Espezializazio adimenduneko RIS3 Euskadi estrategiako biozientziak-osasuna lehentasunari lotutako ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak

[RIS3_Euskadi_2016]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da espezializazio adimenduneko RIS3 Euskadi estrategiako biozientziak-osasuna lehentasunari lotutako ikerketa- eta garapen-proiektuetarako diru-laguntzen deialdia egitea eta diru-laguntza horiek ematea, publikotasun-, gardentasun-, lehia-, objektibotasun- eta berdintasun-printzipioen eta diskriminaziorik ezeko printzipioaren arabera.

 

Deialdi honen bidez, RIS3 estrategiaren garapenerako lehentasunezko arlo hauen barruan dauden proiektuak finantzatuko dira (biozientziak-osasuna atalean):

a) Medikuntza pertsonalizatua

b) Gaixotasun arraroak

c) Osasun digitala eta gailu medikoak

d) Datuen analisi aurreratua

 

Deialdi honek, era berean, ikuspegi traslazionalarekiko ikerketa sustatu nahi du, Euskadiko osasun-sistema eta beste eragile batzuk inplikatuta, eta, beraz, proiektuak finantzatuko ditu honako modalitateetariko batean:

a) Osasun arloko funtsezko ikerketa proiektuak, hainbat erakunderen artean lankidetzan eginak.

b) Osasun arloko garapen teknologikorako proiektuak.

Aurrekontuko zuzkidura

1.410.000 euros
Prestazio ekonomikoa

Urte bat eta hiru urte arteko denbora-tartean gauzatu ahal izango dira ikerketa-proiektuak. Hala ere, deialdi honetako laguntzak urtekoak izango dira eta 2016an egindako jarduerei baino ez zaizkie emango

 

Balorazio Batzordeak laguntzen zenbatekoa ezarriko du, honako hauek kontuan hartuta: pareka egindako ebaluazioan lortutako puntuazioa, dauden baliabide ekonomikoak, eta proiektu bakoitzean aurkeztutako aurrekontua eta aurrekontu hori lortu nahi diren helburuetara egokitzen den.

Ordainketa-modua:

Laguntzak ordainduko dira 2016an (justifikaziorako adierazitako egunera arte) gauzatutako jardueren justifikazioa ematean.

 

 

BALORAZIO BATZORDEA OSATZEN DUTEN KIDEEN IZENAK

a) Presidentea: María Aguirre Rueda andrea, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.

b) Bokalak:

- Miren Dorronsoro Iraeta andrea, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria. Ordezkoa: Jon Zuazagoitia Nubla jauna.

- Ignacio Jesús Berraondo Zabalegui jauna, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria. Ordezkoa: Sebastian Martin Moreno jauna.

- Antonio Arraiza Armendariz jauna, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua erakunde publikoko Laguntza Sanitarioko zuzendaria. Ordezkoa: Carlos Sola Sarabia jauna.

c) Idazkaria: Ainhoa Jausoro Zubiaga andrea, Osasun Saileko I+G laguntzen teknikari arduraduna.

Nori dago zuzenduta


  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea (ZTBES) osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak
  • Betekizunak

    • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea (ZTBES) osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak izan daitezke agindu honetako laguntzen onuradun, baldin eta, laguntzen eskabidea aurkezteko egunean, horretarako akreditatuta badaude ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoarekin bat etorriz (109/2015 Dekretuaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen da).

    • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 11.1 artikuluan eskatzen denarekin bat etorriz, eragileek, onuradun izateko, agindu honetan ezarritako laguntzak ematea dakarren jarduera egin beharko dute, edo laguntza horiek ematea legitimatzen duen egoeran egon beharko dute.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Osasuna > Osasuneko Sailburua

    Ebazten duen erakundea

    • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza

    Telefonoa: 945 019193

    Posta elektronikoa: investigacion-san@euskadi.eus

    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

    Kodea

    1040201

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraziko da; horretarako epea, gehienez ere, bost hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro ondoren ebazpenik argitaratu ez bada, eragile eskatzaileek euren eskabidea ezetsitzat jo dezakete, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Ebazpena emana