EAEn dauden enpresentzako laguntzak, EAEra itzuli diren euskal herritarrak kontratatzeko. Landhome 2016
[Landhome 2016]
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Programa honen xedea EAEko enpresei laguntzea da, euren antolaketa egoki ditzaten eta atzerrian esperimentatutako profesionalen, zuzendarien eta teknikarien itzulera erraz dezaten.
Programaren laguntzak diru-laguntza publikoen bidez gauzatzen dira eta nazioarteko eskarmentua egiaztatzen duten profesionalek kontrata ditzaketen enpresentzat dira, izan ere, lan kontratuaren indarraldiaren lehenengo urtearen soldata kostu gordinaren zati bat ordainduko da.
-
Enpresak, banakakoak eta lankidetzan.
Informazio xehatua
Deialdiaren onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta indarreko nazioartekotze plana duten enpresak -banakakoak eta lankidetzan-.
Kanpoan geratzen dira sektore publikoko erakundeak eta enpresak
- Euskal Autonomia Erkidegoan egotea.
- Enpresek muga jakinik gabeko (4 urte gutxienez) lan kontratua eskaini eta formalizatu beharko dute zuzendari edo goi mailako teknikari lanpostua betetzeko.
- Enpresek indarreko nazioartekotze plana eduki behar dute.
- Aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako diru-laguntza publikoei buruzko informazioa ematea, minimis araudia betez.
- Pertsona eskatzailearen ordezkaritza ahalmenaren kopia.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharrak ordaindu izana.
- Eskatzaileak ez duela inolako zigor edo administrazio zehapenik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta, era berean, ez duela aurreko horretarako ezgaitzen duen inolako lege debekurik.
2016ko ekitaldia: 200.000 euro
2017ko ekitaldia: 200.000 euro
- Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna > Industria Sailburuordetza
- Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 29ko 9:00etan hasiko da eta urriaren 17(e)ko 12:00etan amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Administrazioarekiko auzi errekurtsoa
Organoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
Epea: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik 2 hilabete.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- Hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Kontaktu presentziala:
EUSKO JAURLARITZA - EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefono harremanetarako:
EUSKO JAURLARITZA – NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA
Tel.: 945 01 99 80/81/46
E-mail: iezkurra@euskadi.eus