2016-2018 aldian egin beharreko Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak.

[PIBA]

Hezkuntza

LABURPENA
Xedea

Deialdi honen helburua hauxe da: beherago zehaztutako modalitateekin bat, oinarrizko ikerketak eta/edo ikerketa aplikatuak gauzatzeko laguntza ekonomikoak ematea.

  • 1. modalitatea: erakunde bakarreko ikerketa-taldeen proiektuak.
  • 2. modalitatea: erakunde desberdinetako ikertzaile-taldeek proiektu berean parte hartzen duteneko lankidetza-proiektuak.
Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak Informazio xehatua

    Laguntza hauen onuradunak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatutako erakundeak izango dira -Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa-, honako kategoriatan:

    - Unibertsitate Ikerkuntza Egiturak (EHU izan ezik).

    - Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroak.

    Eskakizunak:
    • | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
    • | Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:
    • | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
    • Legez eratuta eta baimenduta egotea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Prestakuntza akademikoa eta profesionala egiaztatzeko | Aurkeztutako proiektuak aginduan ezarritako betebeharrak bete behar ditu.
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Aurkeztutako proiektuak aginduan ezarritako betebeharrak bete behar ditu.
  • Proiektuek 1 et 3 urte osotan egiteko eskatu ahal izango dira, eta, azken urtearen ondoren, lau hilabeteko aldi gehigarria egongo da amaitzeko; horretarako, gastu-ziurtagiriak eta 16. artikuluan deskribatutako amaierako txosten zientifikoa entregatu beharko dira.
  • 2016ko ekitaldian hasiko dira proiektuak garatzen; hots, 13.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, emandako diru-laguntza onartzen denean. Bestalde, gauzatzeko fasea 2019ko ekainaren 30a baino lehen amaitu beharko da.
  • Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek I.eranskinean aipatzen diren printzipioak errespetatu beharko dituzte.
Aurrekontuko zuzkidura
688.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Agindu honek xede dituen laguntzetarako 688.000 euro izango dira, guztira, honela banatuta: 304.000 euro 2016. ekitaldirako; 192.000 euro 2017. ekitaldirako, 144.000 euro 2018. ekitaldirako, eta 48.000 euro 2019. ekitaldirako. Diru hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-sailaren kontura emango da.

Ordainketa-modua:

1.– Proiektuaren ikertzaile nagusia atxikita dagoen erakunde onuradunari ordainduko zaio diru-laguntzen zenbatekoa. Proiektu koordinatua bada, parte hartzen duen erakunde onuradun bakoitzari ordainduko zaio.

2.– Urte bakoitzari dagokion kopurua aurretik ordainduko da, gauzatze-aldiko dagokion urtean. 13.4 artikuluan deskribatutako diru-laguntza onartzeko aldia igaro ondoren egingo da lehen urteari dagokion ordainketa. Bigarren eta hirugarren urteetako ordainketa aurreratuak egin baino lehen, aurreko urteko txostena entregatu beharko da, bai eta diru-laguntzaren helburuen eta kontsumoaren betetze-mailaren justifikazio zuzena ere, onartutako proiektuaren planean aurreikusiko litzatekeen bezala.

Proiektua burutzeko azken urtea denean, azken urteko diru-laguntzaren % 75 ordainduko da aurrez. Azken urteko bigarren ordainketa egiteko –gainerako % 25ari dagokiona–, 4.1 artikuluan adierazitako aldi gehigarria igaro ondoren egingo da; hots, erakunde onuradunak dagokion dokumentazio guztia, aginduaren 16. artikuluaren 2., 3. eta 4. zenbakietan zehaztutakoa, bidali eta Zientzia Politikarako Zuzendaritzak oniritzia eman ondoren.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Deialdiaren argitalpena amaitu eta sei hilabeteko epean.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Ebazpena [2017/01/11]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA