Kultur sormena bultzatzeko diru-laguntzak: musika konposizioa (2016)

[Musika konposizioa]

LABURPENA
Xedea

Antzerki-testuak eta zinemarako gidoiak nahiz musika-konposizioak sortzeko prozesu espezifikoetarako zein gerora garatuko diren produktu eta prozesu artistikoen interesa eta bideragarritasuna ebaluatzeko aukera ematen duten proiektu eta prototipoen aldez aurreko diseinuaren sortze-prozesu orokorragoetarako diru-laguntzak. Modalitatea: musika konposizioa.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | Edozein pertsona fisiko, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoa, edo, Agindu hau argitaratzen den garaian bertan bizi dena, gutxienez, duela urtebetetik. Sorreran euskaraz idatzitako proiektuak aurkeztu behar dituzten pertsona fisikoek ez dute aurreko baldintza hori bete beharrik.
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Proiektuaren deskribapena | Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
Aurrekontuko zuzkidura
45.000
Prestazio ekonomikoa

1.– Deialdi honetako laguntzetarako, gehienez ere, 45.000 euro daude.

2.– Modalitate honetako laguntzak hiru motatakoak izan daitezke:

a) 6.000 euroko laguntzak, gutxienez 15 minutuko iraupena duten obra sinfonikoetarako.

b) 3.000 euroko laguntzak, 15 minutu nahiz hortik behera irauten duten obra sinfonikoetarako, eta kamera-multzoetarako obretarako, baldin eta azken obra horiek gutxienez 4 tresna edo abeslaritik gorakoak badira, iraupena gora-behera, edo 2 zein 3 tresnatarako eta 10 minututik gorakoak badira.

c) 1.500 euroko laguntzak, tresna edo abeslari bakarrerako obretarako nahiz gehienez ere bi zein 3 tresna edo abeslarirentzat badira, 10 minutu baino laburragoak diren obretarako.

3.– Obren tipologiari dagokionez, aurreikuspen hauek hartuko dira aintzat:

a) 2.a) atalean aurreikusitakoa dela eta, sinfonikotzat hartuko dira orkestra sinfonikorako nahiz 9 tresna nahiz abeslariko ensemblerako konposatutako obrak.

b) Abeslarientzat baizik ez diren obrak 2b) edo 2c) kategorietan sailkatuko dira, iraupena eta interpretari-kopurua aintzat hartuta.

c) Musika elektroakustikokoak baizik ez diren proiektuak 2b) edo 2c) kategorietan sartzen dira, iraupenaren arabera.

4.– 28. artikuluan ezarritzako irizpideak aplikatuaz lortutako puntuazioaren araberako lehentasun-hurrenkerarekin bat etorriaz emango dira laguntzak; eta goragoko paragrafoan ezarri tipologia aplikaturik, kasu bakoitzean egokitzen den zen batekoa emango da.

Banaketa egin eta moduluren bat sobran egonez gero, jarraian puntuazio handietan duenari emango zaio modulu hori, horren tipologia kontuan izan barik; betiere,diru-laguntza onartzeaz gain proiektua egiteko konpromisoa hartzen badu eskatzaileak. Halakorik ez bada, delako modulua hurrengo proiektuei eskainiko zaie, lehentasun-hurrenkeraren arabera eta harik eta hura esleitu arte.

5. Edonola ere, eta 28.2 artikuluak agintzen duena bete beharrez, diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat lauk emakumeek idatzitakoak izan beharko dute.

Ordainketa-modua:

a) Emango den dirulaguntzaren % 50 esleipen-ebazpena ematen denean, eta 13.a) artikuluan ezarritako epea pasatuta dagoela.

b) Gainerako % 50 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagunduko den sortze lana bidali eta lan hori Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatu eta gero.

Deitzen duen erakundea
  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Esleipen-ebazpena jasotzen duenetik, onuradunak gehienez ere bederatzi hilabete izango ditu sortze lana entregatzeko, paperezko bertsioan nahiz euskarri informatikoan, pdf bertsioan, kudeaketa-zuzendaritzari.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Horretarako epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia egiteko agindu honek indarra hartzen duenetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea
1025202