Lur-zaintzailetza akordioetan diren ondare naturala aktiboki kontserbatzeko ekintzetarako diru-laguntzak, 2016.

[lurraldea_zaintzea]

Ingurumena eta Lurralde Politika

LABURPENA
Xedea

Diru-laguntza eman nahi zaie ondare naturala kontserbatzea helburu duten jardunei, eta, horretarako, diru-laguntzak ematen dira aktiboki kontserbatzeko jarduerak burutzeko, baldin eta jarduera horiek lur-zaintzako akordioen barnean hartuta badaude.

Lur-zaintzak borondatezko akordio baten forma hartzen du, zaintza-erakundeen eta lurren jabe edo erabiltzaileen artekoa, edota zaintza-erakundeen eta baliabide naturalen aprobetxamendu- edo erabilera-eskubideen titularren artekoa. Honako hauek ezarri behar dira: indarrean izango den aldia; natura-ondarea aktiboki kontserbatzeko egingo diren jarduerak; jarraipen- eta aholku-mekanismoak; eta laguntza tekniko eta finantzarioa.

Lur-zaintzako akordio baten xede diren finkak jabego pribatukoak izan daitezke, edo udalen herri-lurrak, enpresen jabetzakoak; era berean, baliabide naturalen aprobetxamenduaren gaineko eskubideak dituzten lurrak izan daitezke, haien titulartasuna gora behera. Zaintza-erakundeak honako hauek dira: natura-ondarearen kontserbazioan diharduten erakundeak, auzo-elkarteak, eragile sozialak, fundazioak, eta abar, betiere irabazi-asmorik gabeak; horien helburuen artean, gainera, biodibertsitatea eta geodibertsitatea kontserbatzeko ekintzak burutzea egongo da.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.

    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Legez eratuta egotea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Balio erantsiaren gaineko zerga-ren (BEZ), erregimena egiaztatzeko Informazio xehatua

    Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ), kontsumoari dagokion zeharkako zerga bat da; kontsumoa zergapetzen du.

    Honako hauen mende dago:

    Erakundea zentzatuta dagoen Balio erantsiaren gaineko zergaren erregimena egiaztatzeko, agiri hau aurkeztu behar duzu:

    • BEZaren erregimenaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan), dagokion zerga-administrazioak egina

    Oharra: Ziurtagiria, formatu elektronikoan, zerga-administrazioen egoitza elektronikoan eskura dezakezu. Onartutako ziurtagiri elektroniko batekin edo gabe sar zaitezke bertan, kasuaren arabera

  • Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak egiaztatzea
  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzea
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
160.000 ?
Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzaren zenbatekoa lagungarri den gastuaren % 100era iritsi daiteke eta proiektu bakoitzarentzat eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa ez da 20.000 eurotik gorakoa izango.

Ordainketa-modua:

1.- Emandako diru-laguntzaren zenbatekoaren % 50a behin onartuz gero emango da, 19.1 artikuluan ezarritakoari jarraituta. Aldez aurretiko ordainketa hori eten egingo da baldin eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak jakingo balu onuradun erakundeak, epai-enbargugatik ala bestelako arrazoirengatik, erantzun beharreko zorren bat duela. Kasu horretan, diru-laguntzaren zenbateko osoa behin justifikazioa aurkeztuz gero egingo da, bidezkoa bada.

2.- Zenbatekoaren gainerako % 50a onuradun erakudeak, 19.2 artikuluan adierazten den epearen barruan, diru-laguntzaren justifikazioa behin aurkeztuz gero emango da.

Aplikatu beharreko araudia
BOPV Nº 02298/2016 Deialdiaren araudia
Deitzen duen erakundea
  • Ingurumena eta Lurralde Politika > Ingurumen Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
  • Ingurumena eta Lurralde Politika > Ingurumen Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Hiru hilabetekoa izango da, agindu hau EHAOn argitaratu eta biharamunetik hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38