Ekintza humanitarioa deiladia 2016 (Finantziaketa iraunkorreko linea-Larrialdietarako laguntzak)

[pre-2016]

LABURPENA
Xedea

Ebazpen honen xedea, otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak araututako ekintza humanitariotarako laguntzen 2016. urteko ekitaldirako deialdia egitea da. Dekretu horrek Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako ekintza humanitariotarako laguntzak eta larrialdirako laguntzak arautzen ditu.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
    • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • EAEko egoitza nagusia edo ordezkaritza egaiaztatzeko | Nagusi Egoitza
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Eskabidea Erakundeen Partzuergoak aurkezten badu | Patzuergoen kasuan
    • Irabazteko asmorik ez edukitzea egiaztatezeko | Irabazteko asmorik ez edukitzea
    • Helburuen artean herrialde garapenarako ekintzak gauzatzeko daudela egiaztatzeko | Estatutuen Helburua
Betekizunak eta merezimenduak
  • Proiektuak dagokion aurrekontu-ekitaldearen barnean hasten dela egiaztatzeko | Dagokion deialdiaren aurrekontu-ekitaldiaren barruan hastea Informazio xehatua

    Dagokion aurrekontu-ekiltaldiaren barnean hastea (9a. art.).

    Osatu informazioa eskaeran.

  • Tokiko erakundearen bitartez egiaztatzeko | Toiko erakundearen bitartez egitea Informazio xehatua

    Tokiko entitate baten bitartez egitea (9b. art.).

    Osatu informazioa eskaeran.

    Eskakizunak:

    • Behar bezala eratuta eta erregistratuta egotea, eskaera aurkezten den egunaren baino urtebete lehenagotik gutxienez (10a. art.). Osatu informazioa eskaeran. GLEAk ofizioz egiaztatuko ditu datuak.
    • Diru-laguntza lortzeko ezgaitzen duen zigor penalik edo administratiborik ez edukitzea (10b. art.). Osatu informazioa eskaeran.
    • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan eguneraturik egotea (10c. art.). Osatu informazioa eskaeran.
    • Partzuergoa bada: entitate bakoitzak aurreko artikuluan adierazten diren baldintzak bete beharko ditu. Horretaz gain, hitzarmen bat aurkeztuko dute (11. art.). Osatu informazioa eskaeran, eta erantsi hitzarmena, ereduaren* arabera.

  • Proiektuaren gehienezko iraunpena egiaztatzeko | Iraupen gehiago Informazio xehatua

    Gehieneko iraupena (9c. art.):

    i. Larrialdietarako laguntzak: 6 hilabete (beste 6 hilabete luza daitezke).

    ii. Ekintza humanitarioak: 12 hilabete (beste 12 hilabete luza daitezke).

    Osatu informazioa eskaeran.

  • Eskatutako diru-laguntzaren muga | Diru-laguntza muga Informazio xehatua

    Diru-laguntza: 200.000 € gehienez (9d. art.).

    Osatu informazioa eskaeran eta aurrekontuan, ereduaren* arabera.

  • Proiektuaren printzipiohumanitarioak egiaztatzeko | Printzipio humanitarioak errespetatzea Informazio xehatua

    Printzipio humanitarioak errespetatzea (9e. art. eta 12e. art.).

    Osatu informazioa proposamen teknikoan, ereduaren* arabera.

  • NOLA EGIAZTATU BETEKIZUNAK | NOLA EGIAZTATU BETEKIZUNAK Informazio xehatua

    “Solicitud y otros trámites” erlaitzan, eskaera aurkezteko kanala hautatu ondoren, sakatu “2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa” erlaitza, eta bertan agertuko da eskaera-inprimakian bete beharreko informazioa, baita deialdiaren betekizunak egiaztatzeko aurkeztu beharreko dokumentuak ere. Aurreko deialdietan eskatutako dokumentazioari dagokionez izandako berritasunak ere jasotzen dira erlaitz horretan.

  • Izaera soziokulturala egiaztatzeko | Izaera soziokulturala Informazio xehatua

    Izaera soziokulturala behar beste kontuan hartzea (23g. art.).

    Osatu informazioa proposamen teknikoan, ereduaren* arabera.

  • Tokiko gaitasunak egiaztatzeko | Tokiko gaitasunak indartzea Informazio xehatua

    Tokiko gaitasunak indartzea (9k. art.).

    Osatu informazioa proposamen teknikoan, ereduaren* arabera.

  • Koherentzia eta egokitasuna egiaztatzeko | Koherentzia eta egokitasuna Informazio xehatua

    Koherentzia eta egokitasuna: hondamendiek eragindako pertsonei bizitza salbatzera, haien sufrimendua arintzera eta giza eskubideak babestera zuzendutako ekintzak izatea (12a. art. eta 12b. art.).

    Osatu informazioa proposamen teknikoan, ereduaren* arabera.

  • Generoaren ikuspegia egiaztatzeko | Genero-ikuspegia Informazio xehatua

    Genero ikuspegia (12d. art.).

    Osatu informazioa proposamen teknikoan, ereduaren* arabera.

  • Humanitarioko ekintzaren proiektuak egiaztatzeko | Giza Eskubideak babestea Informazio xehatua

    Giza Eskubideak babestea (12f. art.).

    Osatu informazioa proposamen teknikoan, ereduaren* arabera.

  • Ingurumen-inpaktua egiaztatzeko | Ingurumenean kalterik ez eragiteko neurriak hartzea Informazio xehatua

    Ingurumenean kalterik ez eragiteko neurriak hartzea (9l. eta 12g. art.).

    Osatu informazioa proposamen teknikoan, ereduaren* arabera.

  • Adierazle kuantitatiboak-kualitatiboak egiaztatezeko | Adierazle kuantitatiboak-kualitatiboak Informazio xehatua

    Adierazle kuantitatiboak-kualitatiboak izatea (12c. art.).

    Osatu informazioa proposamen teknikoan, ereduaren* arabera.

  • Aurrekontu-eskakizunak betetzeko egiaztagiriak egiaztatzeko | Aurrekontu-eskakizunak betetzeko egiaztagiriak Informazio xehatua

    Aurrekontu-eskakizunak betetzeko egiaztagiriak:

    i. Proformako fakturak (37. art.) eta balorizazioen egiaztatzeko dokumentuak (40. art.).

    ii. Atzerriratutako langileei buruzko azalpen memoria (34.5. art.).

    iii. Ordainagirien erabileraren azalpen memoria (38. art.).

    Erantsi informazioa bidezko eranskinetan (proformako fakturei eta balorizazioei buruzko eranskina, atzerrian diren langileen memoriari buruzko eranskina, ordainagirien erabileraren memoriari buruzko eranskina).

Aurrekontuko zuzkidura
1.200.000
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Aldaketak komunikatzea

    Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintza objektibo zein subjektiboren bat aldatu bada, horren berri eman behar diozu diru-laguntza onartu zizun entitateari.

    Oharra: azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean, 50. artikuluko 2. atalean, zehazten dira diru-laguntza eta laguntza publikoen onuradunen betebeharrak.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    1.– Proiektuaren azken datatik lau hilabeteko epearen barruan entitate esleipendunak azken txosten bat aurkeztu beharko du. Txostenak bi zati izango ditu:

    a) Alderdi narratiboa edo gauzatzeari buruzkoa: Txosten deskribatzailea da, eta bertan adierazten da plangintza nagusian proposatutako emaitza eta helburuei lotutako adierazleen betetze maila, baita biztanleengan izan duen eragina ere.

    b) Finantza-alderdia: txosten honetan barne hartuko dira egin diren gastuen ordainagiriak eta tokiko entitateari egindako intsuldaketen kopiak.

    2.– Amaierako finantza-txostenean, programaren kostu guztien % 100 justifikatu beharko da.

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Laguntza Onartzea

    Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Epea luzatzea

    Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa ekarpena

    Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrzioak ez eskatu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Gehitu informazioa

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba du, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen  baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Errekerimendua

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba da, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer ez aurkezten ez ba duzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
plazo
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
Resolución concesión PRE diciembre_eus.pdf (PDF , 276.49 KB) [2016/12/28]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

  Helbidea: Nafarroa, 2, 01007, Vitoria-Gasteiz

  Tfnoa: 945 018 087

  Faxa: 945 019 451

  E-maila: agencia @elankidetza.eus

  Web-orria: www.elankidetza.euskadi.eus

Kodea
1002002