GIB/hiesa, C hepatitisa (HC) eta sexu-transmisiozko infekzioak (ITS) prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta EAEn jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak

[prebentzio-kontrol-hiesa]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzetarako deialdia egiten da, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeentzat haien jarduerak EAEn garatzen badituzte, eta 2016. urtean zehar GIB, HC eta ITS infekzioak prebenitzeko eta kontrolatzeko jarduerak garatzen badituzte. Eta hori egingo da kolektibo ahulenei begira modu lehenetsian, baina herritar guztiei orokorrean.

Deialdi honen ondorioetarako, biztanle ahultzat hartzen dira GIB, VHCren eta sexu-transmisiozko infekzioen eragin eta gaixotasun-maila handia dutenak, hala nola gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoak, pertsona immigranteak, bide parenteraleko droga-erabiltzaileak eta prostituzioan aritzen direnak.

 

Deialdi honetako laguntzen onuradun izango dira:

a) Gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoen kolektiboari bideratzen diren esku hartzeko proiektuak, ikusirik kolektibo horretako GIBaren, HCaren eta ITSen garrantzia epidemiologikoa egun.

b) GIB, HC eta ITSei dagokienean kalteberak diren bestelako kolektiboei bideratutako proiektuak, hala nola etorkinak, droga bide parenteralez erabiltzen dutenak eta prostituzioan jarduten dutenak.

c) GIB, HC eta ITSen infekzioaren diagnostiko goiztiarrerako proiektuak.

d) Deialdi honen helburu eta xede bera duten bestelako proiektuak.

 

Deialdi honetako diruz lagundutako ekintzetatik kanpo geldituko dira Osakidetzak edo Osasun Sailak antolatutako jardueren parekoak direnak. Honen inguruan aipatu behar da ikastetxeentzat prestatutako material pedagogikoa, Sexualitatearen eta afektibitatearen heziketarako programak garatzeko eta GIB, ITS eta nahi gabeko haurdunaldiak Prebenitzekoak.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000 euros
Prestazio ekonomikoa

Muga

Diruz lagundu ahal izango dira diru-laguntza jaso duen programarekin erlazio zuzena eta objektiboa duten jarduerek eragindako gastuak, betiere behar bezala zehazten badira entitateak aurkeztutako proiektuan eta behar bezala justifikatzen badira faktura originalaren bidez. Aipatutako gastuak diru-laguntza jaso baino lehenagokoak izan ahal izango dira, baina, betiere, 2016an eginak.

Ordainketa-modua:

Agindu honen babesean emandako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

a) Diru-laguntzaren % 80 ordainduko da ebazpena onartu eta argitaratu eta gero, laguntza, esanbidez edo isilbidez, onartzen denean, Agindu honen 18.1 artikuluan ezarritako epean.

b) Gainerakoa kobratzeko (emandako zenbatekoaren % 20), diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du erakunde onuradunak, 15. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Nori dago zuzenduta


  • Irabazi asmorik ez dueten elkarteak
  • Betekizunak

    • Aurkezten den proiektuak GIB/hiesaren esparruan zer garrantzi duen azaltzen duen memoria | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

    • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: ¿ Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99) ¿ Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) ¿ Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00

    • Azken zerga-ekitaldietan Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Hiesa eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Plana

    Nafarroa Etorbidea, 14-8º

    Gros Anbulatorioa

    20013 Donostia

    Telefonoa 943 00 64 59

    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

    Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

    Kodea

    0027503

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 4 hilabeteren buruan

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Justifikazioa