Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2016-2017 ikasturteko deialdia.

[NOUNI]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdia egitea, deialdi honen I. eranskineko 1. artikuluan jasotako ikasketetatik edozein egiteko 2016-2017 ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikastetxetan.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ikasleek agindu honen 1. artikuluan ezarritako ikasketetakoren bat egin beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe baimenduetan.
    • Ikasleak profesional gisa aritzeko gaitzen duen titulu akademikoren bat baldin badu, soilik emango zaio laguntza baldin eta egin nahi dituen ikasketak duen tituluaren jarraipena badira.
    • Hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleek ezin izango dituzte 21 urte beteta izan 2017ko urtarrilaren 1ean.
    • Ikasleek ezin izango dituzte 23 urte beteta izan 2017ko urtarrilaren 1ean.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Deialdi honetan jasotzen diren ikasketek onarpen ofiziala izan behar dute, eta hezkuntza-administrazioak onartutako ikasketa-planekin bat etorri.
Aurrekontuko zuzkidura
55.000.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Helburu horretarako, 55.000.000 euro erabiliko dira; horietatik 8.000.000 erabiliko dira 2016ko ekitaldian hartzen diren ebazpenak finantzatzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2016ko ekitaldian urteko Aurrekontu Orokorretan hartarako ezarritako aurrekontu-sailaren kargura finantzatuko dira. Gainerako 47.000.000 euroak 2017ko ekitaldian ematen diren ebazpenak finantzatzeko erabiliko dira.

Ordainketa-modua:

Laguntza dena batera ordainduko da hilabeteko epean, Kudeaketa Ekonomikoko zuzendariak behin betiko ebazpena ematen duenetik aurrera.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko dira laguntzak, deialdia argitaratzen denetik aurrera.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak