Beste laguntza batzuk - SINTEL Sistemas de Instalaciones de Telecomunicaciones SA enpresari baimendutako 2001ko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001ko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpeko langile langabeentzako laguntza bereziak.

[Laguntza SINTEL]

Deskribapena


Xedea

52 urte edo gehiago izaki eta lanik gabe egonik, 2001ko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001ko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileei laguntza bereziak emango zaizkie, baldin eta aurreikusitako neurrien onuradun izateko ezarritako betekizunak betetzen badituzte.

Aurrekontuko zuzkidura

24.870€ 2016
Prestazio ekonomikoa

Gizarte Segurantzaren Hitzarmen Bereziaren Kopuru Osagarria

Langileek kopuru osagarri bat jasotzeko eskubidea izango dute, Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezi bat sinatzeko bada soilik.

Kopuru osagarri horren zenbatekoa ezingo da izan sinatutako Hitzarmen Bereziko kotizazio-oinarriaren arabera kotizatu beharreko zenbatekoa baino handiagoa.

Kopuru osagarria sortuko da langileak baldintza guztiak betetzen dituen unean eta Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategineko 161.1. a) artikuluaren arabera erretiroa hartzeko ohiko adinera iritsi edo aurretiaz ezintasun iraunkorragatik pentsiodun bihurtu edo erretiro aurreratua hartu aurreko eguna arte, kasu bakoitzeko Gizarte Segurantzaren araudiaren arabera, edo laguntza hau iraungi edo eten dezakeen beste edozein kasu gertatu arte, 196/2010 errege dekretuan ezarritakoak.

Diru-laguntza berezia.

Ezin da laguntza hau eskatu.

Diru-laguntzen etenaldia eta berrekitea

Onuraduna lanean hasten bada, egun horretan bertan eten egingo da laguntzen ordainketa.

Lana bere borondatearen aurka amaitu bada, onuradunak diru-laguntzak jaso ahalko ditu berriz; horretarako, lana bukatu eta hilabeteko epea izango du eskaera aurkezteko.

Ordainketa-modua:

 Hilerokoa

Nori dago zuzenduta


  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua

    2001ko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001ko uztailaren 31ko enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpeko langileak izango dira onuradun, baldin eta honako betekizun hauek betetzen badituzte :

    a) 52 urtetik gorakoa izatea.

    b) Lanik gabe eta enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.

    c) Ordaindutakoaren araberako langabezia-prestazioa jasotzeko eskubiderik eduki ez izana, edo bestela, prestazioa jasotzeko eskubidea izan badu, prestazioa agortu eta amaitu izana.

  • Betekizunak

    • 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 enplegu-erregulazioko espedienteak eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 espedienteak eragindako langileak (SINTEL)

    • Langabezian izatea eta enplegu-eskatzaile bezala izena emanda izatea.

    • Kontribuzio-mailako langabezia-prestazioa jasotzeko eskubiderik eduki ez izana, edo edukita ere, agortzeagatik jaso ez izana.

    • - Ez jasotzea, xede edo helburu berarekin, Administrazio Publikoren baten bestelako laguntzarik. - Itzulketako edo zehapeneko prozeduraren batean ez izatea. - Diru-laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiborik jaso ez izana, eta sexu-diskriminazioagatiko zigorrik jaso ez izana.

    • Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezia sinatuta izatea.

    • Foru Ogasunaren ordainketak eguneratuta izatea.

    • Laguntza berriz jasotzen hasteko, lanagatik eten ondoren.

    Araudia


    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Kontaktu-informazioa


    Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a la Ciudadanía 945 160 600 / 630 305 452 (Informazio orokorra. Beste zerbitzu batzuk egiteko, kontaktatu: info.lanbide@lanbide.eus / Información general. Para realizar otros servicios, contacte con info.lanbide@lanbide.eus)

    Kodea

    10090

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Sei hilabete, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketarik gabe

    Isilbidearen ondorioak

    Baietsiak

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan