Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko Programarako laguntza berriak emateko 2016-2017 deialdia. LAGUNTZA BERRIAK

[POSDOC BERRI]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen bidez, EAEko ezarpen-zentroetan hobekuntzarako programetan izango diren ikertzaile-doktoreentzako eta 2016-2017 ikasturtean atzerrira joango diren ikertzaile doktoreentzako laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia ezarri nahi dira.

Aurrekontuko zuzkidura

873.724

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Ezarpen-zentroei zenbait zatitan odainduko zaie laguntza: % 10 jasoko dute kontzesioa ebatzi, eta laguntza onartu ostean; % 30, 2017ko otsailean, % 30, 2017ko maiatzean; eta gainerako % 30, 2017ko irailean.

Nori dago zuzenduta


Ikerlariak

Eskakizunak:

  • Pertsona eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | Egoitza-baimena

  • Pertsona eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | EAEko udalerri batean erroldatuta egotea

  • Eskatutako unibertsitate- titulua izatea egiaztatzeko | Doktoretza-titulua edukitzea

  • Sozietatearen egoitza EAEn duen unibertsitate, ikerketa-zentro, osasun-ikerketako zentro batekin edo Ikerbasque fundazioarekin obra edo zerbitzu jakin bateko lan-kontratua sinatzea.

Betekizunak

  • Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen dion zehapen penal edo administratiborik, edo horretarako gaitasuna kentzen dion debeku legalaren pean erori ez izana, sexu-bereizkeriagatikoak barne hartuta, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ?emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoak? azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoari jarraikiz.

  • Konpromisoa | Proiektuaren azalpen teknikoak
  • Prestakuntza akademikoa eta profesionala egiaztatzeko | Proiektuaren azalpen teknikoak
  • Ziurtagiriak | Proiektuaren azalpen teknikoak
  • Erreferentzia-gutuna | Proiektuaren azalpen teknikoak
  • Jarduera-proiektua | Proiektuaren azalpen teknikoak
  • Informazio-memoria | Proiektuaren azalpen teknikoak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaera-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk