordetza > Justizia Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Lana eta Justizia / Justizia Sailburuordetza > Justizia Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Laguntza Onartzea

    Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, ondorengo inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Justifikazioak bi alde izango ditu: materiala, eta horretarako erakundeek justifikatzeko memoria aurkeztu beharko dute (ez da diru-laguntza eskabidearekin batera aurkeztu behar den proiektuaren memoria) eta ekonomikoa, justifikatzeko kontua aurkeztuz egingo delarik.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Ebazpena ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da, agindua indarrean jartzen denetik hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA