Ekintzaileei bultzatzeko 2017ko laguntzen deialdia onestekoa (enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko laguntzak)

[APE_act_eusk_2017]

Deskribapena


Xedea

Tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan negozio-ideia zehaztua duten ekintzaileei enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko 2017an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea (ENPRESA-PROIEKTU BERRIAK MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK)

Aurrekontuko zuzkidura

640.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Prestazioa:

  • Ekintzaileak: Enpresa-ideia bat garatzeko laguntza gehienez ere 1.500 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko hori % 15 areagotuko da 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago badituzte (eskaera aurkezten duten unean), eta beste % 15 emakumeak badira.
  • Erakunde laguntzaileek 1.000 euroko diru-laguntza jasoko dute lagundutako pertsona bakoitzeko (ezarritako baldintzak bete behar ditu eta diru-laguntza esleituta izan behar du).

Diru kopurua:

410.000 euro ekintzaileei laguntzak emateko

  • 205.000 euro 18 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei laguntzak emateko erabiliko dira.
  • 205.000 euro 30 urteko edo gehiagoko pertsonei laguntzak emateko erabiliko dira.

230.000 euro erakunde laguntzaileak finantzatzeko, hautaketa- eta laguntza-lanak egin ditzaten

Deskripzioa, banaketa-mota eta/edo prestazio-mugak:

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Erakunde horien eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, horiek guztiak aztertu eta erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena emango zaie aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten guztiei. Era berean, horietako bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua eta tipologia zehaztuko da, ondoren, dagokien diru-laguntza emateko.

Erakunde laguntzaile bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua erakundeek eurek proposatutakoaren arabera zehaztuko da, laguntza honetara bideratutako baliabide ekonomikoek ahalbidetzen dutena aintzat hartuta.

Baliabide ekonomiko horiek nahikoak ez badira erakunde laguntzaileek proposatutako pertsona guztiei laguntzak emateko, murriztu egingo da erakunde laguntzaile bakoitzean aholkularitza jasoko duten pertsonen kopurua, eskariaren proportzioaren arabera.

Deialdi honen esparruan, sustatzaileei aholkularitza emateko erakunde laguntzaile gisa jarduteko eta aurreikusitako diru-laguntzak kudeatu eta ordaintzeko baimenak ezinbestean dakar dagokion Lankidetza Hitzarmena sinatzeko betebeharra, eta dokumentu horretan zehaztuko dira xehetasun guztiak.

Sustatzaileak hautatzeko, laguntza emateko eta tutoretza-lanak egiteko jarduerez gain, erakunde laguntzaileak arduratuko dira aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzeaz eta ordaintzeaz, baita sustatzaile izan nahi dutenek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeaz ere. Deialdian araututako epeak amaitu eta ondorengo hamabost egunetan, erakunde laguntzaileek Lanbide-EEZn aurkeztuko dute eskatutako justifikazioa.

Lanbideren web-orrian (http://www.lanbide.net) jakinaraziko dira deialdi hau egikaritzeko laguntzaile gisa jarduteko baimena duten erakundeak, bai eta erakunde bakoitzak zenbat pertsona hartuko dituen ere.

Ordainketa-modua:

Erakunde laguntzaleei honela ordainduko zaizkie:

  • Pertsona bakoitzeko 292 euroko lehenengo ordainketa bat, 2017ko ordainketa-kredituaren kargura, laguntzeko prozesua hasten denean.
  • Pertsona bakoitzeko 708 euroko bigarren ordainketa bat, 2017ko konpromiso-kredituaren kargura, prozesua osatzen duen eta Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta hartzen duen pertsona sustatzaile bakoitzeko. Erakunde laguntzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan deialdi honen 13. artikuluaren azken paragrafoak aipatzen duen dokumentazioa aurkezten duenean egingo da bigarren ordainketa hori

Ekintzaileei erakunde laguntzaileek emango dizkiete onuradunei diru-laguntzak, honela:

  • Lehenengo ordainketa (esleitutako diru-laguntzaren % 50), emateko ebazpenaren ostean, betiere bideragarritasun-plana osatu eta enpresa-proiektua ezartzeko aholkularitza-prozesua hasi ondoren.
  • Bigarren ordainketa (gainerako % 50a), ekonomia-jardueren gaineko zergan alta eman ondoren. Ordainketa egin aurretik, ekintzaileak erakunde laguntzaileari aurkeztu behar dio ekonomia-jardueren gaineko zergan emandako altaren kopia eta amaierako memoria, egindako jardueren xehetasunak adierazita. Horretarako hiru hilabeteko epea du, laguntzeko prozesua amaitutako egunetik zenbatzen hasita. Laguntzaz arduratutako erakundeak memoria hori baliozkotu beharko du.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Ekintzaileak, negozio-ideia bat izanik, jardueraren edozein arlotan, berau aztertu eta garatu nahi dutenak, berariazko arduraldi erregimenean, erakunde laguntzaileak ikuskaritzapean eta tutoretzapean. Lanbide-EEZk aurretiaz emango du eginkizun horietarako baimena.

Eskakizunak:

  • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea

  • Langabezian egotea eta Lanbide-EEZn enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea.
  • Erakunde laguntzaile baimenduetako baten aholkularitza-prozesuan sartuta egotea.

  • Enpresa edo negozio berri bat ezartzeko bideragarritasun-plan bat izatea, dagokion erakunde laguntzaileak baliozkotua.
  • Esklusiboki enpresa edo negozioa martxan jartzeko jardueretan aritzea.
  • Deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek enpresa edo negozioa ezartzeko zehaztutako aholkularitzako eta laguntzako jarduera guztietara joatea.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematea, gehienez ere 3 hilabeteko epean, negozioa abian jartzeko diruz lagundutako tutoretza eta laguntzako prozesua amaitzen denetik zenbatzen hasita

  • Xede horretarako beste diru-laguntzarik jaso ez izana.
  • Aurreko deialdietan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasota dauden laguntzetako bakar baten onuradun ez izatea.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ?Entitate Kolaboratzaileek

Eskakizunak:

  • Eskualdeko Enplegu Planak egiteko eta egikaritzeko laguntzen deialdietan parte hartu izana. Deialdi horiek arautu ziren 2012ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez (EHAAn maiatzaren 23an argitaratua) eta Lanbide ? Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2012ko uztailaren 26ko erabakiaren bidez (Lanbideren zuzendari nagusiaren ebazpena, EHAAn abuztuaren 29an argitaratua).
  • 2 urteko esperientzia ekintzaileei laguntza emateko eginkizunetan..
  • Ekintzaileei laguntza emateko langile egokiak eta nahikoak izatea.

Betekizun orokorrak

  • Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiriak, zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean dagoela egiaztatzea

  • Ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aipatzen diren gainerako egoeretako batean dauden pertsonak edo erakundeak, ezta sexu-diskriminazioa egiteagatik diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zehatuta daudenak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzengatik, zigor-prozedura batean edo diru-laguntzak itzultzeko prozedura batean sartuta ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Email: personas.emprendedoras@lanbide.eus

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945-181.327/945-181.338

Kodea

10060

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  • Laguntzaile gisa jardun nahi duten erakundeek Lanbideri egin behar diote eskaera, deialdia argitaratu eta ondorengo 10 lanegunetan.
  • Ekintzaileek erakunde laguntzaileetan eskatuko dute laguntza, eta horiek Lanbidera igorriko dituzte, bertan erregistratzeko. Horretarako, 7 egun balioduneko epea izango dute, laguntza-prozesua hasi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Erakunde horien eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, horiek guztiak aztertu eta erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena emango zaie aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten guztiei. Era berean, horietako bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua eta tipologia zehaztuko da, ondoren, dagokien diru-laguntza emateko. 

Erakunde laguntzaile bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua erakundeek eurek proposatutakoaren arabera zehaztuko da, laguntza honetara bideratutako baliabide ekonomikoek ahalbidetzen dutena aintzat hartuta.

Baliabide ekonomiko horiek nahikoak ez badira erakunde laguntzaileek proposatutako pertsona guztiei laguntzak emateko, murriztu egingo da erakunde laguntzaile bakoitzean aholkularitza jasoko duten pertsonen kopurua, eskariaren proportzioaren arabera. 

Deialdi honen esparruan, sustatzaileei aholkularitza emateko erakunde laguntzaile gisa jarduteko eta aurreikusitako diru-laguntzak kudeatu eta ordaintzeko baimenak ezinbestean dakar dagokion Lankidetza Hitzarmena sinatzeko betebeharra, eta dokumentu horretan zehaztuko dira xehetasun guztiak. 

Sustatzaileak hautatzeko, laguntza emateko eta tutoretza-lanak egiteko jarduerez gain, erakunde laguntzaileak arduratuko dira aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzeaz eta ordaintzeaz, baita sustatzaile izan nahi dutenek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeaz ere. Deialdian araututako epeak amaitu eta ondorengo hamabost egunetan, erakunde laguntzaileek Lanbide-EEZn aurkeztuko dute eskatutako justifikazioa.  

Lanbideren web-orrian (http://www.lanbide.eus) jakinaraziko dira deialdi hau egikaritzeko laguntzaile gisa jarduteko baimena duten erakundeak, bai eta erakunde bakoitzak zenbat pertsona hartuko dituen ere.

 

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria
  • III_eranskina (pdf , 4.14 MB)

  • I_eranskina (pdf , 419.36 KB)

  • Baimendutako entitateen (pdf , 128.72 KB)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk