Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babesteko toki-erakundeei emateko diru-laguntzak (KIUB). 2016ko deialdia

Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua

LABURPENA
Xedea

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak defendatzeko diru-laguntzak toki-erakundeetarako eta toki-erakundeek sustatutako erakundeetarako.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Toki-erakundeak Informazio xehatua

    Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, betiere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.

Betekizunak eta merezimenduak
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
  • Erakundeak laguntza eskatu nahi duela egiaztatzeko | Euskadin kokatutako toki-erakunde bat (eskaera bakarka nahiz zerbitzua partekatzen duten hainbat toki-erakunderen ordezkari gisa aurkeztu daiteke) edo hark sustatutako erakundea izatea, betiere hauetako balditza bat betetzen badu:
    a) Kontsumitzaileei Infor­mazioa emateko Udal Bulego bat (KIUB) edukitzea, baldin eta zerbitzu hori jendearentzat, gutxienez, egunean 4 orduz eta astean 20 orduz irekita badago, edo
    b) nahiz eta KIUB bat jardunean ez izan, 2016. urtean halakoren bat irekitzeko pro­iektua aurkeztea.
  • KIUBaren irekitze-ordutegia egiaztatzeko | Euskadin kokatutako toki-erakunde bat (eskaera bakarka nahiz zerbitzua partekatzen duten hainbat toki-erakunderen ordezkari gisa aurkeztu daiteke) edo hark sustatutako erakundea izatea, betiere hauetako balditza bat betetzen badu:
    a) Kontsumitzaileei Infor­mazioa emateko Udal Bulego bat (KIUB) edukitzea, baldin eta zerbitzu hori jendearentzat, gutxienez, egunean 4 orduz eta astean 20 orduz irekita badago, edo
    b) nahiz eta KIUB bat jardunean ez izan, 2016. urtean halakoren bat irekitzeko pro­iektua aurkeztea.
  • Udalerriko biztanle-kopurua egiaztatzeko | Euskadin kokatutako toki-erakunde bat (eskaera bakarka nahiz zerbitzua partekatzen duten hainbat toki-erakunderen ordezkari gisa aurkeztu daiteke) edo hark sustatutako erakundea izatea, betiere hauetako balditza bat betetzen badu:
    a) Kontsumitzaileei Infor­mazioa emateko Udal Bulego bat (KIUB) edukitzea, baldin eta zerbitzu hori jendearentzat, gutxienez, egunean 4 orduz eta astean 20 orduz irekita badago, edo
    b) nahiz eta KIUB bat jardunean ez izan, 2016. urtean halakoren bat irekitzeko pro­iektua aurkeztea.
  • Eskatzen den laguntza kontsumoari buruzko zenbait ekintza egiteko bada (informazioa, prestakuntza, argitalpenak), dokumentazio hau aurkeztu. | Eskatutako diru-laguntza zuzendua izango den helburuaren akreditazioa.
  • Eskatzen den laguntza kontsumoaren alorreko ikuskapenen gastuak ordaintzeko bada, dokumentazio hau aurkeztu. | Eskatutako diru-laguntza zuzendua izango den helburuaren akreditazioa.
  • Eskatzen den laguntza ekipamendu berria erosteko bada, dokumentazio hau aurkeztu. | Eskatutako diru-laguntza zuzendua izango den helburuaren akreditazioa.
  • Eskatzen den laguntza KIUBen gune eta zerbitzuak eraberritzeko, handitzeko edo lekuz aldatzeko gastuei aurre egiteko bada, dokumentazio hau aurkeztu. | Eskatutako diru-laguntza zuzendua izango den helburuaren akreditazioa.
  • Eskatzen den laguntza beste KIUB berri bat instalatzeko bada, dokumentazio hau aurkeztu. | Eskatutako diru-laguntza zuzendua izango den helburuaren akreditazioa.
Aurrekontuko zuzkidura
958.570 (euro)
Prestazio ekonomikoa

958.570 euro erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera. Honela banatuko da diru hori:

Honetarako izango da 859.171 euroko aurrekontu-kreditua: kontsumitzaileei eta erabiltzaileei informazioa eta prestakuntza emateko jarduerak egiteko, eta halakoetan sortzen diren funtzionamendu-gastuetarako; baita kontsumitzaileen informaziorako udal-bulegoetarako zentro eta zerbitzuen argitalpenak editatzeko eta zabaltzeko ere. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:

  • 2016. urtea: 644.378 euro
  • 2017. urtea: 214.793 euro

Kontsumoko ikuskaritza-jardueren gastuak ordaintzeko, 80.000 euroko aurrekontu-kreditua egongo da. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:

  • 2016. urtea: 60.000 euro
  • 2017. urtea: 20.000 euro

19.399 euro, kontsumitzaileen informaziorako udal-bulegoetarako zentro eta zerbitzuak lekuz aldatzeko edo hango instalazioak, erreformak, zabaltze-lanak edo ekipamenduak ordaintzeko. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:

  • 2016. urtea: 14.549 euro
  • 2017. urtea: 4.850 euro

Erakunde onuradunek 2016an egiten dituzten gastuak ordaintzeko dira laguntza horiek.

Ordainketa-modua:

Esleitutako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

  • Emandako laguntzaren %75 aldeko ebazpena hartzen den unean (betiere, 2010eko otsailaren 17aren Aginduaren 17.a artikuluan aipatzen den epea igaro ostean).
  • Gainerako %25, gastua justifikatu ondoren eta ebazpenean jarritako baldintzak bete ondoren.

Toki-erakunde batek zerbitzua partekatzen duten beste leku erakunde batzuk ordezkatuz aurkezten badu eskabidea, erakunde eskatzaileari ordainduko zaio. Izan ere, erakunde horrek banatu beharko du laguntza beste erakundeen artean, euren arteko hitzarmenaren arabera.

Deitzen duen erakundea
  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Dagokion aplikazioan eskuragarri dagoen eskaera-orria bete ondoren, inprimatu, sinatu eta bidali Kontsumobideri, eskatutako beste agiriekin batera.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Diru-laguntza justifikatzeko

    Emandako diru-laguntza justifikatzeko, erakunde onuradunek eskatutako agiriak aurkeztu beharko dituzte deialdiaren hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Errekerimendua

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba da, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer ez aurkezten ez ba duzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpenetarako datuak eta hizkuntza alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabete (deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita).
Diru-laguntza eman zaizula jakinarazteko agiria jaso eta 10 eguneko epean, espresuki eta idatziz, laguntzari uko egiten ez badiozu, diru-laguntza onartu duzula esan nahiko du.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
BOPV Nº 03214/2016 (PDF) [2016/06/28]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Errekurtsoa ebazten duen organoa

    Osasuna > Osasuneko Sailburua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
    Ebazten duen erakundea
    Eusko Jaurlaritza > Osasuna
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Arrate Mtz. de Guereñu Ortuoste

Tel.: 945-06 21 69

E-mail: a-mtzguer@kontsumobide.eus

Kodea
0056505