Unibertsitate-Enpresa egintzetarako aurreikusitako funtsen kargura Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako laguntzak emateko deialdia (2016-2017).

[UNI-ENPRESA]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Deialdi honen xedea laguntza ekonomikoak ematea da, ikerketa-proiektuak egiteko, betiere proiektu horien helburua izanik ezagutza unibertsitatetik enpresetara eramatea, enpresa horientzat interesgarriak diren arloetan. Unibertsitate-taldeak garatu behar ditu proiektuak, enpresako langileek ere parte hartuta; aukeran, erakunde laguntzaileetako ikertzaileek ere parte hartu ahal izango dute.

Parte hartzen duten enpresek, gutxienez, proiektuaren kostu osoaren % 10 finantzatu beharko dute eskudirutan egindako ekarpenekin. Diru hori ikertzaileen lansariak ordaintzeko erabili ahal izango da. Horretarako, lankidetza-hitzarmena izenpetuko da unibertsitate onuradunaren eta enpresaren artean, 15.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza daukaten unibertsitateak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egon behar dute.
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zergarekiko betebeharretan egunean egon behar dute.
    • Euskal Herriko Unibertsitatea izan ezik, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten Unibertsitateak.
    • 6. artikuluaren arabera prestatutako ikertzaile-taldeak plantilan izatea.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Beste diru-laguntza eta laguntza batzuekiko bateragarritasuna/bateraezintasuna.
  • Proiektuaren deskribapen teknikoa | Proiektuen baldintzak
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
  • Eskabidean parte hartzen duten erakunde onuradunen eta ikertzaileen betekizunak.
  • Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak
Aurrekontuko zuzkidura
283.578 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Agindu honen xede diren laguntzetarako 283.578 euro erabiliko dira, honela banatuta: 2016ko ekitaldirako, 179.902 euro; 2017ko ekitaldirako, 77.757 euro; 2018ko ekitaldirako, 25.919 euro, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako xedatutako partidaren kargura

Ordainketa-modua:

Urteari dagokion kopurua aurretik ordainduko da, betearazpen-faseko urte bakoitzean. Lehenengo urteari dagokion ordainketa 13.4 artikuluan deskribatutako onartzeko aldia igaro ostean egingo da, eta enpresaren hitzarmena eta ordainagiria jasotakoan (16.3 artikulua). Bigarren urteari dagozkion ordainketa aurreratuak egin ahal izateko, aurreko urteari dagokion urteko txostena aurkeztu beharko da, eta diru-laguntzaren kontsumoak eta helburuen betetze-maila behar bezala justifikatu beharko dira, betiere onartutako proiektuaren planean aurreikusitakoari jarraiki.

Proiektua burutzeko azken urtea denean, diru-laguntzaren % 75 ordainduko da aurrez. Azken urteko bigarren ordainketa –gainerako % 25a– 4.1 artikuluaren arabera erakunde onuradunak dagokion dokumentazio guztia –Aginduaren 16. artikuluko 4., 5. eta 6. zenbakietan xedatuta dago– aurkezteko duen aldi osagarria igarotakoan egingo da, eta Zientzia Politikarako Zuzendaritzak oniritzia eman beharko dio.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Deialdi hau argitaratzen denetik hasita sei hilabeteko epean.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA